7. agerraldia:
IPARRALDEKOAK
—7A—
emakumeek dute hitz egiten. Iparraldeko lurrez ari dira. Ondoren, emakumeetako batek, kaskezur bat ateratzen du ikuslegoaren aitzinera.
1 EMAKUMEA: Ssshii. Ixo. Ixilik mesedez. Pirinioetatik harantzago gaude, Antso Gilen Dukeak zaintzen duen eremuan.
2 EMAKUMEA: Antso Nagusiaren osaba da bera, Iruņeko Gortean hezitua eta Erregearen ordezkari fidela lur hauetan.
3 EMAKUMEA: Lurralde zabala du menpean, Baiona eta Paue baino askoz haruntzagokoa bai behintzat.
4 EMAKUMEA: Une batetik bestera ikusiko duzue mendi erraldoi bat, ezer ez dagoen lekuan hazten.
5 EMAKUMEA: Donejakuen bezala...
6 EMAKUMEA: Hezur batzuk mundua mugi dezakete.
7 EMAKUMEA: Europa guztiko erromesak biltzen dira hantxe.
1 EMAKUMEA: Hara hemen kaskezurra (eta kaskezur bat erakusten du airean).
2 EMAKUMEA: Esan dezagun Joan Bataiatzailearena dela.
3 EMAKUMEA: Eta jar dezagun hementxe, zelai honen erdian, Saintongen.
4 EMAKUMEA: Ikusiko dira handiak!
5 EMAKUMEA: Ikusiko dira ikaragarriak!
6 EMAKUMEA: Ikusiko dira ez sinesteko modukoak!
7 EMAKUMEA: Kaskezur honen inguruan!
—7B—
emakumeak itzuli egiten dira euren lekura eta, bidean, herritarrekin gurutzatu eta geratzen dira hizketan.
HERRITARRA: Nondik zatozte?
1 EMAKUMEA: Saintongetik.
HERRITARRA: Zer dago, ba, han?
2 EMAKUMEA: Gauza ikaragarria!
HERRITARRA: Zer da?
3 EMAKUMEA: Joan Bataiatzailearen kaskezurra, horixe!
HERRITARRA: Ez da egia!
4 EMAKUMEA: Hantxe aurkitu dute.
5 EMAKUMEA: Zelaiaren erdian!
populua oihuka hasten da kitzikaturik: San Joan Bataiatzailearen burua! Miraria! Eta Saintongera abiatzen dira presaka.
—7C—
Saintongen gaude eta prozesio ikaragarri bat ikusten da. Hantxe daude handi guztiak, San Joan Bataiatzailearen burua adoratzera...
Plaza zabala eliza baten aurrean. jendeak inguratzen ditu erdian saltoka dauden saltinbanki eta ekilibrista batzuk. Musika alaiaren bolumena jeisten doa eta hasten gara ulertzen jendeak solasten duena.
SEMEA: Nik Bataiatzailearen burua ikusi nahi dut
HERRITARRA: Auskalo noren burua den hori ere. Ehun urte pasa ondoren katu guztiak berdinak.
FRAIDE BATEK: Bai zera, ehun ... mila urte ere joan dira honez gero Agripak lepotik moztu zionetik. Hau mirariaren handia!
AMA: Mila urteren ondoren hautsa besterik ez da izanen,ez?
FRAIDEA Erregeak Iruņetik ekarri omen du burua estaltzeko behar den beste zilar.
HAURRA: Badatoz, badatoz...
segizioa plazan agertu ostean, elizan sartzen da prozesioan.. Estandarte atzean apezpiku antza duen batek zilarrezko platerean darama errelikarioa. Bere atzetik hasten dira dotore jantzitako nobleak pasatzen. Jendearen marmarren gainean entzuten da pasatzen direnen tituluak aldarrikatzen dituen ahots ozena.
PREGOILARIA: Antso Garzes III.a Iruņeko Erregea eta Munia Erregina
-Robert Errukarria, Frantziako Erregea eta Konstanza Erregina
-Gilen V.a Handia Akitaniako Dukea eta Ana emaztea
-Antso Gilen Waskoniako Dukea eta emaztea
-Munio Gonzalez Arabako kontea
-Eudes Txanpainako Nagusia
-Eneko Santxez Nahiarako jauna
-Fortun Lopez Lizarrako jauna
-Ximeno Galindez Nabazkoitzekoa
-Iruņeko gotzaina, Bordeleko gotzaina, Aragoiko gotzaina, Arabako gotzaina,...