Aurkibidea
Aurkibidea
V. BOSTGARREN JOKALDIA
(Guztiak errenkadan datoz. Lehenik frances beaumont sartzen da gero hiru soldaduak eta kapitainaren artean loyola dakarkite mahaindire baten gainean. Ohe bat prestatzen dute lurrean eta loyolaren ahienak entzuten dira. Guztiak beren jantziak zikinduak edo banatuak dakarzkite).
FRANCES BEAUMONT: Alako! Hobe genduen haseratik errenditzea.
KAPITAINA: Bai jauna. Hobe genduen.
FRANCES BEAUMONT: Ez du merezi gehiago eusteak... Erdiak hilak eta beste erdiak zaurituak gaude.
KAPITAINA: Gogorra izan da erasoa.
FRANCES BEAUMONT: Sei ordu iraun du etengabeko suak.
(Isilunea. kapitainak loyola aztertzen du laburki: pultsoa etb.).
KAPITAINA: Odol asko ari da galtzen. Zer egingo dugu Loyolarekin?
FRANCES BEAUMONT: (loyolarengana hurbilduaz) Ez dakit. Ez dugu medikurik gurekin.
KAPITAINA: Hilko da.
(loyolaren ahienak entzuten dira).
FRANCES BEAUMONT: (kapitainari) Zoaz eta ezarri dorrearen puntan, bandera zuria. Honek ez du sentidurik.
KAPITAINA: Banoa prest.
(Badoa kapitaina. Bitartean frances beaumont loyolaren bularrean belarria jarririk dago. loyolaren antsiak entzuten dira. Isilunea).
FRANCES BEAUMONT: (soldaduei) Nola gertatu da?
SOLDADU BAT: Iņigo kapitainak zoroa zirudin. Gehiegi arriskatu da.
SOLDADU BI: Kanoien balak raso pasatzen ziren buru gainetik.
SOLDADU HIRU: Loyola ballestarekin zebilen.
SOLDADU BAT: Orduan bost edo sei ordu borrokan iraun ondoren, bala bat pasa zaio anka tartetik.
(Makurturik frances beaumont-ek zangoak aztertzen dizkio loyolari).
FRANCES BEAUMONT: Anka bat ondatua du eta bestea oso elbarri. Hezurra ageri zaio batean. Ez dakit onik aterako den. Ez du konorterik.
(Isilunea. loyolaren ahienak entzuten dira orain, zeren gatazkaren hotsik ez da jadanik nabari).
SOLDADU BAT: (Ate ondora hurbilduaz) Entzun! Ez da kanoi hotsik entzuten.
SOLDADU BI: Egia da!
(kapitaina dator eszenara).
KAPITAINA: Jarri dugu bandera zuria. Laister dira hemen.
FRANCES BEAUMONT: Medikurik ez badugu aurkitzen bereala hilko da Loyola.
KAPITAINA: Orain ez dakit zertarako balio dion gloriak.
(loyolaren ahienak. Isilunea).
LOYOLA: (Intziri eta kexa artean) Non nago? Zer gertatu da?
FRANCES BEAUMONT: Iruiņean zaude Ifiigo! Gureak egin du.
LOYOLA: Zer gertatu da?
FRANCES BEAUMONT: Galdu dugu. Hemen dira laister nafarrak. Preso hartuko gaituzte.
LOYOLA: Eta neri zer pasa zait? (Isilunea) Anketan dut oņazea.
KAPITAINA: Bala batek arrapatu zaitu. Zangoak nahiko ikuituak dituzu.
LOYOLA: (etsipenaz) Ene Jesus!
(Pauso hotsa nabari da eta loyola ezik atez kontrako gelaren beste puntan biltzen dira urduri. xabierko migel eta andre de foix sartzen dira).
ANDRE DE FOIX: Agur jaunok!
XABIERKO MIGEL: Ez zarete makalak baina sei ordu iraun duen gatazka ebita genezakeen aurrez errenditu bazinate. Baduzute adorea!
(Isilunea. xabierko migel loyolaz ohartzen da eta hurbiltzen zaio. Astiro begiratzen dio).
XABIERKO MIGEL: Gizon hau gaizki dago oso. Odol ustuko da.
(andre de foix ere loyolarengana doa).
ANDRE DE FOIX: Fite! (soldaduei) joan zaitezte gure medikuen bila. Hemorragia hori ebaki behar zaio.
LOYOLA: Zer egin behar duzute gurekin?
XABIERKO MIGEL: Garaileak gu gara, baina ez gara Iruifieara mendeku bila etorri, askatasunaren billa baizik.
ANDRE DE FOIX: Borrokan frogatu duzuten adoreak gure esku zabala merezi du. Kristauki tratatuak izanen zarete.
FRANCES BEAUMONT: Eskerrak jauna!
KAPITAINA: Bai, eskerrak.
(Frances Beaumont eta kapitaina ere loyolarengana urreratzen dira. Korro baten hartzen dute guztiak).
LOYOLA: Erren gelditu baino nahiago dut hiltzea.
ANDRE DE FOIX: Zutik hala belauneko biziak beti merezi du bizitzea.
XABIERKO MIGEL: Zu Loyola, Najeran sartu zinenean ez zen matxinatu bat ere bizirik gelditu. Ez eta hazienda bat osorik. Gaur ordea besterik gertatzen zara eta gu ahaleginduko gatzaizkizu sendatzen. Orain berriro Nafarroa gureganatu dugunean aberats sentitzen gara. Onik ateratzen bazara Azpeitiara eramango zaitugu.
LOYOLA: (Harriturik) Loyolara?
XABIERKO MIGEL: Bai Loyolara. Bizi egin behar duzu, hori izanen da gure mendekua. Pentsa dezazun aurrerantzean, ez dela zilegi herri bati bere libertadea bortxaz kentzea. Gipuzkoako gizon printzipala zara eta hauzo paketsuak nahi ditugu... Zu ere euskalduna zara naiz eta mundua aldrebes ikusi. Loyolara bidaliko zaitugu.
LOYOLA: Eskerrak Migel Jatsu eta Azpilikueta. Eskerrak benetan. Zangoak elbarritu dizkidan bala horrek zerbait hil du ene barnean. Ez dakit zer izanen den nire buruaz, baina nire aurrerantzeko bizia ilunabarreko argipean ikusten dut.
ANDRE DE FOIX: Odol galtzearen aulezia da hori.
LOYOLA: Ez!
(Asperen bat egin ondoren konortea galtzen du. Isilunea. xabierko migel eszenaren erdian jartzen da eta guztiak berari begira daude).
XABIERKO MIGEL: 1521eko maiatzak hogei... egun handia Nafarroarentzat. Jainkoak lagundu gaitzala gure askatasuna gordetzen. Poza eta atsegina dario Nafarroako herriari. Festan daude kaleak, kanpaiak kantari dorrean.
(guztiak eta errejenta ere xabierko migel-en inguruan jartzen dira honek hitzegiten duen bitartean).
XABIERKO MIGEL: Ametsa egia bihurtu da. Betidanik gure arbasoek gorde zutena gureganatu dugu. Xabierko gazteluan dudan ama tristeak eta Franzisko nire anaitxoak ere badakite hau zela nire aitaren ametsa eta xedea. Kunplitu da behar zuena. Aske da Nafarroa. Gora Nafarroa!
(errejentak kantatzen du lehenik doinua eta guztiak errepikatzen diote gero polifonia batetan, honoko kanta ezagun hau).
ERREJENTA:
Nafarra ohi Nafarra...
(Astiro erortzen da ohiala).