Larru Haizetara
Patxo Telleria
Larru Haizetara
Patxo Telleria
Artezblai, 2010

 

OBSESIOAK

 

PATXO: Eskerrik asko etortzeagatik. Zuengatik ez balitz gu orain kalean egongo ginateke mozkortzen edo drogatzen.

MIKEL: Edo larrua jotzen.

PATXO: Esaten den bezela: hobe antzerkian eta ez lapurretan.

MIKEL: Edo fornizioan.

PATXO: Ze gauza bat argi utzi nahi dugu hemen: guk sexuarekin ez daukagu batere arazorik. Guri sexoak bost ajola.

MIKEL: Gehiago esango nuke nik: guri sexuak hirurogeita bederatzi ajola.

PATXO: Baina jakin badakigu zuentzat sexua arazoa dela. Ez da hala? Eh? (Publikoari zuzenean) Arazo... gatillazo? Arazo... enbarazo? Arazo... guraso?

MIKEL: Bai, zuentzat sexua arazo handia da. Bai, badakigu tamainoak ez duela inportantziarik, baina arazo handia duzue zuek, dena den.

PATXO: Ba horretara etorri gara gaur hona, zuen arazoa konpontzera. Zuen barruko miseria sexual horiek kanporatzera... Barreterapia egitera.

MIKEL: Eta bide batez, rollitoren bat suertatzen bada...

PATXO: Ahaztu baino lehen, gogoratu inkesta banatu zaizuela. Baten batek ez badu oraindik bete, mesedez, egizu lehenbait lehen. Eta jarri zuen izen abizenak.

MIKEL: Eta telefono zenbakia!

PATXO: Hasteko, ohar bat. Ez zarete zuek problema hori duten bakarrak. Sexoa arazoa da ia mundu guztiarentzat. Mundu osoa dago sexuarekin obsesionatuta: amerikarrak, italiarrak...

MIKEL: Frantsesak... griegoa... tailandesa... Etxean nahiz hotelean... Diskrezio osoa, bisa onartzen da...

PATXO: Baina obsesionatuenak, euskaldunak. Beno, euskaldunena pasada bat da!

MIKEL: Jakina! Euskaraz dena bihurtzen da sexu. Esate baterako, erderazko nobela hura: “¿Por quién doblan las campanas?” Euskeraz: “Norengatik ari dira kanpaia jotzen?”

PATXO: “El cartero siempre llama dos veces”: “Postariak beti jotzen du bi aldiz”.

MIKEL: “Casablanca”: “Jo zak berriro, Sam”.

PATXO: “La piel contra la piedra”: “Larrua jotzen hormaren kontra”.

MIKEL: Joe! Kriston griña!

PATXO: Kriston griña? Ah bai, “La pasión de Cristo”.

MIKEL: Pasada bat.

PATXO: Obsesionaturik egotea oso txarra da. Zenbat eta obsesio handiagoa, orduan eta ihardun gutxiago. Esate baterako, Mikelek ez du erretzen. Eta ez gogorik ez duelako.

MIKEL: Sekulako tximinoa daukat.

PATXO: Tabakoarekin obsesionatuta dago. Begira zer gertatzen zaion. Tori, Mikel. (patxok zigarro bat ematen dio mikeli)

MIKEL: Koño, zigarro bat!!

 

Malbororen anuntzioen sintonia entzuten dugu. mikelek zigarroa erre nahi du, baina ez du piztea lortzen, urduriegi dagoelako. Musikarekin batera, abots bat:

 

PATXO: “Mendebalde basatiaren larredietan, ilunabarrean, zure zaldia, zure txiskeroa, eta zure... gatillazoa”.

MIKEL: Beste “Zigarruz interruptus” bat!

PATXO: Mikelek ez du sekula zigarro bat erre, tabakoarekin obsesionatuta dagoelako. Obsesionatuta egoteak ez du batere laguntzen. Ba hori gertatzen zaigu guri sexuarekin, ez gaudela obsesiona...

 

patxo dardarka hasiko da. Halako zarata bat entzuten hasiko da.

 

MIKEL: Zer duzu?

PATXO: Nik? Ez dakit.

 

Poltsikotik martxan dagoen bibradore bat ateratzen du.

 

PATXO: Kontxo! Bibradore bat!

MIKEL: Ez duzu jakin hor zegoela?

PATXO: Bai, baina nirea zela uste nuen, naturala.

