10
YURI SAM: Ardo gorrizko erreka zabaletako igerilariei,
KURMA ETA KUMALEN: Lasai... izan.
YURI SAM: Larrua jotzen duten maitale guztiei,
KURMA ETA KUMALEN: Izan... lasai.
YURI SAM: Basoak betetzen dituzten lapur utopikoei,
KURMA ETA KUMALEN: Jzan lasai.
YURI SAM: Debekapenen fruituak jateko gai direnei,
KURMA ETA KUMALEN: Lasai... izan.
YURI SAM: Pertzepzioaren ateak zabaltzeko bedar, hauts eta perretxiko magikoak hartzen dituztenei,
KURMA ETA KUMALEN: Pekatari... izan.
YURI SAM: Kanpai-jole amorratuei,
KURMA ETA KUMALEN: Izan... pekatari.
YURI SAM: Bizitzaren bertute eta grazia guztiak profanatzeko dantza, dantza, etengabe dantzatzen dutenei,
KURMA ETA KUMALEN: Izan pekatari.
YURI SAM: Eta munduan pekatari izateko dauden aukera zenbaezinak praktikatzen dituztenei,
KURMA ETA KUMALEN: Pekatari izan.
YURI SAM: Amodiozko mezu hau bidali nahi nieke:
Bat-bateko geldiune eta isiltasuna.
YURI SAM: Izan gizaki eta ez jainko.
Erregu bat bizitzaren meandroen alde, azkenaurreko oparia mugaz bestaldeko biztanleei:
kurmak makulua eusten dio yuri sami, kumalenek yuri sam aldare gainean igotzen laguntzen duen bitartean. Behin aldare gainean, kurmak makulua ematen dio berriro yuri sami. Azkenaurreko otoitza.