ROMANIZATUAK
PATXO (off): Mikel, lehen ziria sartu didazu, ez?
MIKEL (off): Nik? Ez!!
PATXO (off): Dena den, trapu zikinak hobeto etxean garbitzen baditugu, eta ez publikoaren aurrean, ados?
MIKEL (off): Ondo da, ondo da.
PATXO (off): Argi utzi nizun, nik egin nahi nuela baskoiarena!
MIKEL (off): Bale… Hurrengoan utziko dizut. Dena den, nik askoz hobeto egiten dut. Uf, alde ederra!
patxok gaizki hartzen du azkeneko ziria baina isildu egingo da.
MIKEL: Kontuak kontu, erromatarrak sartu ziren gure lurraldean. Erromanizazioa arlo batzuetan kaltegarria izan zen, baina gauza onak ere ekarri zituen.
PATXO: Bolada batez euskaldunak “eszepzio egoera” batean bizi izan ziren: kuriositate intelektuala zegoen, manera finak, jarrera sexual guztiekiko errespetua…
MIKEL: Eta gure hizkuntza, latinismoz josita, aberastu egin zen.
Euskal-erromatarrrez jantziko dira, erromatarren tunika batekin.
PATXO: (Hasperen) Hona hemen bi erromatar-euskaldun, geometriaz hitz egiten: Zistitix…
MIKEL: …eta Gastritix.
mikel eta patxoren erdian figura geometriko bat, zilindro bat.
PATXO: Esan, Cistitis, ze opinio deritzozu figura geometrikus honi?
MIKEL: Ene Gastritis adiskidea, nire opinioz hau ez da esfera bat. Ez dakit, trapezio?
PATXO: Maprezio ondo, bai. Halabaina esfera baten karakteristikak ditu, ezen arriban eta abajon zirkuloak bait daude.
MIKEL: Efektibamentean. Sin embargoki linea rectoak ere egon badaude, eta cosa conocidoa da esferak ez duela linea rectarik!
PATXO: Por consiguientez, kubo bat da?
MIKEL: Ez. Ezen kuboak ez bait dauka zirkulorik.
PATXO: Perplejitatez beterik nago. Radioa konprobatzeko beta izan duzu?
MIKEL: Beta, Alfa eta Gamma.
PATXO: Ze Beta du?
MIKEL: Beta la porra.
PATXO: Eta Alfa?
MIKEL: Bider bi, hau da, alfalfa.
PATXO: Ezen ez trigo.
MIKEL: Ez, ze trigo no metria.
PATXO: Cono, cono! Paralelepipedo utzi nauzu.
MIKEL: Bai, alajaina, ezen baba jausten zaizu, halako belozitatean non pisuari direktoki proporzionala den eta rozamientoari inbersoki proporzionala.
PATXO: Bai. Baduzu secante bat?
MIKEL: Ez dut ez secate ez cosecante. Eta beharko, zeren konstipatuta bait nago.
PATXO: Ez naiz sorprenditzen. Zelako napius!! (Barrez) Kurba parabolikoa!
mikelek haserre begiratzen dio.
PATXO: Para kurbas, Venusenak. Esan, Cistitis, ze opinio deritsozu Venusen figura geometrikoari?
MIKEL: Senoak, ene Gastritis adiskidea. Senoak eta kosenoak!
PATXO: Jarraituko dugu temarekin?
MIKEL: Ze tema?
PATXO: Apotemaren tema.
MIKEL: Ez, ni piramide hemendik.
PATXO: Kalera? Kontuz, kalea jacta est!
MIKEL: Ez. 3,1416-3,1416 egitera.
PATXO: 3,1416-3,1416?
MIKEL: Pipi. Zer erremedio! Gorputzaren ehuneko 70a ura da!
mikel txiza egiten hasten da bazter batean.
PATXO: Eta beste 30a?
MIKEL: Materia solidoa, jakina.
PATXO: Materia solidoa eta ura gara Cistitis? Besterik ez?
MIKEL: Hala da, Gastritis.
patxok kutxilo bat sartzen dio.
PATXO: Eta odola zer, Cistitis? Odola zer, listillus?
MIKEL: Baina ze Brutuz zaren, Gastritis. Ze brutus. (“Dramatismoz”) Oh… et tu quoque, brute, fili mi… Oh, tenpora o mores!! Oh, Rosa rosae…