12. DESPEDIDIE
Mobil bat entzungo da. mikelek daukan boltsoan dago.
PATXO: Mobila piztuta daukazu?
MIKEL: Ahaztu zait...
PATXO: Itzali, ba!
MIKEL: Bai...
Deiaren egilea ikusiz.
MIKEL: Pello!
PATXO: Zer?
MIKEL: Pello da... Nire Pello. (Botoiari sakatuz) Pello, non zaude?
PELLO: (Off) Non nagoen?? Ba orain arte hor barruan, erridikuloa nola egiten duzuen ikusten!! Baina ikusi duzue zelako axurra duzuen?? Kagoendiez!! Gero niri esango didazue!! Eta ez kontatu hortik nire bizitza, jode!! Eta kendu peluka hori nazkagarri hori!! Agur!! Ah! Itxaron, norbaitek hitz egin nahi du Patxorekin.
patxok mobila hartuko du.
ELENE: (Off) Patxo...
PATXO: Elene??
ELENE: (Off) Patxo? A ze lotsa pasatu dudan! Mesedez, ganora pixka bat geratzen bazaizu, joan klinika batera desintoxikatzera. Ezagutu zintudanean magisterio ikasten ari zinen. Hain zinen jatorra eta sanoa! Agur, zaindu zaitez! Ah, eta nik ez zaitut utzi kanario bategatik. Nafarra da, nafarra!
patxok mobila eskegiko du. Ixilunea. patxo pilula baten bila ari da, baina bukatu zaizkio. Zabor poltsan bilatuko du du.
MIKEL: Patxo, zer ari zara zaborrean miatzen?? Ikusi duzu zelako atxurra duzun? Eta kendu peluka nazkagarri hori!!
patxok bere peluka kenduko du. Biak txundituta daude, lur jota. Urteetako frustrazio guztiak pilatu zaizkie bapatean. Itxura dekadentea dute biek.
MIKEL: Pello txikia zenean ni bere heroia nintzen.
PATXO: Elenek beti esaten zidan Magisterioko oposaketara presentatzeko... Eta nik barre egin nion... “Ni artista bat naiz!!” Zergatik ez nion kasurik egin?
MIKEL: Hara nola bukatu dugun, teatroa aukeratzeagatik!
PATXO: Teatroa euskaraz, gainera... Nola ez gara ba egongo konplemento bitaminikoekin engantxatuta?
Musika hasiko da. Tango melankoliko bat da.
PATXO: Jaun andreak, gaur eskeini dizuegu
Espektakulo lamentagarria
Lan hau da gure familiaren ustez
Pringao bat izateko garantia
Euskaraz antzerkia egitea da
Desgrazia ta nahigabeen iturria
Bagoaz ziztu biziz preparatzera Osakidetzako konbokatoria.
MIKEL: Funtzionario lanak izan behar du
Esperientzia gogoangarria
Ohetik sei t'erdietan jeikitzea da
Heroizidade eta balentria
Betirako lan formal ta segurua
Bizitzaren loterian saria
Ez zaigu burutik pasa prestatzea
Ez dok Hiru-n hurrengo Komedia
PATXO: Orduan, Mikel, hau gure azkeneko emanaldia izan da?
MIKEL: Gure azken emanaldia, Patxo.
PATXO: Mikel!!
MIKEL: Patxo!!
Elkar besarkatuko dute.
PATXO: Hurrengoan, bulego batean ikusiko dugu elkar.
MIKEL: Edo metroan, lanerako bidean.
PATXO: Goizeko sei t'erdietan.
MIKEL: Sei t'erdietan??
BIAK: Hain goiz???
Berriro kantatzen hasten dira. Musika orain pixka bat azkarragoa da. Oharkabean, doinu alaia bilakatuko da. Hasieran bezala, etrofak nahastuko dituzte.
MIKEL: Funtzionario lanak izan behar du
PATXO: Espektakulo lamentagarria
MIKEL: Ohetik sei t'erdietan jeikitzea da
PATXO: Pringao bat izateko garantia
MIKEL: Betirako lan formal ta segurua
PATXO: Desgrazia ta nahigabeen iturria
MIKEL: Ez zaigu burutik pasa prestatzea
PATXO: Osakidetzako konbokatoria.
Jaun andreak, gaur eskeini dizuegu
MIKEL: Esperientzia gogoangarria
PATXO: Lan hau da gure familiaren ustez
MIKEL: Heroizidade eta balentria
PATXO: Euskaraz antzerkia egitea da
MIKEL: Bizitzaren loterian saria
PATXO: Bagoaz ziztu biziz preparatzera
MIKEL: Ez dok Hiru-n hurrengo Komedia
BIAK: Bagoaz ziztu biziz preparatzera Ez dok Hiru-n hurrengo Komedia!!
amaiera