Larru Haizetara
Patxo Telleria
Larru Haizetara
Patxo Telleria
Artezblai, 2010

 

FUTBOLA ETA SEXUA

 

PATXO: Keba! Euskaldunak ez du ligatzen ezta atzerrian ere. Beraz, non arraio isurtzen du, ba, euskaldunak, sexuan gastatzen ez duen libidoa? Ba, futbolean.

MIKEL: Bale, puta madre, hasi gara berriz betiko leloarekin, euskaldunok futbola baino ez dugula buruan, eta ez dakit zer eta ez dakit nor...

            Ixildu zaitez, jode, bestela txartel gorria aterako dizut. Ojo, nirekin topiko horrek ez du balio.

            Niri futbola, lo justo. Niri sexua. Bua! sexuan krak bat naiz. Egia esan bankillo gehiegi berotzen dut. Eh! baina bakarkako “entrenamenduetan” pitxitxia naiz. (Publikoari) Ea zuetako baten bat animatzen den ni fitxatzera. Ez dut eskatzen lehenengo dibisiñoko norbait, erregionalean jokatzearekin konformatzen naiz, baldin eta golak sartzeko aukera badut. Eta nobioa baduzu ere ez dio ajola, ohituta nago suplentea izaten. Eta tenporada osorako ez bada, jode, emaizkidazu minutu batzu barruan dudan guztia erakusteko.

            Dena daukat: teknika, prestakuntza fisikoa eta jokaldiaren instintua. Eta batez ere estrategia, badakizue, ikutu laburra, zurea nirea, zurea nirea, ti ta ti ta... Neskak “catenazzioa” jartzen badu, hegaletatik zabaltzen dut jokoa, defentsa sistemarik onena erasoa delako, eta orduan atea babestu gabe uzten duenean, zasss! sukalderaino!

            Animatzen bazara kontaktatu nirekin zuzenean, ez daukat errepresentanterik. Nire helbidea, “mikel.jokozkanpo@oeoeoe.org”.

            (patxori) Futbola, futbola. Besterik ez daukazu zuk buruan.

PATXO: Bueno, futbolak badu gauza on bat. Ni, Esate baterako, euskara ikastera motibatu ninduen!

 

patxo taberna batean sartuko da. Irratia piztuta dago. Athletic-en partidu bat, euskeraz. mikelek tabarnariarena egingo du.

 

PATXO: Aupa Athletic!! Ponme una caña.

IRRATIA: “Ateko sakea txurrutunda batendako txanda”.

PATXO: ¿Cómo va?

IRRATIA: “Morrondongo bustangorri barrabastandu kakalamendi egin dio”.

PATXO: ¿Qué dice del indio? Oye, ¿te importa cambiar de emisora?

MIKEL: Euskalerrian euskaraz.

IRRATIA: “Txorromorro zurratzen xirrimirri batentzunda”.

PATXO: Ya, pero es el Athletic, jodé. Pon Carrusel Deportivo.

IRRATIA: “Bustingorri errekagoitia txapelandi iturrigorri falta egin dio”.

PATXO: Y dale con el indio.

IRRATIA: “Morrondongo txurupatxen txalaparta”.

PATXO: Cago en diez, ¿qué está pasando?

IRRATIA: “Burrundandi mondongillo batxusten da”.

MIKEL: Guk Euskeraz, zuk zergatik ez.

PATXO: Está bien. Mañana me apunto al euskaltegi. ¿Pero dime qué pasa?

MIKEL: Fuera de juego.

PATXO: ¿Y como van?

MIKEL: ¡¡Tsssst!!!

IRRATIA: “Barra barra durrudugoitia, gurrutxurtuuuuuu!!! eta kanporaaaaa!”

MIKEL: Uiiiiiii!! Empate a cero.

PATXO: Un puntito, menos da una piedra.

IRRATIA: “Musumurru barrentxeko mandanlaundi...”

MIKEL: Falta en contra.

PATXO: Cago en diez. ¿Qué queda?

MIKEL: Un minuto.

IRRATIA: “Musutruku irrintzi kukuxumusu pitogorri arbitrotxenko...”

MIKEL: Libre directo.

IRRATIA: “Garronoski aibalaostia batentxunda”.

MIKEL: El turko pone la pelota...

IRRATIA: “Mutxurdina lepoan hartu egoak ebaki...”

MIKEL: Golpea el esférico...!

IRRATIA: “Lautellatu harrijatxenko tontorrean”.

MIKEL: El portero se estira...!!!

IRRATIA: “Jalgihadi txorromorropikotallokeeeeeee...”

MIKEL: Toca el balón con la punta de los dedos...!!

IRRATIA: “Geltokitzenko mondongoski batendako...”

MIKEL: Pero su estirada resulta inútil...!!!

IRRATIA: “¡¡Batzoki txiruliru saldungoiti sandorao...!!”

PATXO: ¿Qué ha pasado?

IRRATIA: “¡¡Mierdatzenko putakumoski kanoentodogoitia!!”

PATXO: ¡¡¡Eso me da mala espina!!! ¿Qué ha pasado? ¡Responde!

MIKEL: Se ha acabado. Hemos perdido.

PATXO: ¡¡¡El euskera es una mierda!!!

MIKEL: Ez, Patxo!! Gertatzen dena da zu obsesionatuta zaudela futbolarekin. Ni, aldiz, beste gauza batek motibatu ninduen euskara ikasten. Sexuak.

PATXO: Jakina, zuk metodo moderfnoa erabili zenuen.

MIKEL: Oh, bai.

PATXO: Metodo pedagogikoa.

MIKEL: Oh, bai!

PATXO: Zuk suerte handia izan zenuen.

MIKEL: Oh, bai!

PATXO: (Publikoari) Bideoen bidez ikasi zuen.

MIKEL: Oh, bai!

PATXO: Orain primeran hitz egiten du.

MIKEL: Oh, bai.

PATXO: Beno, agian muletilla bat edo beste geratu zaio, baina hori metodoagatik izan zen.

 

mikel bideo porno bat “ikusten” ari da. Bertan neska bat dihardu hizketan. mikel kuadernoarekin, notak hartzen.

 

OFF: “Oh, baaaaaiiii! Oohhh baaaaaiiii!! Huuuumm, ohhhhh baiiiiiiiiiiii”.

PATXO: “Bai And Bai” metodoa. Berehala ikasi zituen hitzik inportanteenak: bai, ez, handia, gogorra, sartu, txurrupatu...

MIKEL: Oh, bai!

PATXO: Izan ere, batzutan euskera oso ondo dago.

MIKEL: Oh, bai!!

PATXO: Baina ez du ligatzeko balio.

MIKEL: Oh, ez.