Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Lingua nabajorum
Patxo Telleria
Booktegi, 2017

 

EKAIN ETA ABEL

 

 

PATXO: Horixe bai, ostia erdirik ez.

MIKEL: Nork jarri du kaxa hau hemen???

PATXO: Ui… Ni izan barkatu.

MIKEL: Lasai, ez da ezer.

PATXO: Ez zaude haserre nirekin?

MIKEL: Ez!!

PATXO: Seguru?

MIKEL: (Oso haserre) Ezetz, ostia!!

PATXO: (Publikoari) Adiskidetsuak garelako. Baina ez da beti horrela izan. Hasierak gogorrak izan ziren.

MIKEL: Bai, ze Edan eta Eparen ostean, haien semeak heldu ziren, Bekain eta Ubel!!

PATXO: Bi anaia hauek aurrerapauso bat eman zuten euskararen garapenean. Onomatopeiak asmatu zituzten.

MIKEL: Eta onomatopeiekin batera, konflikto linguistikoa.

 

mikelek hezur batekin patxoren buruan joko du. Kolpeak soinua (grabatua) aterako du. patxok eta mikelek zarata entzun eta hitzez azaltzen saiatuko dira. Bata gaztelaniazko onomatopeiaz eta bestea erderakoaz.

 

PATXO:             Katakrof!

MIKEL: Pataplum!!

PATXO: Pataplum? Katakrof!

 

Haur musika bat entzuten da. Hemendik aurrera, patxok eta mikelek musikaren erritmora kantatu eta dantzatuko dute.

 

PATXO: Pataplum.

MIKEL: Katakrof!

BIAK (estribilloa): Pataplum- Katakrof.

 

Txakur bat entzuten da.

 

PATXO: Guau!

MIKEL: Zaunk!

BIAK: Guau-guau, zaunk-zaunk. Pataplum Katakrof.

 

Txori bat entzuten da.

 

MIKEL: Txio-txio.

PATXO: Pio-pio.

BIAK: Pio pio-Txio txio. Guau-guau, zaunk-zaunk. Pataplum Katakrof.

 

Kilkerra entzuten da.

 

PATXO: Kri-kri.

MIKEL: Kir-kir!

BIAK: Kri-kri, kir-kir. Pio pio-Txio txio. Guau-guau, zaunk-zaunk. Pataplum Katakrof.

 

Behia entzuten da.

 

MIKEL: Marru-marru

PATXO: Muu-muuu.

BIAK (estribilloa): Muuu-muuu, marru-marru. Kri-kri, kir-kir. Pio-pio, txio-txio. Guau-guau, zaunk-zaunk. Pataplum Katakrof.

 

Katua entzuten da.

 

PATXO: Miau-miau.

MIKEL: Mau-mau…

BIAK: Miau-miau, mau-mau, muuu-muuu, marru-marru. Kri-kri, kir-kir. Pio-pio, txio-txio. Guau-guau, zaunk-zaunk. Pataplum Katakrof.

 

Kukua entzuten da.

 

PATXO: Kuku.

MIKEL: Kuku!

PATXO: Kuku?? Kuku!

MIKEL: Kuku?? Kuku!

 

Hitz berbera esan dutela ohartzen dira.

 

PATXO: Kuku!

MIKEL: Kuku!!

 

Barre egiten dute.

 

PATXO: Ja, ja, ja!!

MIKEL: Kar-kar-kar!!!

PATXO: Kar-kar-kar?? Ja, ja, ja!!

MIKEL: Ja, ja, ja??? Kar-kar-kar!!

 

Elkarri jotzen diote.

 

BIAK: Pataplum ta katakrof.