Miss Karaoke
Oier Guillan
Miss Karaoke
Oier Guillan
EHAZE, 2021

 

3. ATALA
Miss Karaoke:
antzeztu gabeko testua

 

 

            Eskerrik asko Mikel Gurrea, Ozkar Galan, Olatz Gorrotxategi, Alejandra Prieto, Carmen San Esteban, Arantxa Iturbe, Marνa Velasco, Patxo Telleria eta Mireia Gabilondori, testu honen prozesuaren parte izateagatik.

 

            Eskerrik asko, baita ere, Kafkaren aulkia emanaldia egin ostean, Erandion karaoke gau ahaztezin bat bizi zuen lagun taldeari. Orduan piztu zen obra honen hazia.

 

 

Pertsonaiak

            MISS KARAOKE: genero marka argirik gabeko pertsonaia

            AHOTSA 1: deabruaren abokatua

            AHOTSA 2: txostengilea

            AHOTSA 3: poeta

 

 

Espazioak

 

Bi espazio mota tartekatuko dira:

            — Karaokea: non pertsonaia nagusiek elkar topatzen duten. Aulki huts batzuk, mikrofono batzuk bere oinekin han-hemen, atzean pantaila handi bat.

            — Espazio poetikoa: argiekin zedarritutako espazio hutsa.

 

Oharra

            Karaoke-kantak dauden uneetan, pantailako proiekzioetan kanten letrekin batera, ohiko karaokeetako irudi kitschak imitatzen dituzten irudiak proiektatuko dira, antzezlanerako grabatutakoak (egunsentia, parke bateko lakuan bikote bat arraunean, bikote bat elkarrengana korrika hondartza batean...).

 

 

 

bakarrean ezer gutxi naizen pertsona da ni
eta hitzek beti naramate norbaitengana

Jose Luis Otamendi, Kapital publikoa