Aurkibidea
Sar hitza ehaze
Hitzaurrea Edurne Azkarate
1. ATALA - Miss Karaoke: antzeztutako testua
2. ATALA - Sormen prozesu baten erraiak
3. ATALA - Miss Karaoke: antzeztu gabeko testua
Hitzostea Javier Barandiaran
Aurkibidea
Sar hitza ehaze
Hitzaurrea Edurne Azkarate
1. ATALA - Miss Karaoke: antzeztutako testua
2. ATALA - Sormen prozesu baten erraiak
3. ATALA - Miss Karaoke: antzeztu gabeko testua
Hitzostea Javier Barandiaran
19.
(Karaoke-espazioa aktibatzen da, proiekzioak, kantatzeko azpitituluak. ahotsak eta miss karaoke integratzen dira saio musikalean.)
AHOTSA 1: Zero minutu Ebento Handia hasteko.
AHOTSA 2: Zero segundo Ebento Handia hasteko.
AHOTSA 3: Alajaina, alabaina, aleluia!
(Areto osoko argia piztu da.)
MISS KARAOKE: Lagunak, lagunek, lagunik, lagunok, lagunuk!
Ongi etorri egunero gertatzen den Ebento Txiki Handira, non izakirik normalenek gauzarik harrigarrienak egiten dituzten: bizitza osoen norabideak markatzen dituzten erabaki txikiak hartu!
Lagunak, lagunek, lagunik, lagunok, lagunuk!
Gaur aukeratu dudan kanta hau eskaini nahi dizuet, egun bakoitza, une bakoitza erabaki bat dela sentitzen duzuenoi. Aukera txiki handi bakoitza bihotzez erabakitzen duzuenoi:
(Aurrekoetan bezala, beste behin prestatuko dira guztiak karaokerako. Mikroa hartu eta lehen hitza esatera doanean, irudia izoztu, eta ilunera goaz kantarik entzun gabe.)
amaiera
(Txaloekin batera, azken karaoke bat jartzea proposatzen da, ospakizun modura.)