Miss Karaoke
Oier Guillan
Miss Karaoke
Oier Guillan
EHAZE, 2021

 

18.

 

(Argi aldaketa. Espazio poetikoa. ahotsa 3k miss karaokeren barne ahotsa bailitzan, publikoari begira hitz egiten du, mikrotik. miss karaoke, bitartean, arropaz aldatzen da, makillatzen da.)

 

AHOTSA 3: Aitona-amona etorkinak dituen euskaldun erradikal baten galdera bere aitonaren argazkiaren aurrean: zerk definitzen nau ni? Naturak definitzen nau? Nire aurrekoek hartu zituzten erabakiek definitzen naute? Nire erabakiek definitzen naute? Erabaki bat naiz? Erabaki dezaket zer erabaki? Erabakirik ez hartzea erabakitzea da? Erabaki daiteke besteengatik? Natura erabaki bat da? Naizena erabaki bat da? Nire erabakia? Askatasuna erabaki bat da? Akatstasuna erabaki bat da?

 

            Abuelo, siempre quisiste que te llamara aitona, y no fui capaz.

 

AHOTSA 3: Un cuerpo. Mi cuerpo.

MISS KARAOKE: Gorputz bat. Nire gorputza. Ebento Txiki Handiko Jende Guztiak hitzez ulertzeko moduan esango dut hau:

AHOTSA 3: Amigos, amigas, amigues,

            paso mis manos reconociendo mi cuerpo, cuerpo heredado, cuerpo vomitado, cuerpo deseado, cuerpo hablado, cuerpo recitado, cuerpo reversible, cuerpo decidido, cuerpo okupado... por mν.

 

            Mis manos como raνces. Mis manos recorriendo un cuerpo reversible que no se muestra tal como es, sino como decide ser. La lengua de mi madre me recorre, pero yo decido mi voz. Porque soy lo que siento, porque siento lo que soy. No hay mαs razσn de ser. No tengo por quι explicar que soy y por quι. Solo soy, siento, vomito.

 

            Un cuerpo que habla, y dice y decide decir:

            “banaiz”.

 

MISS KARAOKE: Ebento Txiki Handiko Jende Guztiak hitzik gabe ulertzeko moduan esango dut hau:

 

            “Nire gorputzari begiratzen diodanean, beste gorputz batzuen zauriak ikusten ditut: nire aitonaren azal lehorra, nire amonaren oin hotzak, maite izan ditudan lagunen ahotsak.

 

            “Nire ahotsa gorputza da?

 

            “Ahoa zabaltzen dut, goragalea sentitzen dut: oka egiten dudan hitz bakoitza delako aukera bat.

 

            “Begiak itxi eta nire gorputza irudikatzen dut: nire gorputz-atal batzuek nire arbasoen antza dute, ez dakit benetan nireak diren. Nire behatzetako atzazal txikiak ikus ditzaket, baina nire barruan daramadan atzazalak politak eta finak dira. Hankak ile beltzez beterik, barruan dudan azala leuna eta ile bakoa denean. Nire izterrei begiratzen diet, argalak eta luzeak, baina barruan ditudan izterrak borobilak eta beteak dira, maite ditut aldizkarietako portada izateko balio ez duten izter beteak. Pertsona errebersible bat ote naiz, bi aldetatik jantzi daitezkeen jertseak bezalakoa.

 

            “Nire hankarteko ileak laztantzen ditut, eta sexura eramaten ditut eskuak. Nire eskuak eta nire sexua bat dira. Nire hankarteko isuria eta nire aho barruko listua bat dira. Hankartea plazerez bustitzen didan euria, bizitza osoan irentsi ditudan malkoak. Ukitzen dut hankartea, handitzen zait eskuen artean, altxatzen zait hatzak bezain luze, baina nire barruan dagoena alua da.

 

            “Ukitzen ditut nire gizon bularrak, diotenez handiegiak gizon batenak izateko, diotenez txikiegiak emakume batenak izateko, baina nireak. Barruan dudan pertsona bular bakoa da.

 

            “Gorpuz bat.

            Hitz egiten duen gorputz bat.

            Hitz egitea erabaki duen gorputz bat.

            Eta diot: banaiz.

            Eta hitzek beti naramate norbaitengana”.