ROMEO TA JULIETA
PATXO: Ez dakigu komunikatzen. Eta arazoa euskerarena da. “Romeo eta Julieta”, estabaterako, ezinezkoa izango zen euskeraz. Italieraz bai, italieraz ederki egin daiteke. Jarri dezagun adibide bat: Romeo eta Julietaren eskena bat. Egunsentiaren eskena.
Hori esan bitartean, mikel azkar hasiko da Julietaren arropak jazten. patxo konturatzen denean...
PATXO: Eh...!
MIKEL: Zer?
PATXO: Niri toka... (Ez du esan nahi.) Nik...
Esaldia bukatu gabe, amore emanda, Romeoz jantziko da.
MIKEL:
¿Vais ia partire? El alba e ancora lontana.
Era del rusignolo e no de l’alondra
el cantare qui ha ferito la tua orechia.
PATXO:
No, cara mia, era l’alondra
el heraldo de la matina,
non era el rusignolo.
Lei faro de la notte sonno apagatto
e gia asoma il luminoso giorno
sugli alti monti brumosi.
Debo partire e vivire
o restare e morire.
MIKEL:
Questa non e ancora la luce de la matina
Io la conozio bene
E una meteora que il sol ha creato
per iluminare la tua senda.
Resta qui, non debi partire.
PATXO:
Oh, qui me arresten, qui me den morte;
sea cosí, si e la tua voluntade
Dire que questa lumina non e il alba
e que non e il canto di l’alondra
questo qui arriva a la mia orechia.
MIKEL:
¡Mas es la matina! ¡Fúgite, presto, va!
E l’alondra quella que canta
con il suo canto rudo e dissonante.
Andiamo, parti, que la matina a arrivato.
PATXO:
Lumine nel celo, e sombra in nostra pena.
PATXO: Orain berriz, imajina Romeo eta Julieta barik, Eneko eta Ursua direla.
MIKEL:
Ba al zoaz? Oraindik ez da eguna argitu
Errusiñola izan da, eta ez alondra
zure belarri ikaratia dardarazi duena.
PATXO: Alondra izan da, egunaren berri ekartzen duena.
MIKEL: Errusiñola.
PATXO: Alondra.
MIKEL: Errusiñola.
PATXO: Alondra, koño, goizaren berri ekartzen duena!! Eta ez errusiñola!!
MIKEL: Ez niri ohiu egin!
PATXO:
Begira, maitea, zeruko marra horiek
hodeien artean eguzkia dager ekian.
Joan egin behar dut, bestela hilko naute.
MIKEL: Argi hura ez da egunarena.
Ixiltaxuna.
PATXO: Jode...
MIKEL: Zer?
PATXO: Ezerrez, ezerrez...
MIKEL: Ez da egunarena, ondo dakit!
PATXO: Baietz, baietz.
MIKEL: Zeruan dabilen meteoro bat da.
PATXO: (Barrez) Meteoro bat...
MIKEL: Ba bai, meteoro bat, zer ba?
PATXO: (Kikildurik) Ezer ez, ezer ez.
MIKEL: Ze agian zerbait gertatzen da.
PATXO: Ez, ez, zu zeu.
MIKEL:
Zeruan dabilen meteororen bat da
gau ilun honetan zure bidea argitzeko.
Gera zaitez pixka batean, oraindik denbora dago.
PATXO: (Erreta)
Atxilotu nazatela, hil nazatela
zuk hala desio baduzu.
Esango dut hango argi hura ez dela egunarena.
MIKEL: Ez da eta!!
PATXO:
Eta alondraren kantua
ez dela alondraren kantua.
MIKEL: Eguna argitzen ari da!!
PATXO: Zertan geratzen gara ba?
MIKEL:
Alde, korri, zoaz!!
Alondra da entzuten dena
bere kantu melankoliatsuaz.
PATXO: Ikusten? Alondra zen. Eguna argitzen ari zen. Zer esaten nizun ba?
MIKEL: Oraintxe bertan esan duzu ez zela alondra.
PATXO: Nik?
MIKEL: Esan duzu hitzez hitz:
“esango dut hango argi hura ez dela egunarena
Eta alondraren kantua
ez dela alondraren kantua”.
(Publikoari) Esan du, al ez du esan?
PATXO: Bale, bai... Esan dut, bai, baina zerarako...
MIKEL: Baina zer?
PATXO: Ezer ez... Ezertarako ez.
MIKEL: Ah, beno.
Zoaz, arren!! Eguna argitzen ari da eta!
PATXO: Argia zeruan, eta itzala gure penetan.