4. ITZULIMIZINA
PATXO: Baina hori ez da arazo Itzulimizina hartuz gero! (Fraskoa erakutsiz)
MIKEL: Egin dezagun erakustaldi bat. (Pilula bat hartzera doa)
PATXO: Ez, Mikel, zuk ezin duzu itzulimizina hartu!
MIKEL: Zergatik ez?
PATXO: Kalte egiten dizulako!
MIKEL: Kalte niri?
PATXO: Burua nahasten zaizu! Tontakeriak esaten hasten zara!
MIKEL: Bale, oso ondo, ba hemen sobran banago, ni banoa.
mikel badoa.
PATXO: Ondo da, hartu zazu ba, ea zer ateratzen den...
MIKEL: Bale.
mikelek itzulimizina hartuko du. Efektu nabarmena egingo dio.
patxo kezkatuta agertuko da mikelen balizko erreakzioaz.
PATXO: Pilula hau oso egokia da bapateko itzulpenak egiteko. Ikusi...
patxok mikrofonoa hartu du eta mikelek kaskoak ipiniko ditu.
PATXO: Ondo entzuten didazu?
MIKEL: ¿Me oyes bien?
PATXO: Ez, ez, ia ondo entzuten didazun, Mikel.
MIKEL: No, no, a ver si me oyes bien, Mikel... (patxoren begirada zorrotza) Bueno, Miguel... o Miguel Angel.
PATXO: Ahaztu.
MIKEL: Egin zuk.
PATXO: ??
MIKEL: Haz tu: egin zuk.
PATXO: Manda huevos.
MIKEL: Bidali arraultzak.
PATXO: Eres un chiflado tocapelotas.
MIKEL: Zara ze ziri zoro zu.
PATXO: Ala jainkoa!
MIKEL: O con Dios o con Ala.
PATXO: Hau da hau.
MIKEL: Hau da hau: Esta es esta. Hau da... es esta, ez, es-estatu! No lo niegues. Esta es, es esta, ez, ez ezta, esta tuto. Ez ezeztatu estatutoa! No lo niegues, no esta tuto. Ez ezeztatu: no lo niegues; estatutoa: no esta tuto. Ez, esta tuto, no falta nada. Nada el estatuto? Igeri egiten du, Hi Geri-cuper? Ez, Hi Geri, Gu ggenheim?, Nada Geri?, Igeri Geri? No, no, no; nada, nada, nada. No nada nada de nada. Hau da hau. Ez ezeztatu estatutoa. No lo niegues, no esta tuto. Estatuto... transferito? no, Tuto tuto no. Transferentzia ezeztatuta. Es-esta-tu... transferentzia, diputatu? Di-puta-tu. Esan-emagaldua-zuk. Ez! Ez ezestatu estatutoa, no lo niegues, no esta tuto. Tu to yo ta nago jo-ditu-ta nago, claro, sin el estatuto. No, hau da hau, ezta? Ez, es esta-tuto. Hau da hau... Beno, esto es tuto No se si no me he liado un poco.