Moskatel Team
Joxean Sagastizabal
Moskatel Team
Joxean Sagastizabal
Kutxa Fundazioa, 2005

 

3. Bittorren etxean

 

20-25 urteko neska bat, kizkitza, bittorren andrea, etxean sartzen, entzuten den kirrinkarekin zeharo harrituta. Gortina bat baztertu eta bittor azaltzen da, estatikaren gainean jo eta ke, kamiseta eta galtzontziloetan.

 

KIZKITZA: (erdi barrezka eta harrituta) Gizona, zertan ari zara?

BITTOR: Tourra prestatzen! Orain esprina! (tente jartzen da) Kirrinka jasanezina da. Hamar segundo eta utzi egiten dio Bittorrek, besoak altxatuta.

KIZKITZA: Eskerrak, belarriak zulatu beharrean neuzkan. Olioa eman behar diozu, e? Edo “Tres en uno”. Eta nolatan? Bittorrek ipurdiko batzuk emango dizkio bere buruari.

BITTOR: Mikel Trilurainen ipurdia! Izter eta bernetan zaplaka oraingoan.

BITTOR: Edu Ferkxen hankak!

 

Bularrean joz, gorilen eran.

 

BITTOR: Bahamendisen bularra!

KIZKITZA: (hatz erakuslea lokian) Txoropito burua!

 

bittorrek kontatu egingo dio gertatutakoa, hitzik adituko ez badugu ere. Nola egunkaria eta ogia hartuta zetorren, nola hurbildu zitzaion zahar bizarluze bat, Moskatelekoa... berriz ukituko ditu ipurdia, hankak eta bularra...

 

BITTOR: Bihar arratsaldean proba batzuk egingo dizkidate. Zer moduz residentzian?

KIZKITZA: Zuk zahar bat eduki duzu begira, ezta? Ba nik 20ren bat. Eta kuriosoa da, Alzheimerra eduki edo ez, kataratekin edo gabe, oinez dabiltzala edo aulkian, denak niri begira.

BITTOR: Claro, piztiak ederrari begira.

KIZKITZA: Marinelek andregai bat portu bakoitzean, eta txirrindulariek?

BITTOR: Ui, portu askotara igo behar.

KIZKITZA: Eta gustuko aldapan nekerik ez.

 

bittorrek besoetan altxatzen du.

 

KIZKITZA: Ipurdia Trilurainena, hankak Ferkxenak eta bularra Bahamendisena, ezta?

BITTOR: Bai.

KIZKITZA: (zakila seinalatuz) Eta beste hori, norena daukazu?

BITTOR: (barrez) Tres en uno?

KIZKITZA: (baietz buruaz) Tres en uno. (Badoaz; ohera, jakina)