Euskarazetamol
Patxo Telleria
Euskarazetamol
Patxo Telleria
Artezblai, 2010

 

7. APELLIDUERAZ

 

MIKEL: (Publikoko lehengo mutilari) Pello?

PATXO: Ez, ez da Pello. (Mutilari) Barkaiozu. Semearekin obsesionatuta dago. Adin bereko mutil gazte bat ikusi orduko, bera dela pensatzen du.

MIKEL: Oso kezkatuta gaude.

PATXO: Ba aguantatu, ni bezela. Elenek abandonatu nau eta ez naiz ibiltzen hortik kontatzen.

MIKEL: Non egongo ote da orain! Drogatzen, seguru! Txikitatik datorkio joera hori. Eskolan gehien gustatzen zitzaiona plastika zen... Pegamentuagatik, seguru! Baina errua ez da berarena. Errua gizartearena da, ze gizarte honetan drogak daude edonon. Harri bati ostikoa jo eta han aurkituko duzu...

 

mikel bere arropetan pilula baten bila hasiko da. patxok publikoko neska bati begira.

 

PATXO: Elene?? (...) Ah, ez, ez da. Barkatu, antza daukazu. Bera bezain polita zara. Baina ez zara Elene, ez. Inozoa ni, nola etorriko zen ba ni ikustera? Ni ez naiz inor berarentzat. Badakizue? Etxean hiru ginen, Elene, ni eta txoritxo bat. Eta ni nintzen etxeko hirugarrena!!

 

mikel bitartean zabor poltsan ari da eskua sartzen.

 

PATXO: Mikel?

 

mikelek ez dio entzungo.

 

PATXO: Zer ari zara zaborrean miatzen?

 

mikel harrapaturik sentitzean, eskua aterako du zakarrontzitik, lotsatuta.

 

MIKEL: Ez, ezer ez...

PATXO: Orduan?

MIKEL: (Larri) Ez zait pilularik geratzen.

PATXO: Zertarako behar duzu orain pilula bat?

MIKEL: Eh? Oh... Ezertarako ez.

PATXO: Orduan?

MIKEL: Orduan ezer ez. (...) Pasaidazu bat.

PATXO: Zertarako?

MIKEL: Euskeraz egiteko!! Pasaidazu!!

PATXO: Pilularik gabe ere euskeraz egin dezakezu!

MIKEL: (patxori txaketatik helduz, oso bortitz) Bai, baina euskaldun arrunta naiz, eta nik euskaldun profesionala izan nahi dut! Supereuskalduna!!! Eta horretarako pilulak behar zaizkit...! Ez, dituzte...! Ez... Jode, lo ves? Se me ha olvidado hablar euskera. Dame una pastilla!! Give me one!!

PATXO: Lasai, Mikel!!

MIKEL: ¿Qué dices? No te entiendo, hablame en cristiano.

PATXO: Venga, tranquilo. Respira profundamente. Relajate. Concentrate en un ejercicio mecanico. Repasa tus apellidos.

MIKEL: Martmez... Lopez... Fernandez...

PATXO: No tienes apellidos vascos?

MIKEL: Creo que tengo un Etxarri perdido en la oscura noche de los tiempos de mi arbol genealdgico.

PATXO: Anda, tomate un Apellidomicina...

 

patxok pilula bat emango dio eta mikel lasaituko da.

 

MIKEL: (Bere kasa) Zenarruzabeitia...

PATXO: Hau ez zen gertatuko Mikelen abizenak euskaldunak balira. Izan ere, euskaraz egin daiteke, euskara jakin gabe ere, baldin eta zure lehenengo berrehun abizenak euskaldunak badira. Hona hemen adibide bat. Gure hurrengo konbidatua politikaria da eta herri honetan etengabe ospatzen den hauteskunde kanpainan parte hartzen ari da. Datorrela Mikel Endika Agirre Etxezarreta eta abar eta abar Jauna.

MIKEL: Apa olaza! Apa lategi! Ola be!

PATXO: Arratsaldeon, hautagai jauna.

MIKEL: Ola sagasti.

PATXO: Eseri...

 

Biak tabureteetan eseriko dira.

 

PATXO: Gustora zaude gure platoan? Denetarik daukazu? Zerbait behar baduzu, ura edo nahi duzuna, eskatu... (Albo batean dauden balizko teknikoei) Kamarak prest? Audioa ere? Hasi egingo gara, ba. 10, 5, 4, 3...

 

mikelek patxoren taburetearen palankari eragingo dio, patxoren aulkia jeisteko. Gero bere taburetean eseriko da berriro. Nabarmen altuago dago orain. Konforme geratu da.

 

MIKEL: Garai. Altube. (Ikusleei agur eginez) Hello... rriaga! Hello... rrieta!

PATXO: Arratsaldeon, hautagai jauna. Askoren eritziz zure euskera...

 

mikelek belarria hurbilduko du entzun nahiean.

 

PATXO: Pixka bat gorra zorra zaude, ez?

