Galileoren bizitza
Bertolt Brecht
Galileoren bizitza
Bertolt Brecht
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 2004
Galileoren bizitza
Bertolt Brecht
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 2004
[aurkibidea]

 

8

ELKARRIZKETA BAT

 

 

Ezin zuen ulertu Galileok

Baina monje gaztea etorri zitzaion bisitan.

Nekazari txiroaren semea

Eta bere patua zientzia zen agian.

Agian izango zen, agian izango ez zen.

 

 

 

Erroman, Florentziako enbaxadorearen jauregian, GALILEOk, Collegium Romanum-aren batzarraren ostean Aita Sainduaren astronomoen erabakia esan zion MONJE TXIKIAri entzuten dio.

 

GALILEO: Esazu, esazu! Zure abituak edozer esateko baimena ematen dizu.

MONJE TXIKIA: Mik matematika ikasi dut, Galilei jauna.

GALILEO: Hori baliagarria liteke bi gehi bi, batzuetan lau direla onartzera bultzatuko bazintu!

MONJE TXIKIA: Galilei jauna, badira hiru gau ez dudala lorik egiten. Ez nekien nola lotu irakurri dudan Dekretua ikusi ditudan Jupiterren sateliteekin. Gaur goizean goizik meza eman eta hona etortzea erabaki nuen.

GALILEO: Jupiterrek sateliterik ez duela adierazteko?

MONJE TXIKIA: Ez. Dekretu horren jakiturian barneratu ahal Izan dut. Neurrigabeko ikerketak Gizadiarentzat ekar ditzakeen arriskuak erakutsi dizkit, eta Astronomiari uko egitea erabaki dut. Hala ere, astronomo bat halako teoria bat garatzeari uko egitera bultzatzen duten arrazoiak ere azaldu nahi nizkizuke.

GALILEO: Arrazoiok ezagutzen ditudala esango nizuke.

MONJE TXIKIA: Ulertzen dut zure samintasuna. Elizaren ezohiko zenbait boterez ari zara pentsatzen.

GALILEO: Tortura tresna dei ditzakezu.

MONJE TXIKIA: Uik beste arrazoi batzuk aipatu nahi nituzke. Utzidazu neure buruaz hitz egiten. Canpanian hazi nintzen eta nekazarien semea naiz. Herritar xeheak. Dena dakite olibondoaz, baina gainontzekoaz oso gutxi. Venus-en aldiak behatzen ditudan bitartean, nire gurasoak ikusten ditut aurrean, arrebarekin jezarrita sutondoan plater bete gazta jaten. Bere gainean mendeetako keak belztu dituen hagak ikusten ditut eta, oso ondo ikus ditzaket lanak higatutako esku zaharrak, goilaretxoa harturik. Gauzak ez doazkie ondo, baina bere zoritxarrean ere bada halako orden bat. Hor daude ziklo desberdinak, lur-jorratik olibadian igarotzen diren urtaroak arte, eta zergen ordainketa. Zoritxarrak erregularki gertatzen dira. Hire aitaren bizkarra ez zen berehalakoan makurtu, baizik eta pixkanaka-pixkanaka udaberriro olibadian, beste horrenbeste amaren erditzeak, tarte jakinetan izan ziren, geroago eta sexuaz gabetuago utziz. Izerditan blai, bere otzarak harrizko bidexketan zehar arrastaka eramateko indarra ateratzen dute, haurrak erditzeko eta jateko ere bai, lurra ikusteak, urtero berdatzen diren zuhaitzak eta elizatxoa, eta Bibliako testuak igandero entzuteak emandako iraunkortasun eta premia sentipenetik. Jainkozko begia bere gain jarrita dagoela esan zaie, miatzaile eta ia larriturik; munduaren teatro guztia bere inguruan eraikita dagoela, beraiek, antzezlariek, bere paperetan, handiak ala txikiak izan, bere balioa erakuts dezaten. Zer esango lukete gureek espazioan beste astro baten inguruan, beste bat askoren artean eta nahiko kaskarra hain zuzen ere, etengabe biraka ari den haitz piloaren gainean daudela esango banie... ? Zertarako litzateke orduan beharrezko ala on egonarri hori, norbere lazeriaren ulertze hori? Zer balio dute, dena, izerdia eta egonarria, gosea, eta men egitea, beharrezko bezala azaldu eta argitu duten Idazki Sakratuek, hainbeste errakuntza aurkitu badira orain haietan? Ez, bere begiradak beldurrez betetzen ikusten ditut, goilareak sutondoko harlauzen gainean jausten ikusten ditut, bere buruak traizionatu eta engainaturik ikusten dituztela somatzen dut. Orduan, ez dago begira ari zaigun begi bat, esaten dute. Geure buruez guk geuk arduratu behar izango al dugu, garen bezalako hezigabe, zahar eta erabiliak izanik? Ez al digu inork beste paperik jarri lurtar zeregin tamalgarri honetatik at, guztiz banandua den astro ņimiņo baten gainean zeinaren inguruan ezer ez baitabil biraka? Gure lazeriak ez du zentzurik, gosea jan gabe egotea baino ez da, eta ez jasan behar dugun froga bat; ahalegina makurtu eta tiraka egitea da, eta ez meritua... Ulertzen al duzu zergatik ikusten dudan Elkargo Sainduaren Dekretuan ama-errukia, ontasun izpiritual izugarria?

