Larru Haizetara
Patxo Telleria
Larru Haizetara
Patxo Telleria
Artezblai, 2010

 

EUSKARAREN GABEZIAK

 

PATXO: Argi dago: euskaldunak ez du ligatzen ez ta solteru despedidetan.

MIKEL: Atzerrian berriz, oso erreza da.

PATXO: Joan zaitez Londresera. Zer daramate idatzita neskamutilek alkondaretan? “I love sex”.

MIKEL: Edo joan zaitez Parisera. Zer daramate idatzita gazteek alkondaretan? “Je suis un machine sexuel”.

PATXO: Joan zaitez Sevillara: “Nasio pa ligar”.

MIKEL: Joan zaitez Cadizera: “Nasio pa bacilar”.

PATXO: Joan zaitez Azpeitiara: “Nasio... eztabaidagunea”. Eta gainera beste hizkuntzetan badira kanta unibertsalak elkar ulertzeko: “Ei, pretty woman!”

MIKEL: “I can’t get no satisfaction”.

PATXO: “All you need is love”.

MIKEL: “Sex, drugs and rocanroll”

PATXO: “Abuanbabuluna balanbanbu”

MIKEL: Frantsesez ere erreza da: “Je t'aime”

PATXO: “Je también”.

MIKEL: Voule vous coucher avec “mua mua”?

PATXO: Pour “cua cua”?

MIKEL: Ne me quitez “pa pa”.

 

mikel badoa neska bategana. patxok eutsiko dio.

 

PATXO: (neskari) Barkatu, hau frantsesez hasten denean berotzen da segituan. (guztiei) Gaztelaniazko kantutegia ere oso egokia da. Esan munduko edozein bazterretan “Asereje ja deje ejebe to the jerebe say nouva majabi on the booguie and the buguiribi” eta tira, ligatu agian ez duzu ligatuko, baina zutaz gogoratuko dira.

MIKEL: Baina joan zaitez atzerrira eta esaiozu norbaiti... (patxori) Eh, Mister.

PATXO: Yes? Can I help you?

MIKEL: “Nik zu zaitut maiteago arraitxoak ura baino”.

PATXO: (...) What?? Do you really want to hurt me, eh? Do you really want to make me cry, eh?

MIKEL: Ikusten? Euskerarekin ligatzea oso zaila da. Esan atzerrian norbaiti “Nik zu zaitut maiteago arraitxoak ura baino” eta berak halako zeozer aditzen du.

OFF: “Nintxu sautu mitungago irduntxoa kurda bando”.

MIKEL: Uf! Zelako buruko mina!