Larru Haizetara
Patxo Telleria
Larru Haizetara
Patxo Telleria
Artezblai, 2010

 

BERTSO BULERIA

 

MIKEL: Beno, Patxo, zer moduz sentitzen zara orain?

PATXO: Buah, askoz hobeto. Zama astun batez libratu izan banintz bezela.

MIKEL: Jakina. Ni ere berdin. Gauza hauetaz hitz egiteak laguntzen du. Miseriak aideratzea ona da, terapeutikoa.

PATXO: (Publikoari) Taizx ere komeni zaizue barruko zabor guztia askatzea. Orain arte, entzuteko terapia egin duzue, orain zuen abotsak entzuteko ordua da.

MIKEL: Hala da. Hasieran banatu dizuegun inkesta horren helburua, hain zuzen ere, zuen miseria sexualari aurre egitea zen. Ba goazen aurre egitera.

PATXO: Eta bide batez, barre pixka bat egitera, ze gure kontura nahiko barre egin duzue jada.

MIKEL: Hori da, goazen gu ere barre pixka bat egitera.

 

Publikoarengana doaz inkestak irakurtzera.

 

PATXO: Beno beno... Koño!

MIKEL: Zer?

PATXO: (Ikusle bat seinalatuz) Ez, honek... Frantsesa, griegoa, Thailandesa eta Turko Txipriota egiten du.

MIKEL: Hara! Erregela konfirmatzen duen duen salbuespena.

PATXO: Nola egiten da Turko Txipriota?

MIKEL: Aiba dio!

PATXO: Zer?

MIKEL: (Ikusle bat seinalatuz) Honek, menage a trois, menage a catre, menage a cince, eta menage ad infinitum praktikatzen du.

PATXO: Eta honek, ohe biribila, ohe karratua, ohe romboideoa eta ohe duodekagonala.

MIKEL: Eta beste honek fellatio, cunnilinguis, coitus interruptus eta rosa rosae!

PATXO: Eta beste honek Tigrearen saltoa.

MIKEL: Ba honek kanguroarena.

PATXO: Baina zer arraio? Viagra-man eta tanga-woman guztiak etorri zarete gaur? Mikel, etorri.

 

Eskenatokian, aurrez aurre, ahopeka elkarri.

 

PATXO: Zer da hau, txantxa bat? Ziria sartu nahi digute?

MIKEL: Ez. Ni zu bezain harrituta nago.

PATXO: Hau ez da normala.

MIKEL: Agian bai.

PATXO: Eh?

MIKEL: Agian arazoa ez da euskaldunena. Agian arazoa gurea da.

PATXO: Bai zera!

MIKEL: Patxo. Inkestek ez dute engainatzen!

 

Publikora zuzentzen dira orain.

 

PATXO: Beno, beno... Badirudi zuek tximinoen moduan praktikatzen duzuela.

MIKEL: Eta gure txapa entzuten egon zarete tutik ere esan gabe, gure kontura barre egiten. Hau ez da egiten. Hau oso itsusia da. Gu... Gu...

PATXO: (Gezurra dela gaizki disimulatuz) Gu ere gezurretan ari ginen.

MIKEL: Nola?

PATXO: Ez dugu ezer esan ez genuelako inor akonplejatu nahi. Baina gu, kontatzen hasiko bagina... Eh, Mikel?

MIKEL: (Ez du ulertu patxok zer nahi duen) Eh?

PATXO: Jode, Mikel... Gu kontatzen hasiko bagina, ez genuke sekula bukatuko... Eh, Mikel???

MIKEL: (Azkenean ulertu du) Ah!! Bai... Gu kontatzen hasiko bagina... Buah!! Buah!! Buah!!

 

mikel sobreaktuatzen hasi da. patxok moztuko dio.

 

PATXO: Ulertu dizute, Mikel. Ba ze gauzak, ezta? Guk zuek zera zinetela pentsatzen... Zuek gu ere zera... Eta azkenean, zera.... Denok garela... zera.

MIKEL: Baina tira... Gauzak nola dauden ikusita... alferrik ari gara hemen.

PATXO: Bai, goazen etxera, lo egitera.

MIKEL: Nola lo egitera? Katxondeora.

PATXO: Ah, bai! Katxondeora!

MIKEL: Eta gero esaten dute euskaldunok ez dugula balio sexu kontuetarako.

PATXO: Buah! Prejuizioak. Kanpotarren prejuizioak. “Andaluzak sinpatikoak dira eta euskaldunak sosoak”. Ala por ahí!

MIKEL: Gu sosoak? Gu jartzen bagara badaukagu saleroa eta... eta gatzontzia.

PATXO: Eta frogatzeko, bertso batekin esango dugu agur.

 

Flamenko musika entzungo da. Biak flamenko jantziko dira.

patxori aurrea hartuz, mikelek neskaren papera hartuko du.

Sevillana bat entzungo da.

 

PATXO: Bertso estilo berria dugu bertso-bulena

 

                        Trakatra traka traka trakatra trakatra

                        Bertso estilo berria

                        Guk biok ekarria

                        Eta lehengo estrofa, jodó, badugu jarria

                        Trakatra traka traka trakatra trakatra.

MIKEL:

                        Gure maisuak dira, jodé: Txirrita & Camarón

                        Trakatra traka traka trakatra trakatra

                        Xenpelar, Mendelssohn,

                        Shakespeare, Txiribiton.

                        Lehendakiariari ez diogu egiten, batere jaramon.

                        Trakatra traka traka trakatra trakatra

PATXO:

                        Lagun batekin oheratzea da zoragarria

                        Trakatra traka traka trakatra trakatra.

                        Birekin hobia

                        Hirukin gloria

                        Koadrilla oso batekin, motel, a ze gauza handia!!

                        Trakatra traka traka trakatra trakatra

MIKEL:

                        Bizitzan bi gauzak digute zinez inportatzen

                        Trakatra traka traka trakatra trakatra

                        Besteak baztertzen

                        goazen ba zehazten:

                        Bata sexoa da, bestea... ez dut gogoratzen

                        Trakatra traka traka trakatra trakatra

PATXO:

                        Publikoa daukagu jada, poltsikoan sartuta

                        Trakatra traka traka trakatra trakatra.

                        Lotsa denak galduta

                        libidoa goratuta

                        Gaur gauean baietz oheratu, behingoz lagunduta!

                        Trakatra traka traka trakatra trakatra

BIOK:

                        Eta hau da guztia, pardiez, zuen oinetara

                        Trakatra traka traka trakatra trakatra.

                        Zapiak atara

                        Ikusiko gara

                        Honenbestez bukatu baita Larruaizetara

                        Trakatra traka traka trakatra trakatra

 

amaiera