Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Booktegi, 2017

 

OINAZ ETA GANBOA

 

PATXO: Erdi aroa bukatzen ari zen, eta berarekin batera, euskararen bilakaera definitiboa. Detaile batzuk baino ez ziren falta. Beste batzuen artean, Ergatiboaren “K” famatu hori. K horren falta izan zen, hain zuzen, gerra banderizoen arrazoia. Oinatin gaude. Oinaztarren gazteluan. Oinazen urtebetetzea da, eta bere adiskide Ganboa konbidatu du.

 

Banketearen mahaian mikel Ganboa eta patxo Oinaz adiskideak, kopa bana eskuan. Urtebetetze kanta kantatzen ari dira. Offean gizonezkoen koro bat entzuten da.

 

Gerlari odoltsua da ta

Gerlari odoltsua da ta

Gerlari odoltsua da taaaaaaaa!!

Beti izanen da.

Beti izanen da

Beti izanen da.

PATXO: Eskerrik asko, lagunak. Oso jatorrak zarete. Gustura bazkaldu duzu, ene lagun Ganboa?

MIKEL: Bai, Oinaz, alajaina. Bankete ederra izan da. Gora Oinaz gure adiskidea!!

PATXO: Eskerrik asko. Lastima zure anaia Juan hain goiz joan behar izana, ez zegoen gustura?

MIKEL: Bai, Oinaz. Juan primeran egon da.

PATXO: Juan jan du?

MIKEL: Bai. Juan jana jan du, Jauna!

PATXO: (Barrez) Juan jana jan du, ala jana jan du Juan?

MIKEL: (Barrez) Ez, Juan jana jan du…

PATXO: Ala agian nire arreba Juanaz ari zara… (Beste gonbidatuei) Nire arreba Juana goxoa da, baina ez dut uste bere anaia Juan nire arreba Juana jan duenik!

 

Barre egiten dute biek.

 

PATXO: (Bat-batean serio, barrea etenik, mikeli) Ala bai?

MIKEL: (Apur bat kikilduta) Ez, Juan ez du Juana jan. Juan jana jan du.

PATXO: Eskerrak. Eta ez kezkatu, Ganboa, txantxetan ari nintzen!!

 

biok barrez.

 

PATXO: (Berriro serio) Dena den, ez dut Juana ikusten. (mikeli) Non dago Juana, jauna?

MIKEL: Juana jana janda joan da.

PATXO: Juana janda joan da, ala Juan da Juana jan duena?

MIKEL: Ez, Juan jana janda joan da, Juana jan gabe utzita. Eta Juan joanda, Juana jana jan du, Juana, Jauna.

PATXO: (Mehatxukor) Ganboa sartu duzu, Ganboa. Non dago Juana, Jauna????

MIKEL: Ni ez dakit, Jauna.

PATXO: Juan joanda jan du Juana, ala Juana janda joan da Juan?

MIKEL: Ni ez dakit, Juana, zera Juan, zera Joana, zera Jauna.

PATXO: Urduri zaude, Ganboa!

MIKEL: Ez.

PATXO: Orduan esaidazu: nor jan du nor? Juana Juan ala Juan Juana. Ala Juan eta Juana janda joan dira??

MIKEL: (Dardarka) Ez Joana, ez Juana, Ez Jauna… Jaun Juan joan da janda, eta gero Juana janda joan da, jauna...

 

mikeli kopa jausten zaio.

 

MIKEL: Jo, jausi jat, alajaina, jauna.

PATXO: Eta zergatik joan da Juan, juakin badaiteke? Ondoezik?

MIKEL: Bai, Jauna.

PATXO: Eta zer ajea zeukan Juan, Jauna?

MIKEL: Juan… Juaneteak… jauna.

PATXO: (Barre mehatsukorra) Jua… Jua… Jua…

MIKEL: Ui, ze berandu!!! Joan behar joat!

PATXO: Joan, joan Juanengana.

 

mikel badoa. Bidean, geziz josiko dute hil arte.

 

MIKEL: Oh!!

“Altzak ez du biotzik

Ez gaztanberak hezurrik

En nian uste aitunen semek

Erraiten zuenik gezurrik".

 

iluna