Aurkibidea
Alua alegia Juan Kruz Igerabide
Aurkibidea
Alua alegia Juan Kruz Igerabide
04. ESZENA
FOKOA ALDATZEN
(leo atzera haitzuloko beharretara biltzen da, zakutik Tableta atera eta aluari argazkiak ateratzeari ekiten dio)
ESPE: (Atzetik itzuliz) Zertan ari zara?
LEO: Txostena. Ahaztu egin al zaizu zertara etorri garen hona? (Argazkiak ateratzen jarraitzen du)
ESPE: (leoren atzetik Tabletera begiratzen du) Bai irudi bikaina! (Biek Tabletera begiratzen dute) Handitu pixka bat, mesedez...
LEO: (Irudia handitzeko keinua itxuratu eta esperi laguntzen dio) Ongi ikusten da, e?
ESPE: (Hatzarekin Tableteko puntu jakin bat seinalatuz) Zer da hori? Ohartu al zara? (leok irudia handitzen du) Beherago beste bat dagoela ematen du...
LEO: (Tableta begiratzeari utzi eta horman beste alua non dagoen asmatzen saiatzen da) Azkar! Mugi! Gerturatu foku hori! (espek publikoa itsutuko duen foku bat gerturatzen du) Ez, hain gertu ez! (Fokua hartu eta albo batean pausatzen du) Gure lanean, egunerokoan bezala, fokua aldatzen ikasi behar dugu...
ESPE: Fokua aldatzen? (Fokuari begira geratzen da)
LEO: (Tentuz mugitzen du fokua beste aluaren bila jarraitzen duen bitartean ) entzuidazu ongi esan behar dizudana: Gehiegizko argiak egia estaltzen du beti... Benetako jakinduria itzaletan dago (Aurkitu berri duen alura gerturatzen da) Hemen dago! Ikusten al duzu? Arrazoi zenuen... Beste bat dago!
ESPE: Jo! Ez dut ezer ikusten! Fokuari begira-begira gelditu naiz argiak itsutzeraino eta orain dena ilun ikusten dut...
LEO: Esan dizut... Gehiegizko argiak egia estaltzen du beti...
ESPE: (Pixkanaka ikusmena berreskuratzen du) Benetako jakinduria itzaletan dago... (Makurtu egiten da hobeto ikusteko) Uste dut ikusten ari naizela... Hemen dago, ezta?
LEO: Bai, hortxe dago. (Tabletarekin bigarren aluari argazkiak ateratzen dizkio)
ESPE: Tumatxa! Alboko argiarekin itzal egiten dio eta oso argi ikusten da...
LEO: Bizitza bera bezala...Fokua aldatu!
(biak bigarren aluari begira gelditzen dira. Noizbehinka alu handia begiratzen dute. espek Tableta hartzen dio leori eta argazkiak begiratzen hasten da. Pausa)
ESPE: Leo, badakizu?... Ni ez naiz inoiz nire pototari begira jarri...
LEO: Inoiz ez?
ESPE: Zu bai?
LEO: Tira...Ba... Noiz edo noiz... Baina ez pentsa zerari argazkiak ateratzen aritzen naizenik.
ESPE: Lehengo batean terapia horietako baten iragarkia ikusi nuen, bertan ispilu bat ematen dute zera ikusteko...
LEO: ... eta gero marrazki bat egiten da, ezta?
ESPE: Nirekin terapia horietako batera etorriko zinateke?
LEO: Potota margotzera? Tira, tira, ez nazazu erotu e... (Atzeraka irteten da)
ESPE: Nik fokua aldatzeagatik esaten nuen... Fokua aldatzea ona da, ezta?
(espek fokuak eta hurrengo eszenarakoak kokalekuz aldatzen ditu. leo, berriz, arropa eranzte-janzte azkar baten ondoren, sexu-terapeuta gisa agertzen da. espe izango da leoren bezeroa)