Yuri Sam. Otoitza
Antzerkiola Imaginarioa
Yuri Sam. Otoitza
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
Yuri Sam. Otoitza
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
[aurkibidea]

 

A

 

                                    Chachai chau ngenechen

                                    Theffa thamν kethran

                                    Nguillatupeyin mai thami

                                    Ffen kethran tha theffei chiff

                                    Kethran wentru melei chiff

                                    Kethran domo melei mu tha

                                    Thi fenthe puiyin ngillatun

                                    Tha theffei kallfu wenu fucha

                                    Kallfu wenu kushe.

 

yuri sam aldare gainean paratzen da. kurma eta kumalen ezker-eskubian.

 

YURI SAM: Evohι, zein bitxiak diren bidearen meandroak! Zein bitxiak diren! Jainko dislexiko batek egindakoak dirudite!

 

kurma eta kumalenek makilen soinuarekin laguntzen dute euren esaldi bakoitza.

 

KURMA: Yuri Sam, lehen, panteista amorratua zen, edonon sumatzen zuen jainko adiskidetsu baten aztarna:

KUMALEN: ilargiaren argi zurian,

KURMA: mendietako bedar berdeetan,

KUMALEN: itxasoaren ur ilunetan,

KURMA: han eta hemen azaltzen zitzaion izen ezezaguneko jainko bat.

KUMALEN: Gero, tamalez, izpiritua ezkutatu eta buruarekin pentsatzen ikasi zuenean, mundua profano bilakatu zitzaion eta barraskiloa barraskilo.

KURMA: Orain, ordea, burua eta bizitza galdu ostean, saguzarrak gonbidatzen ditu etxera berarekin bazkal dezaten eta, bide batez, existentziari aurre egiteko haiek erabiltzen duten metodoa berak ere erabiltzeko.

KUMALEN: Baina hemen dabil, lezioa ikasi ezinean eta munduz mundu hegaz egiten...

KURMA: ...kaioen luma eroriak bezala

YURI SAM: noraezean...

KUMALEN: ...gorputza mamu eta jainko abandonatuen malkoetan blai.

KURMA: Fede zahar hura ebidentziaz jantzi zaiola eta munduko indar ezkutuei erreguka...

KUMALEN: sosarik gabeko txiroaren moduan gupida eske.

YURI SAM: Ixo! Lotan daude!

            Xuxurlatu dezagun otoi bat jainko eta izpirituen begirunea lortzeko.

 

Isilunea. yuri sam aldare gainetik egiten du otoitz. kurma eta kumalen, eszenatokiaren aurrekaldean, ezker-eskubian.