14. eta azken agerraldia:
OÑAN
—14A—
Hastapeneko haurrak ageri dira pilota batekin jolasean. Halako batean, alde egiten die pilotak. gizon baten oinetaraino iritsi da bueltaka. antso da, bere hilobiaren gainean jezarrita dago. Haurrekin hitz egiten du.
ANTSO: (Pilota eskuetan duela) Ez nuen sekula ikusi halakorik.
1 HAURRA: Baloi bat da, jauna.
2 HAURRA: Emaiguzu, mesedez. (antsok itzuli egiten die pilota).
1 HAURRA: Zer da begietan daukazuna?
2 HAURRA: Bai, zer da hori?
ANTSO: Jaiotzez daukadan seinale bat.
1 HAURRA: Eta zer esan nahi du?
ANTSO: Inork ez daki hori.
2 HAURRA: Zeuk ere ez?
ANTSO: Bai, orain badakit.
1 HAURRA: Esaguzu, orduan.
ANTSO: Ez, nahiago dut gordean.
2 HAURRA: Esaguzu, mesedez.
1 HAURRA: Bai, esaguzu, otoi.
ANTSO: Ez da seinale onegia.
1 HAURRA: Zeren seinalea?
ANTSO: Nire bizitzaren seinalea.
2 HAURRA: Zer erakusten du?
ANTSO: Alferrik ibilitako bidea!
1 HAURRA: Ez dut ezer ulertzen.
2 HAURRA: Nik ere ez.
ANTSO: Ez da oso erraza adierazten.
1 HAURRA: Saia zaitez, hala ere.
ANTSO: Bizitza osoa eman nuen amets baten atzean.
2 HAURRA: Zein zen amets hori?
ANTSO: Zatituta zegoena batzea.
1 HAURRA: Eta lortu zenuen?
ANTSO: Bai, lortu nuen.
2 HAURRA: Zergatik zara kexu orduan?
ANTSO: Gerokoagatik.
1 HAURRA: Gerokoagatik?
ANTSO: Bat zena, mila zatitan da gaur.
2 HAURRA: Ez dut deus ulertzen.
1 HAURRA: Nik ere ez.
ANTSO: Bizitza osoa eman nuen lurraldea batzen, baina ez nuen asmatu batutakoa lotuta uzten.
1 HAURRA: Zergatik hori?
ANTSO: Neronek ere ez dakit xuxen zergatik.
2 HAURRA: Ezingo zenuen besterik egin.
1 HAURRA: Adizu jauna, zu nor zara?
ANTSO: Iruñeko Erregea: Antso Nagusia.
1 HAURRA: Bai, eta gu Brasilgo futbol selekzioa!
haurrek baloia hartu eta alde egiten dute zelaiaren erdian jolasean jarraitzera. antsoren argia itzali egiten da.
—14B—
antzezle eta partaide guztiek batera, azken kantua abesten dute. Hori baino lehen, ordea, emakumeek hitza hartzen dute:
1 EMAKUMEA: Hastapenak dakar amaiera...
2 EMAKUMEA: Uhin bakoitzak dakar, hurrena(re)n aparra.
3 EMAKUMEA: Iruñeko Erresuma handia!
4 EMAKUMEA: Antsok batu eta haren semeek sakabanatu zutena!
5 EMAKUMEA: Mila ezpaletan arbola bakarra.
6 EMAKUMEA: Baina zirela gara eta garelako izanen dira!
7 EMAKUMEA: Gatzik ez duen itsasoa da ahaztura.
EMAKUME GUZTIAK: Ai oroimenik gabeko herrien geroa!
AMETSA
Denek bardin Amets
Bizi girela Amets
Hatsa den ber Amets
Hon ala gaixto
Bena dela honets
Zerra nezazüe
Ixilaraz ere
Eneetarik ¡'ürrün
Ehortzi hil gabe
Izanik ülünpe
Non düket axolbe
Nola bizi neinte
Ez bazina ene
Denek bardin Amets.....
Behin nintzan jeiki
Goiz batez iratzarri
Lotü ametsari
Amets erho batí
Zerbait nintzala ni
Mündü hontan handi
Ene Norbait herí
Behar nüala hazi...
Gaü batez ohean
Hasperen lüzean
Bizia zait eni
Hasiko oitean
Hala egüneko
Amets ezintüa
Ülün beltzean da
Beteko agian
Denek bardin amets...
Hitz horien hontzaleak
Zer dion badaki
Amets. egia berezten
Xüxen ez beitaki
Bere baitan ülüna
Argitzen bihozki
Besteena hala badü
Ordüan ederki!
(Hitzak eta musika: Mixel Etxekopar)
amaiera