Pedro Mari, Yon Etxaide
Arturo Campion / Egan, 1/6-1982

 

BIGARREN EGIKERA

 

Agertokia, Rosellon-go Pirineo mendietan kokaturik dagoen Perthus-ko karrika edo etxadi bat, Catalunya-ko muga ondoan. Frantses armadaren (gudostearen) destakamendu bat dago bertan. Herri hontan, Narbona-ko batalloi bat eta hiru konpainia baxenabartar (ehiztaritakoak) bakarrik zeuden. Desflers-en «dibisioko» parte txipi bat ziren. Hau, Ceret-en zegoen armadaren parte nagusiarekin. Agertokian zortzi gudari baxenabartar ager bitez umore onez, zatoa lagun dutelarik, euren artean Xurio, Joanis, Pello Larralde eta Barnetxe. Gudariok, sasi-militarki jantzirik beude, hots: txamar urdinak, galtza grisak, txapel gorri handiak, abarkak edo botak eta puntozko hiru koloredun frantses gerrikoak, «Zabalkundea» liburu sortako Narraciones Baskas III tomoan ikus daitekeenez. Pedro Mari, berriz, armada espainolekoz uniformeaz jantzirik ager bedi. Hau ere, aipatu liburu azalean ikus daiteke. Zortzi soldadu euskaldunak Baigorri eta inguruetakoak dira. Joanis-ek eta Pedro Mari-k elkar ezagutzen dute kontrabandu denboretatik. Destakamendu hontan, gezurra badirudi ere, lizifrinak jai du. Arratsaldea aintzina doa eta Pedro Mari agertzean ilunabarra da.

 

Pedro Mari, Yon Etxaide
Arturo Campion / Egan, 1/6-1982