Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Booktegi, 2017

 

EDAN ETA EPA

 

patxo badoa jaztera.

 

PATXO: Segidan, lehenengo hitz hau nola eta zergatik sortu zen erakutsiko dizuegu.

 

Edan eta Epaz jazten dira.

 

PATXO: Hauxe duzue historiako lehenengo bikote euskalduna: Edan eta Epa.

MIKEL: Epa!

 

Taparraboak kendu eta hosto bana erakusten dute, hankatartean.

 

PATXO: Sexu grina berehala piztu zen bion artean.

MIKEL: Eta sexu gogo horri esker sortu zen lehenengo hitza.

 

mikelek bere hostoa erantzi eta airera botatzen du.

 

MIKEL: Aiba la hostoa.

PATXO: Aiba la hostoa!!

 

patxok mikelen “biluztasuna” estaltzen du bere pelukarekin.

 

PATXO: Hitz horrek bariante asko ezagutu ditu, mendebaldetik…

MIKEL: Hostixe!

PATXO: …ekialderaino...

MIKEL: Hostüe!

PATXO: …baina denborarekin erdialdeko bariantea nagusitu da.

MIKEL: Ostia!

PATXO: Hasieran beste hitzik ez zegoenez, euskaldunak hitz hau denetarako erabiltzen zuen. Lehenengo tximistaren beldurra espresatzeko:

MIKEL: Ostia!!

PATXO: Lehenengo ilunabarraren edertasuna:

MIKEL: Ostia!

PATXO: Lehenengo haserreak:

MIKEL: Ostia!!

PATXO: Lehenengo baketzeak:

MIKEL: Ostia…

PATXO: Edo lehenengo orgasmoa:

MIKEL: Hostia hostia hostia hostia!!!!!

PATXO: Ostia hitzetik datoz euskarazko hitz mordoa. Esate baterako, ejerzitoa, ostiak emateko erakundea:

MIKEL: Gudalostia.

PATXO: Astearen erdiko eguna, hau da, ostiak emateko eguna:

MIKEL: Ostieguna.

PATXO: Eta ostegunean nahikoa jaso ez baduzu…

MIKEL: Ostirala.

PATXO: Bidean estrapozu egin eta ostia bat jaso.

MIKEL: Ostiopatu.

PATXO: Izotzean laban egin eta ostia bat jasotzea.

MIKEL: Izostia.

PATXO: Ostiak argi eta garbi ematen dituena.

MIKEL: Ostiensible.

PATXO: Ostiak emateko bizio daukana.

MIKEL: Ostiopata.

PATXO: Eta ostia bat jasotzeko beldurra.

MIKEL: Angostia.

PATXO: Milesker, Eva, bukatu dugu zurekin. Emakume bikaina zara.

MIKEL: ¿…?

PATXO: La ostia zarela.

MIKEL: Ah!

PATXO: Euskaldunak hitz hau kulturaren mailarik gorenera igo dugu mundura. Zein da bada, gaur egun Europako Kultur Hiriburua?

MIKEL: Donostia.

PATXO: Ostia hitza la ostia da. Zer egingo genuke euskaldunak hotz hori gabe?

 

Badoaz. mikelek zerbaitekin egiten du topo.

 

MIKEL (off): Ostia!!