LAU TEILATU
PATXO: Gure belaunaldian beste kanta bat egon da, ligatzeko, edo hobeto esanda, ez ligatzeko: “Lau Teilatu”. Baina nork ligatu du inoiz Lau Teilaturekin? Ezinezkoa da!!
MIKEL: Erridikuloa bai, erridikuloa mila aldiz egin dugu “lau teilatu”-rekin. Baina zergatik konplikatzen gara hainbeste? Beste hizkuntzetan kanta serio eta normalak erabiltzen dira ligatzeko: “Que difícil es hacer el amor en un sinca mil”...
PATXO: Edo “Dale a tu cuerpo alegría Macarena”.
MIKEL: Zergatik gara gu beti erridikuloa egin behar dugunok??
biok pailazo sudur gorriak jartzen dituzte. patxok erreakzionatzeko astirik izan gabe, mikel neska jantziko da. Lau Teilatu kantaren melodia entzungo da.
PATXO: Hemen gaude ta poztutzen naiz.
MIKEL: Ta ziur zure aita ere bai.
OFF: Bere aita? Zer zerikusi ote du bere aitak orain?
PATXO: Ta ze ondo!
Ixilunea.
OFF: Ez dakite zer esan.
PATXO: Zelan dijua zure bufanda txuria?
OFF: Ligatzeko orduan tonteriak esaten dira, baina “bufanda txuria”-rena rekor mundiala da. Mutilak gaia aldatzen du berehala.
PATXO: Goxo goxo kanta egin nazu Benitoren Mariasol.
OFF: A ze ateraldia. Non dagoela uste du ba, Operación Triunfo-n?
MIKEL: “Maria Sooooolt ta Kasteroooooo...”
OFF: Neskak belarria ipurdian dauka. Mutilak barreari eusten dio ahal duen moduan. Neska negarrez hasten da.
PATXO: Negarrik ez, zuri zaude ta malkoak zure kolorea kentzen dute.
OFF: Hankasartze itzela: ez esan inoiz neska bati zurbil dagoela, ez bere ohean lo egin nahi baduzue, behintzat.
MIKEL: Felix, Felix, bihar egongo gara.
OFF: Ikusten? Se jodio.
MIKEL: Txanpan apur batekin.
OFF: Txanpaña? Mutila ligearen gastuak kalkulatzen ari da: txanpaina, kondoiak, hotela... Hotela? Ez, hobe kotxean.
PATXO: Dirurik ez, baina, izarrak gurekin daude.
OFF: A ze kutrea!
PATXO: Piano baten soinuaz.
OFF: Pianoa, bai, kotxe barruan, “de cola” no te jode. Ligatzeko saioak porrot egin du. Baina biok elkarren ondoan jarraituko dute dantzan, imajinatzen nola arraio jo daitekeen larrua lau teilatu gainean.
Lau teilatu kanta bukatu da
MIKEL: Erridikulo totala.