Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Booktegi, 2017

 

ERDI AROA

 

PATXO: Baina Erromatar Inperioa jausi egin zen noizbait. Asko kostata! Eta erdi aroan sartzean euskarak beste aurrerapauso bat eman zuen.

MIKEL: Jende askok zalantzan jartzen du hori. Haien ustez ezin daiteke konparatu erromatarren garaiko euskara dotore hori geroko euskara zatarrarekin.

PATXO: Ba guk konparatuko dugu! Eta publikoak atera dezala bere ondorioa. Entzun dezagun Cistitisen euskara zilindroaren aurrean.

MIKEL: Zilindro hau uretan sumergituz gero esperimentatuko du goranzko inpulso bat ezen ekibalentea baita desplazaturiko masaren bolumenarekiko.

PATXO: Orain jo dezagun ehun urte aurrera eta entzun dezagun Zistitixen ondorengo baten euskara zilindro beraren aurrean.

 

patxo harri-jasotzailez jantzi da. mikel, erdi aroko arropekin agertuko da, baina oraindik ere pelukarekin patxok zilindroari buelta eman eta 150 kiloko harri zilindrikoa dela ikusten dugu, euskarriak eta guzti.

patxok harria altxatzen hasten da.

 

MIKEL: (Oihuka) Emaiok ostia!! Altxazak harri alua, ostia kabendio!! Altxazak berriro, ostia, potro erdirik ez duk ala, kabendio!! Beste behin altxazak, kabenlaputadeoros, ala zer haiz hi, marikoia ala?? Eutsi. Ostia, altxazak berriro…

PATXO: Hara, Erromatarren euskara hori kultoa eta dotorea izango zen, bai. Baina erdi aroan sortu zen guk hainbeste maite dugun euskara: Euskara Jatorra.

MIKEL: Eta ditxosozko zilindroari, ganorazko erabilpen bat aurkitu genion.