9. E-REKIN
mikel “negarrez” geratu da.
PATXO: Ea, ba... Mikel, lasai. Ea, hartu zazu pilula bat pixka bat flipatzeko.
MIKEL: Bale... (...) Ez!!
PATXO: Zergatik ez?
MIKEL: Nire semearentzat eredu ona izan nahi dut. Tira, bukatu dira pilulak.
PATXO: Baina hau ez da droga, Mikel.
MIKEL: Bueh! Ez... eta bai. Ez, ez... Nik garbi egon nahi dut.
PATXO: Oso ondo iruditzen zait.
patxok pilula bat hartu du.
MIKEL: Zer hartu duzu?
PATXO: Bokaltizina. Bokalekin jolasteko pilula.
MIKEL: Jode, kasualitatea! Emaidazu bat!
PATXO: Pentsatu zure semearekin!
MIKEL: Pentsatzen ari naiz, hain zuzen ere! Pilula horrekin gauza harrigarriak egin daitezke. Nire semea nitaz harro sentitzea nahi dut!
PATXO: Nik ere nahi dut Elene nitaz harro sentitzea!
MIKEL: Zureak ez du erremediorik! Elenek abandonatu zaitu! Betirako! Sartu hori buruan!
PATXO: Txori madarikatua!
MIKEL: Ea, emaidazu pilula hori.
PATXO: Ez, Mikel, zure onerako ari naiz. Nik egingo dut. Bokal batekin hitz egingo dut. Edozein, berdin dit. E-rekin.
MIKEL: Ez!! Prestatuta daukazu.
PATXO: Bale. Aukeratu bokal bat: a, e, i, o edo u.
MIKEL: Eh?
PATXO: Bale, E. Banoa.
MIKEL: Eh!
PATXO: Baietz, ba, E. Ea ba, edozer gauza esan dezaket E-rekin. Burura datorkidan lehenengo gauza...: (Lehengo emakume berari begiratuz) “Elene, ene Elene, ze eme eder!”
MIKEL: Ez du balio!! Oso laburra da. Hori ez da E-rekin hitz egitea. Ez. Gai bat hartu behar duzu, eta horretaz hitz egin. Nik jarriko dizut gaia, espero ez duzun gai bat: Aita bat... Aita bat, seme adoleszentearekin kezkatuta dagoena. Horretaz hitz egin.
patxo egitera doa.
MIKEL: Eta bertsoz!
PATXO: Nola?
MIKEL: Bertsoz!! Ez al da hain flipantea pilula hori? Beitu: nik kantatuko dut bertso bat, eta gero, zuk bertso bera kantatuko duzu E-rekin.
Nere ezpaleko seme maitea, ez ote zabiltz tontatzen?
Etxe honetan bizi izan zara, kapritxo denak kunplitzen. ta bapatean ozpindu zara, ezergatik asaldatzen Bildotsa arrano bihurtu zaigu Dena duzu konplikatzen.
Ea... Zure txanda.
PATXO: Ene seme nere genen semen Zer dek tenteltzen mesedez?
Hemen bederen, etxen errege Berebereen jeke lez.
Derrepente dek errebeldetzen Zekentzen dexente errez
Lehen bekereke, bele beltz txepel Ez dek errezten ezer ez.
MIKEL: Itxoin!! Orain semearen erantzuna!
Jode aita, utzi ba pakean jze arrano ta arraioa!
Ez dakizu ba, nire adinean Sortzen den obsesioa?
Sexu gogoa piztutzen zaigu Hau da nire desioa
Neska polit bat ikusi orduko Zutitzen zait kanarioa
PATXO: Ze peste jefe errepelente Erre ke erre berresten Es ke ze txepel, ze ze... xelebre
Ez dek ezerrez hementxe (Buruaz)
Det epe dexente eferbeszente
Nere geneek lehertzen
Eme ederrek denek errezten
Ene “ejem” pene tentetzen.