Z ber 2
Mikel Antza
Z ber 2
Mikel Antza
Ataramiņe, 2013

 

IV. eszena

 

gizon bat bere kaiolan, idazkunaren aurrean ukabila altxatuta. “Gora!” oihukatuko du eta ohiko mugimendu eta jauziak egingo ditu. Ondoren, burdina-hesira hurbilduko da. Une batez zain egongo da.

 

GIZON BAT: Ahmed! Ahmed!

 

(Ondoko kaiola hutsik dago. Kaiolen gainaldeko igarobidean presozaina dabil, batetik bestera).

 

GIZON BAT: Ahmed! Eman al ziaten tabakoa eta papera? Ahmed! Hor al hago? Ahmed!

 

(Kaiolan aurrera eta atzera ibiltzen hasiko da. Eskumuturrera begiratuko du, baina ez du ordularirik. Lehortzeko oihala tolestu eta bular-giharrak lantzeko beso-flexioak egiten hasiko da, lurretik hurbilduz eta urrunduz. Hamar flexio egin ondoren altxatu eta aurrera eta atzera ibiltzen hasiko da. Halako batean izkina bati begira geldituko da, adi. Makurtu egingo da eta zerbait hartuko du esku ahurrean).

 

GIZON BAT: Kaixo, Amona Mantangorri!