NI ANDALUZA BANINTZ
Musika ixildu da. patxok dantzan jarraituko du. mikel agertuko da, erratzarekin, garbitzaile jantzita.
MIKEL: Hara, azkeneko pinguinoa... Ea, mutila, etxera, ixteko ordua da.
PATXO: Itxoin, mesedez, oraindik komunean neska bat dagoela uste dut.
MIKEL: Ez. Denak joan dira dagoeneko. (...) Zer, gaua ez da ondo atera, eh? Lasai, nik 25 urte daramat hemen eta zera...! Eta neska katxarroak pasatzen dira hemendik. Gaur egon da bat, hola, madurita, sudur kakoarekin... Buah! Baina denak joan dira zuen euskaltegiko mutil jator horrekin. Nola du izena?
PATXO: “No lo so”.
MIKEL: Arraroa izena.
PATXO: Italiarra da. Irakasleak zerbait galdechen eta berak beti eranchuten, “no lo so”. Aizu, eta neska guztiak “ze jatorra italiarra”, “ze sinpatikoa”, “zelako culito”...
MIKEL: Eta zergatik ez duzu gauza bera egiten?
PATXO: Egin nuen. Irakasleak, “Patxo, nik zuri liburua emango...” Eta ni, “No lo so”. Eta neska guztiak, “ze gilipollas” “Txupauta dago”. “Dizut, subnormala, dizut”.
MIKEL: Entonazio arazoa nonbait. Ez da gauza bera: “No lo so” eta “No lo so”.
PATXO: Eta zein da diferentzia?
MIKEL: “No lo so”. Ez naiz italiarra. Ai, italiarra banintz...
PATXO:
Ya ha deedle deedle, bubba
bubba deedle deedle dum.
lige bana izango nuke
atari bakoitzean.
BIAK:
Italiarra banintz
Ya ha deedle deedle,
bubba bubba deedle
deedle dum.
Sex-simbol bat izango nintzen
spagetti latin lover bat.
Ez nituzke gauak eta gauak
txiste eskaxak kontantzen pasatu beharako
diskoteka kutre baten atarian...
“Io ti amo” bat goxo xuxurlatu
eta neska urtuko zen hantxe bertan.
“Zure etxean ala nirean?”
Ni frantsesa banintz
(edo txinoa, edo tailandesa, edo noruegoa!!)
Ya ha deedle deedle, bubba
bubba deedle deedle dum.
Nik ere kantatuko nuke:
Zure etxean ala nirean!!