Loyola
Luis Haranburu Altuna
Loyola
Luis Haranburu Altuna
Luis Haranburu, 1986

 

BIGARREN PARTEA

 

PERTSONAIAK:

            ERREJENTA

            LOYOLA

            XABIER

            LAINEZ

            FABRO

            CALVINO

            ROTERRDAMNEKO ERASMO D’ETXEPARE

 

 

ESZENA

            1.529ko urtea da. Eszenarioak Pariseko St. Barbe kolejioko gela baten antza du. Gela zuhurra. Hiru ohe agertzen dira. Liburuak han hemenka eta gurutze bat paretean. Errejenta Lehen Partean bezala jarriko da. Ate bakarra du gelak eta lehio batek kalera du bista.

 

 

JANTZIAK

            Loyola, Fabro eta Lainez sotana gris zahar banakin agertzen dira. Xabierrek garaiko jantzi elegant bat darama. Erasmo kapa handi batetan bildurik agertuko da. Calvino eta D’Etxepare sotana beltzez jantzita. Lehen Partetik zazpi urte iraganak dira eta Loyola oso buru soila du. Erasmo gizon edadekoa da eta D’Etxeparek Loyolaren adina du. Fabro, Lainez eta Xabier hogei urteko gazteen karakteraz agertzen dira. Loyolak erren nabarmena egiten du eta bastoi batetaz baliatzen da aldiz.