Ama-alu-lur
May Gorostiaga
Ama-alu-lur
May Gorostiaga
Denonartean, 2020

 

14. ESZENA

LAMIAK

 

(Martxa militar bat entzuten da. espe eta leo pantailaren alde banatatik irten eta harraskako bi harrien gainean kokatzen dira. Soka esekitoki modura erabiltzen dute. Ondorengo eszenan panty eta galtzerdiak garbitzen eta zintzilikatzen joango dira)

 

LEO: Ba bai, neska! Kontatuko banizkizu...

ESPE: Kontatu, kontatu...

LEO: Trapu zahar ugari ditut astintzeko, e...

ESPE: Astindu, astindu...

LEO: Zera, troglobio hauek. Bakoitzeko badago...

ESPE: Esango nuke! Izan ere, nolakoak diren zenbait troglobio, e...

LEO: Antzerki bat eskaini eta kritikatu egiten zaituzte.

ESPE: Esango nuke! Troglobio hauek kritikatzen beste ezertan ez dakite.

LEO: Begira hori! (Publikoko norbait seinalatuz) Ikuste hutsarekin badakit zer pentsatzen ari den... (Imitatuz) “Baina orduan, haitzuloetako aluen kontua egia da?”

ESPE: Alua!

LEO: Alua! Aldatu fokua!

ESPE: Eta beste hori? (Publikoko beste bati begira, imitatzen hasten da) “Baina ea, ea aklaratzen naizen... Hezur-haragizko Potonerik sekula izan da, bai ala ez?”

LEO: Alua!

ESPE: Alua!

LEO: Eta hura? (Imitatuz) “Zergatik esaten zenuten esku-ola?”

ESPE eta LEO: Alua!

 

(Ikus-entzuleak imitatzen jarraitzen dute)

 

ESPE: “Eskaladarako sokak ez dira horrela lotzen”.

ESPE eta LEO: Alua!

LEO: “Ea, ea, ni filosofia eta antropologia ikasketak egina naiz, eta niri ez didate tribuena sartuko”.

ESPE eta LEO: Alua!

ESPE: “Begira, ni galiziarra naiz, eta sekula ez dut ez soņos de meiga ez antzeko esapiderik entzun”.

ESPE eta LEO: Alua!

LEO: “Baliteke Praileaitzeko alua alua ez izatea, e”.

ESPE eta LEO: Alua!

ESPE: “Telebistako lehiaketan hitz guztiak P-z hasten ziren”.

ESPE eta LEO: Alua! Aldatu fokua!

LEO: “Haitzuloetan ez dago fokuak pizteko entxuferik”.

ESPE eta LEO: Alua!

ESPE: “Troglobioez ari zaretenean, ikus-entzule guztiez edo publikoko matxitoez bakarrik ari zarete?”

ESPE eta LEO: Alua!

LEO: “Ba nik ez dut ulertu noiz zen errealitatea eta noiz ametsa”.

 

(Lamia eta Lavandeiraren eszena eten eta haitzulora itzultzen dira)