GALILEO: Ontasun izpirituala? Agian ezer ez dela geratzen baino ez duzu esan nahi, edan dute ardoa, ahoa lehor dute eta sotanan musu eman ahal zaie! Eta zergatik ez dago ezer? Herri honetako ordena kutxa hutsarena baino ez delako eta beharrizana hil arte lan egitearena besterik ez? Eta hori galsoroen bazterrean, mahasti oparoen artean. Canpaniako zuen baserritarrok Jesus eztiaren ordezkariak Espainian eta Alemanian sortutako gudak ordaintzen dituzte. Zergatik jartzen du Lurra Unibertsoaren erdigunean? San Pedroren aulkia Lurraren erdigunean egon dadin! Hori baino ez da. Arrazoi duzu ez dira planetak, Canpaniako baserritarrak dira arazoa. Eta ez iezadazu aipa denboraren igaroak urreztatu dituen fenomeno horien edertasuna! Ba al dakizu nola sortzen duen perla ostra batek? Bere bizitza arriskutan jartzen duen gaixotasunean zehar, izaki arrotza eta jasangaitza, hondar alea adibidez, muki-pilotaz biltzen du. Eta ia hil egiten da prozesuan zehar. Pikutara perla hori, nik nahiago dut ostra osasuntsu. Bertutea ez dago lazeriari loturik, laguna. Zeureak zorioneko eta oparotasunez bizi balira oparotasunaren eta zoriontasunaren bertuteak garatuko lituzkete. Orain ahitutako izaki gisa dituzten bertuteak lur ahituetatik datoz, eta nik arbuiatu egiten ditut. Jauna, nik asmatutako ur-ponpek zuen sekulako lan irrigarriak baino mirari gehiago egin dezakete... “Hazi eta ugal zaitezte”, lurrak antzu baitira eta gudek sarraski itzelak eragiten baitituzte zuen artean-. Gezurra esan behar al diot zuen jendeari?

MONJE TXIKIA: (Aztoraturik.) Arrazoi nagusiagoak dira isilarazi behar gaituztenak, oinordegabetuen arimen bakea da!

GALILEO: Nahi duzu Bellarmino kardinalaren gurdizainak gaur goizean ekarri didan Cellini-ren erloju bat ikusi? Lagun maitea, zure guraso maiteoi bere bake izpirituala uztearren eskertzeko, bere aurpegietatik isuritako izerditik ateratzen duten ardoa eskaintzen didate, Jaungoikoaren irudira sortutako aurpegia, denok dakigunez. Ni isiltzeko prest banengo, oso arrazoi makurrengatik izango litzateke, dudarik gabe: nire ongizatea, jazarrita ez izatea...