MIKEL: Ez duzu zurea ezagutzen?

PATXO: Aspalditik ez dut ikusi. Tripa egiten hasi nintzenetik. (Bere hankarteari) Epa, aspaldiko! Zer moduz? Lasai, niregatik ez altzatu!

 

mikelek bizkarrean kolpe bat emango dio.

 

MIKEL: Zer duzu hor?

PATXO: Hemen? Ah, liburu bat.

MIKEL: Kamasutra!

PATXO: Bai, baina euskeraz, “k”-rekin. Euskara praktikatzeko: “ni zure gainean jarriko banintz...” “Zure hanka nire lepogainean ipiniko bazenit... Nik lepoa zure hankartean eta zuk izterrak nire bizkarrean jarriko bazenizkidake...”

MIKEL: Ah, hipotetikoak!

PATXO: Oso hipotetikoak, bai.

 

“Eusko gudariak” entzuten da, mobilen politono horietako baten tinbreaz.

 

PATXO: Eta hori?

MIKEL: Hori, zer? Ah...

 

Poltsikotik paketetxo bat atereaz.

 

MIKEL: Preserbatibo musikal bat. “Kondoi abertzalea”. Ikerketa bat egiten ari naiz.

PATXO: Kondoiei buruz?

MIKEL: Ez.

PATXO: Zakilei buruz?

MIKEL: Ez. Eusko Gudariari buruz.

PATXO: Ba ixildu zazu lehenbaitlehen, nire neurona euskaldunak katxondo jartzen ari dira eta orgasmo abertzale bat izatera noa.

MIKEL: Hemen ez! Eutsi, motell!

 

Kolpetxoak emango dizkio kondoiari, gero eta fuerteagoak, baina musika gero eta ozenago entzuten da.

 

PATXO: Ezin dut!

MIKEL: Patxo, mesedez, jendearen aurrean, zelako lotsa!!!

PATXO: (Irrintzi bat botako du) Aiaiaiaiaiaaaaaiaaajjjaajjjaiiiiiii!!! Jode, ze ondo!!

 

patxok zigarro bat pizten du.

 

MIKEL: Ia? Hain azkar?

PATXO: Abertzale prekoz bat naiz... (Beste irrintzi bat botatzeko zorian) Eta multiorgasmikoa!!

MIKEL: Ez, ez, Patxo, itxoin...

 

mikelek azkenean kondoi musikala lurrera bota eta gainean saltoak ematen ixiltzen da.

 

MIKEL: Ixildu da behingoz!

PATXO: Eskerrak ez zenuela ipinita.

MIKEL: Zuk ez duzu kondoirik?

PATXO: Ez... Beno, bat.

 

Poltsikotik aterako du kondoi bat hautsez beterik.

 

MIKEL: Kadukatuta ematen du, ez?

PATXO: Ez diot “carbono 14” froga egin. Dena den ez da sexua praktikatzeko, baizik eta gure patua gogoratzeko: “Zenbat hauts, eta ze polbo gutxi”.

MIKEL: Hori da hautsa! (Putz eginez)

PATXO: Bai. (Eztula egiten du)

 

mikelek poltsikotik pakete bat atereaz.

 

MIKEL: Nik marrubizko zerak ditut...

PATXO: Ba pasa bat.

MIKEL: Baina zertarako nahi duzu...

 

Ahoan sartuko du.

 

MIKEL: ...marrubizko kondoi bat?

 

patxori eztarria trabatuko zaio.

 

PATXO: Ah!! Ah!!!

MIKEL: Zer?

PATXO: Itotzen ari naiz!!

 

patxok itxasoan itotzen den imintzioa egingo du.

 

MIKEL: Eutsi!! Lagunduko zaitut!

PATXO: Ezin dut gehiago. Bota flotadore bat!

MIKEL: Ez daukat!

PATXO: Ba.... bolla bat.

MIKEL: Ah bai, hori bai. Hor doa, eutsi!!

 

Zakil puzgarria jaurtitzen dio.

 

PATXO: Eskerrik asko.

MIKEL: Ez dago zergatik.

 

patxok, panpin puzgarria besapean duela.

 

PATXO: Mikel, nondik atera duzu “bolla” hau.

MIKEL: Hor neukan (...). Porzierto, zertan ari ginen?

PATXO: Ah, gu ez gaudela sexuarekin obsesionatuta.

MIKEL: Ez. Guri sexologiak hirurogeitabederatzi ajola.