BERTSOLARRIAK
Mikrofono banaren aurrean kokatzen dira, bertsotan hasteko moduan. Ixiltasuna.
PATXO: “Jaun andreak gabon ta ongi etorri”. Aiba Dios...
MIKEL: Zer?
PATXO: Ahaztu egin zait.
MIKEL: Zer?
PATXO: Txurian geratu naiz.
MIKEL: Esan dizut ba, bertsoekin ez hasteko!! Zer zerikusia du ba, sexuak bertsolaritzarekin?
PATXO: Bietan poto egiten dugu.
MIKEL: Ba orain, inprobisatu beharko duzu.
PATXO: Oso txarra naiz errimak egiten.
MIKEL: Berotu pixkat. Ea ba: ondo.
PATXO: Eh... Ondo... Katxondo.
MIKEL: Hori da, txapeldun. Tortikolis.
PATXO: Klitoris.
MIKEL: Ez dago txarto. Ene.
PATXO: Pene.
MIKEL: Mus.
PATXO: Coitus interruptus.
MIKEL: Arazoa.
PATXO: Gatillazoa.
MIKEL: Amorrua.
PATXO: Menage a trua.
MIKEL: Dotorea.
PATXO: Bibradorea.
MIKEL: Euskara.
PATXO: (...) Euskara?
MIKEL: Bai, euskara. “-ara”.
PATXO: “-ara”... “-ara”... Ez zait ezer bururatzen. Esan bat.
MIKEL: Erreza da, ea ba... Hara, bat ere ez.
PATXO: Hau da hau, “euskara” hitza entzun eta libido guztia pikutara!!
MIKEL: Lasai, txapeldun. Ez erabili “ara” errima eta kitto.
Hurrengo eskenako bertsoa (kursibaz dagoena) “Txirrita”-ren doinuaz kantatua da.
PATXO: Jaun andreak gabon ta ongi etorri denak Larruaizetara.
MIKEL: Jode “Lizaso”!
PATXO: Zer gertatzen da?
MIKEL: lio baten sartu zara.
“-ara” errima ez zaigu irteten.
PATXO: Ai mi madre, hau dardara!!
Ni banoa
MIKEL: Ez, zu sartu zara, zuk beharko duzu atara.
PATXO: Kagoensotz, utzidazu pentsatzen...
MIKEL: Tralari eta tralara.
PATXO: Egon ixilik.
MIKEL: Ez du asmatuko.
PATXO: Joan zaitez ba pikutara!
MIKEL: Erridukulo galanta, patxo. Egañak zaitzala anpara.
PATXO: Kagoensandorao, bota zazu zuk hain “listo” baldin bazara.
Orain mikelen txanda da. Bertsoa nola moldatu burua jaten, atzamarrekin silabak kontatuz... Azkenean ausartzen da.
MIKEL: Gabon ikusle maitagarriak, bihotzean dut zirrara.
PATXO: Jode, Txirrita!
MIKEL: Zer duzu orain?
PATXO: Ez al duzu ba errepara?
MIKEL: Zer erreparatu behar dut ba?
PATXO: Errima
MIKEL: Errima?
PATXO: “-ara”
MIKEL: Kagoenxenpelar! Lagunduidazu.
PATXO: Ez, bukatu zure erara.
Nik baino gehiago omen dakizu.
MIKEL: Ezin daiteke konpara.
PATXO: Erakutsi ordun,
MIKEL: Egon pixka bat, zer errima zen?
PATXO: -ara.
MIKEL: Hara!
PATXO: Bukatu behingoz.
MIKEL: Ezin dut.
PATXO: Eutsi!
MIKEL: Bat etorri zait burura!!
Jaun-andreak gabon ta ongi etorri denak Larruaizetara.