MONJE TXIKIA: Galilei jauna, ni apaiza naiz.

GALILEO: Baina fisikoa ere bazara. Eta ikusten duzu Venus-ek bere aldiak dituela. Han, begiral (Zerbait erakusten dio leihotik.) IKusten duzu Priapo jainko txiki hori iturriaren ondoan, ereinotzetik hurbil? Lorategien, txorien eta lapurren Jainkoa da, bi mila urteko Jainko lizun nekazaria! Gezur gutxiago esaten zituen horrek. Baina ez dezagun horretaz hitz egin, ondo da, ni ere Elizaren seme naiz. Baina, ezagutzen duzu Horatio-ren zortzigarren satira? Berrirakurtzen ari naiz egunotan eta oreka pixka bat ematen dit. (Liburuxka bat hartzen du.) Priapo hori jartzen du hizketan hain zuzen ere, Eskilinoko lorategietan jarritako Priaporen estatuatxo bat. Honela hasten da: “Pikondo enborra nintzen ni, egurra Balio gabea, artisauak, zalantzakor Priapo egin ala aulkitxoa, Zuenean aukeratu Jainkoa... “

            Uste duzu Horatiok, esaterako, aulkitxoa debekatu eta poeman mahaia jartzera behar zezaten onartuko zukeela? Jauna, nik edertasuna ulertzeko modua mindurik egongo da nire mundu irudiaren Venusak aldirik ez badu! Ezin dugu ibaietako ura ponpatzeko tresneriarik asmatu ezin badugu gure begi aurrean dugun makinariarik handiena aztertu, zerutar gorputzena zehazki. Triangeluaren angeluen batuketa ezin da aldatu Kuriaren beharrizanen arabera. Ezin ditut hegaz dabiltzan gorputzen norabideak Kalkulatu sorginek erratz-makilen gainean egindako hegaldiak ere azaltzeko eran.

MONJE TXIKIA: Eta ez duzu uste egia, egia denean, gu gabe ere nagusitzen dela?

GALILEO: Ez,ez,ez. Guk ezartzen dugun adina egia ezarriko da: Arrazoiaren garaipena arrazoia erabiltzen dutenen garaipena baino ezin da izan. Zuen Canpaniako nekazariak bere txabolak estaltzen dituen goroldioa balira bezala deskribatzen dituzue! Mola pentsa dezake inork triangeluaren angeluen batuketak bere beharrizanak gezurta ditzakeela! Baina mugitzen ez badira eta pentsatzen ikasten ez badute, ureztatze sistemarik ederrenak ez zaizkie ezertarako baliagarri izango. Deabru alena, nik gaixo horien pazientzia zerutarra ikusten dut, baina non dago bere sumindura zerutarra?

MONJE TXIKIA: Nekatuta daude!

GALILEO: (Eskuizkribu mordo bat jaurtikiaz.) Fisikoa al zara, semetxo? Hemen daude itsasoek itsasgora eta itsasbeherak izateko arrazoiak. Baina ez duzu irakurri behar, entzun duzu? A, irakurtzen ari zara honezkero? Orduan, fisikoa zara? (MONJE TXIKIA buru-belarri dago paperak irakurtzen). Zientzia arbolako sagar bat! Eta jaten ari da. Betiko galduko da, baina jan behar du, zorigaiztoko tripontzia! Batzuetan lur-azpian hamar kana sakonera, eta argirik ez den ziegan giltzapera nazaten utziko nukeela uste dut, ordez hori zer den jakin ahal izango banu: argia zer den. Eta txarrena da, dakidana, besteei esan behar diedala. Maitaleak bezala, mozkortiak bezala, traidoreak bezala. Zoritxarrera naraman benetako grina gaiztoa da. Zenbat denboratan iraun ahal izango dut hormei zarataka? Hori da galdera.

MONJE TXIKIA: (Irakurtzen ari den eskuizkribuan atal bat erakutsiz.) Ez dut esaldi hau ulertzen.

GALILEO: Azalduko dizut, azalduko dizut.