MIKEL: Tapia.

PATXO: (Albo batean dauden teknikoei) Igo bere audioa. (mikeli) Orain ondo entzuten didazu?

MIKEL: Iriondo.

PATXO: Esaten ari nintzen zure euskera bitxi xamarra dela. Ze eskoletara joan zara ikastera?

MIKEL: Amuchastegi.

PATXO: aek-ra?

MIKEL: Etxano.

PATXO: Zer moduz doa hauteskunde kanpaina?

MIKEL: Gabilondo.

PATXO: Zergatik joan nahi duzu Parlamentura?

MIKEL: Lekuona.

PATXO: Zer egingo duzu han?

MIKEL: Aldana.

PATXO: Hori ez da oso zehatza.

MIKEL: Aldanondo.

PATXO: Hau da, ezer gutxi...

MIKEL: An gu lo.

PATXO: Baina norbaitek lan egin beharko du, aurrera ateratzeko administrazioa.

MIKEL: Irasola.

PATXO: Hautatua suertatzen bazara, zer da egingo duzun lehen gestioa?

MIKEL: Maguna Etxebarria.

PATXO: Baina etxe bat egiten ari zara orain.

MIKEL: Lakabe.

PATXO: Eta ondo geratu zaizu?

MIKEL: Basabe.

PATXO: Eta etxe berria bukatzen duzunean?

MIKEL: Etxebeste.

PATXO: Eta kazetariren batek esaten badu zure jarduera susmagarria dela?

MIKEL: Pagola.

PATXO: Prentsa erosten dela insinuatzen ari zara?

MIKEL: Zalduondo.

PATXO: Hitz egin dezagun oposizioko hautagaiari buruz.

MIKEL: Aburto. Bordegarai.

PATXO: Gauza bera esaten du berak zutaz.

MIKEL: (Eskua aurpegira eramanez) Kerejeta!

PATXO: Haserretu egiten zaitu?

MIKEL: (Haserre) Amorrortu! Larretxe!

PATXO: Errez sumintzen zara.

MIKEL: Egia. Errazkin.

PATXO: Hainbeste?

MIKEL: Imaz!

PATXO: Beste hautagaiaz hitz egiten jarraituko dugu?

MIKEL: Korta, Korta!

PATXO: Ondo da. Gobemua osatzen baduzue, nolakoa izango da zuen gestioa?

MIKEL: Opakua.

PATXO: Eta hiritarrengandik urrun?

MIKEL: Oribe.

PATXO: Antimilitarista omen zara.

MIKEL: Otano.

PATXO: Baina fundamentalismoa borrokatu behar dela ere esaten duzu.

MIKEL: Alano.

PATXO: Eta Afganistanen tropak mantentzearen alde zaudela esan duzu inoiz.

MIKEL: Maiz.

PATXO: Otanen alde, otanen kontra. Denak kontent utzi nahi dituzu? Zure jarrera ez al da...

MIKEL: Segurola.

PATXO: Ulertzen dut. Ze eritzi du zure partidoak euskal Y grekoari buruz?

MIKEL: Aldekoa.

PATXO: Eta Y grekoaren ostean, zer?

MIKEL: Haranzeta.

PATXO: Zer egin behar da Gobernuaren aurrekontuarekin?

MIKEL: Sagasta.

PATXO: Bai, baina nola? Programa politikorik ez duzula esaten dute askok.

MIKEL: Gusurmendi!

PATXO: Orduan, non daude zure proposamen politikoak?

MIKEL: Ayestaran.

PATXO: Baina programa politiko bat edukiko duzu.

MIKEL: Antza.

PATXO: Ona da?

MIKEL: Baiona.

PATXO: Eta hiritarren gustokoa ez bada?

MIKEL: Lukanbio.

PATXO: Imajinatu lehendakari izendatzen zaituztela eta kontseilariak zuk aukeratu behar dituzula. Nor jarriko zenuke Etxegintzan?

MIKEL: Aurtenetxe.

PATXO: Ekonomian?

MIKEL: Gaztanbide.

PATXO: Haziendan?

MIKEL: Latasa.

PATXO: Kanpo-arazoetan?

MIKEL: Urruti.

PATXO: Barne ministerioan?

MIKEL: Egurrola.

PATXO: Penitentziarian?

MIKEL: Berasaotegi.

PATXO: Justizian?

MIKEL: Balantzategi.

PATXO: Kulturan?

MIKEL: Arteaga.

PATXO: Kirolean?

MIKEL: Azkarate.

PATXO: Ingurugiroan?

MIKEL: Eskoriatza.

PATXO: Beno, Mikel Endika Agirre Etxezarreta eta abar eta abar jauna... Zure abizen ia guztiak esan dituzu. Bakarra falta zaizula uste dut. Azkeneko galderatxoa, beraz. Esaidazu... Zein da, politikari bezela daukazun ametsa?

MIKEL: Aberasturi.

PATXO: Gabon eta milesker!