Aurkibidea
Sar hitza ehaze
Hitzaurrea Edurne Azkarate
1. ATALA - Miss Karaoke: antzeztutako testua
2. ATALA - Sormen prozesu baten erraiak
3. ATALA - Miss Karaoke: antzeztu gabeko testua
Hitzostea Javier Barandiaran
Aurkibidea
Sar hitza ehaze
Hitzaurrea Edurne Azkarate
1. ATALA - Miss Karaoke: antzeztutako testua
2. ATALA - Sormen prozesu baten erraiak
3. ATALA - Miss Karaoke: antzeztu gabeko testua
Hitzostea Javier Barandiaran
17.
AHOTSA 1: Hunkigarria.
AHOTSA 2: Zirraragarria.
AHOTSA 1: Harrigarria.
AHOTSA 2: RRigarria.
AHOTSA 1: Garria.
AHOTSA 2: RRia.
AHOTSA 1: Ia.
AHOTSA 3: A.
MISS KARAOKE: Gustatu zaizue?
AHOTSA 1: Ez dakigu zergatik, baina bai.
AHOTSA 2: Badakigu zergatik eta nahiago dugu ez aitortu, baina bai.
AHOTSA 3: Baita ere, ezta ere, apika eta salpika. In de beri guei tu de ziti.
AHOTSA 1: Zinez, badira ulertu gabe ulertu daitezkeen gauzak.
AHOTSA 2: Zinez, badira hitzik gabe sentitu daitezkeen gauzak.
AHOTSA 1: Zinez, badira hitzez sentitu daitezkeen gauzak.
AHOTSA 2: Zinez, badira isiltasunean uler daitezkeen ulertzen ez diren hitzak.
MISS KARAOKE: Zinez, zureak izan ez arren, zureak izan daitezkeen hitzak, eta sentimenduak, eta egoerak. Karaokeko kantak bezala. Nekez uzten du bere sorterria, hitzak han dituenak.
AHOTSA 1: Eta orain, alegia, diot, ea ba, benga, orain: hori al da kantatuko duzun kanta 10 minutu Ebento Handia hasteko?
AHOTSA 2: Zertaz zaude seguru 9 minutu 53 segundo?
AHOTSA 1: Zer kantatuko duzu 9 minutu 47 segundo?
AHOTSA 2: Zer aukeratu duzu 9 minutu 43 segundo?
AHOTSA 1: Zer erabaki duzu 9 minutu 37 segundo?
MISS KARAOKE: Erabaki bat hartu dut, bai.
AHOTSA 1: Pozten gara!
AHOTSA 3: Aleluia!
AHOTSA 2: Prestatu ditzagun pdfak, Word dokumentuak, Excel taulak!
AHOTSA 1: Pozten gara!
AHOTSA 3: Aleluia!
AHOTSA 2: Prestatu ditzagun Antolatzaile Handiarentzako fakturak eta diru zuriketak!
MISS KARAOKE: Aleluia! Baina lehenago, zeozer aitortu behar dizuet.
AHOTSA 1: Aitortu?
AHOTSA 2: Gehiago?
AHOTSA 1: Aitortu oraindik?
AHOTSA 2: Gehiago oraindik?
MISS KARAOKE: Bai: lagunak, lagunok, lagunuk; deabruaren abokatua, txostengilea, poeta: ni naiz Antolatzaile Handia.
(Isilunea, eskandalua ahotsen artean.)
AHOTSA 1: Zu zara Antolatzaile Handia?
AHOTSA 2: Zer esan nahi duzu horrekin?
AHOTSA 1: Antolatzaile Handia? Hau da, alegia, diot, Antolatzaile Handi... Handia?
AHOTSA 2: Benetan ari zara? Are gehiago eta haratago: benetan ari zara?
AHOTSA 3: Zer-nola-zergatik-zertarako-nondik-noiz-non?
MISS KARAOKE: Bai, benetan ari naiz. Neuk kontratatu zaituztet Internet bidez ezizen bat erabilita.
(ahotsak beraien artean korapilatuko dira beste behin.)
AHOTSA 1: Ezizen bat?
AHOTSA 2: Zer esan nahi duzu?
AHOTSA 1: Zu izan zara denbora guztian?
AHOTSA 2: Nola da posible?
AHOTSA 1: Ezizen bat? Zein ezizen?
AHOTSA 2 (paperei begiratzen): Zu zara “Sra Karaoke75”?
AHOTSA 1: “Sra... Karaoke!” Nola ez gara ba lehenago konturatu!
AHOTSA 2: Sra... Karaoke! Baina nola ez gara konturatu?
AHOTSA 3: Zer-nola-zergatik-zertarako-nondik-noiz-non?
AHOTSA 1: Erabili egin gaituzu!
AHOTSA 2: Zergatik pasarazi diguzu trago txar hau?
MISS KARAOKE: Erabakia hartzeko laguntza behar nuelako.
AHOTSA 1: Baina nola da posible, Santa Maradona!
AHOTSA 2: Baina nola da posible, Santa Merkadona!
AHOTSA 1: Baina nola da posible San Epi y Blas!
AHOTSA 2: Baina nola da posible San Sebastian!
AHOTSA 3: Zer-nola-zergatik-zertarako-nondik-noiz-non?
MISS KARAOKE: Eguneroko ebento txiki guztiak dira Ebento Handiak, eta eguneroko antolatzaile txiki guztiak dira Antolatzaile Handiak, eta eguneroko erabaki txiki guztiak dira Erabaki Txiki Handiak. Eta oinarrian beti dago gorputz bat, ahotsa okatzen duen gorputz bat.
AHOTSA 3: Bestela, osterantzean, gainerakoan, gainontzean, ezpabere.
AHOTSA 1: Eta zertarako behar gintuzun gu?
MISS KARAOKE: Aukera guztiak dira kolektiboak, baina erabakia beti da norberarena. Besteak behar ditut nik bakarrik hartu behar dudan erabakia hartzeko.
AHOTSA 2: Hiltzailea beti da maiordomoa.
AHOTSA 1: Eta orain?
AHOTSA 2: Orain zer?
MISS KANTATU: Orain kantatu egingo dut, noizbait hilik egongo den gorputz honekin kantatuko ditut norbaitek kantatu bitartean hilko ez diren berbak. Nahi duzue nire koristak izan?
AHOTSA 1: Nahi dugu.
AHOTSA 2: Dugu.
AHOTSA 3: Gu. In de beri.