Euskarazetamol
Patxo Telleria
Euskarazetamol
Patxo Telleria
Artezblai, 2010

 

11 . ARGOTAK

 

patxo eta mikel oraindik droga nahasketen efektuak nabaritzen dituzte. Eseri egin dira, ezpainetan irribarre ezabaezina dutela. Une luze baten ondoren.

 

MIKEL: Ze pilula zen?

PATXO: Eh?

MIKEL: Hartu duguna, ze pilula zen?

PATXO: Ez dakit... Baina ona, eh?

MIKEL: Bai!

 

Berriro irribarretsu une batez.

 

BIAK BATERA: Hartuko dugu beste pilula bat...?

 

Barre egingo dute koinzidentziagatik.

 

PATXO: Ez. Pasatzen ari gara. Kontuz ibili behar dugu. Elenek beti esaten zidan egunen batean gaizki bukatuko nuela.

MIKEL: Etxean lelo beraentzuten dut... Baina zer arraio, ez gaituzte ikusten. Gainera, hau ez da bizioa. Hau ofizioa da. Pasaidazu zerbait!

 

Pilula bana hartuko dute.

 

MIKEL: Jode! Zer zen hori?

 

patxok fraskoko etiketa irakurriko du.

 

PATXO: Argotal.

MIKEL: Ona!

PATXO: (Publikoari) Argotal, edo etorkizuneko euskera. Guk etorkizuneko euskerari buruz ikerketa sakona egin dugu eta bi ondorio atera ditugu, bata positiboa eta bestea negatiboa. Positiboa: euskera ez dela desagertuko. Negatiboa, euskera kakazahar bat izango dela. Guztiz kontaminatuta geratuko da. Globalizazioak kalte izugarria egingo dio. Gainera, euskera batua desagertuko da. Bere tokian, milaka argot sortuko dira: ofizio bakoitzean euskara desberdin bat erabiliko da, zein zein baino zikinago. Jarri dezagun egoera bat. Etorkizuneko diskoteka bat. Bertan neska bat, eta inguruan, mutil piloa, berarekin ligatu nahiean. Arlo hartan etorkizuna ez da hain desberdina izango. Nork egingo du neskarena?

 

patxok hitz egin bitartean, mikel bizkarrean du. Bueltatzen denean, mikel neska jantzita dago. Musika entzuten hasten da.

 

MIKEL: (Publiloari) “Brokerrera”, edo Burtsako brokerren euskalkia.

PATXO: jYahoo!

MIKEL: Yahoo.

PATXO: Ni Petro.

MIKEL: ...Nor?

PATXO: Petro.

MIKEL: Nor?

PATXO: Bai, Petronor. Eta zu?

MIKEL: Iber.

PATXO: Ibex?

MIKEL: Ez, Iber.

PATXO: Drola, Drola Iber!

MIKEL: Drola.

PATXO: Bebe Kah?

MIKEL: (Bere basoa erakutsiz) Ez, Bebe Uva.

PATXO: (Pilula bat eskeiniz) Drogados y construcciones?

MIKEL: Colgate?

PATXO: Vueling...

MIKEL: Nike ez.

PATXO: (Korrok bat egiteko keinua) Google.

MIKEL: ono! Ta ba calera, eh!

PATXO: Gas Natural...

MIKEL: (Bere kasa, etsita) Danone berdinak.

PATXO: Beno, Ikea?, zure Caixan edo nirean?

MIKEL: (Bere kasa) Zc Tubacex!

PATXO: Edo bestela Texaco Alcampo.

MIKEL: Alcampo Campsa.

PATXO: Motorolaz.

MIKEL: Motorolaz Campofrio.

PATXO: Gaur Repsol. Ze, Texaco?

MIKEL: Nokia.

PATXO: Por Fagor...

MIKEL: Canon!

PATXO: Zergatik ez?

MIKEL: Mitxelin gehiegi. Tubos Reunidos

PATXO: Tu Mapfre!

MIKEL: Microsoft!

PATXO: hp!

MIKEL: Corte Ingles!

 

patxo badoa.

 

MIKEL: Motorrera, edo motor zaleen euskalkia.

PATXO: Jeep!

MIKEL: Jeep!

PATXO: Mercedes?

MIKEL: Pandarekin.

PATXO: Su-zuki?

MIKEL: Ez. Ni-ssan.

PATXO: San?

MIKEL: Santana.

PATXO: Ah! Laguna!

MIKEL: Laguna, bai.

 

Dantzan.

 

PATXO: Ze Fiesta, eh? Zenbat Focus. (Dukados bat eskeiniz) Dukati bat?

MIKEL: Kia! YaTwingo.

PATXO: Orduan, zer, Volvo bat?

MIKEL: Eh? Ez dizut ondo Audi!

PATXO: Volvo bat!!?? (mikelek ezetz) Porsche?

MIKEL: Clio bat zarelako eta...

PATXO: Ya maha! Ni Jaguar.

MIKEL: Zelako Jeta! Golf!

PATXO: Mercedes... Benz... Ford Fusion. (heltzen dio)

MIKEL: Eh, eh! Ez Lotus!

PATXO: Ez zara nirekin Fiat?

MIKEL: Guzzi. To... yota!

PATXO: Mazda huevos!

 

patxo badoa.

 

MIKEL: Koktelera, edo diskotekako euskalkia.

PATXO: Kai... piriña!

MIKEL: Hei... neken!

PATXO: Bakardi zaude?

MIKEL: Bailis.

PATXO: Ni ere Solares... (Piropo) Fontbella!

MIKEL: Ze Mahou...

PATXO: (Piropo) Cariñena!

MIKEL: (Bere kasa) Gordons!

PATXO: Zuri to. (Musu emanez)

MIKEL: Sobera, no?

PATXO: Pep-si. Ni RadicaL (Tontakeriak eginez)

MIKEL: (Ironikoki) Zu beti Del Mono egiten!

PATXO: Ni Rioja-ja. Swuep-ez?

MIKEL: (Ironikoki) Ni ere Mondariz...

PATXO: Orgasmo? Etxeko, Zoko edo Eskilarapeko?

MIKEL: Betelu. (Joateko keinua)

PATXO: Ni Veterano.

MIKEL: Ze Fanta! Rueda!

PATXO: Eta Magno.

MIKEL: Mojito nirekin!

PATXO: Befeeter my friend...

MIKEL: Aizu, ni Trina, eh?

PATXO: ...Befeeter.

MIKEL: (Ostia bat emanez) Jota be!!

PATXO: Ah, Chinchon! (Badoa negarrez) San Migueeeel!

MIKEL: Ez Chivas! Bombay!

 

patxo badoa.

 

MIKEL: Belarrera, edo begetariano belarzaleen euskalkia.

PATXO: (Kanuto batekin) Ei, Chalota!

MIKEL: Apio!

PATXO: Pistako Reineta zara!

MIKEL: Mahaspasa Porrua.

PATXO: (Porroa eskeintzen dio) Tomate.

MIKEL: Pomelo. (Espainetan ipintzen dio) Muxika ona, eh?

PATXO: Bai. (Diskotekero dantzatuz) Maaaaaaaango!

MIKEL: Ze Melokotoia duzun!

PATXO: Bai, kriston blanquilla daukat!

MIKEL: Beitu, Pepino! Pepe! (Aurrean dagoen Pepino-ri agur esanez) Hori bai Boniato.

PATXO: Kendu baba.

MIKEL: Eta ze broculfn! Sagarra ondo... Zi-za!

PATXO: Nik ere badaukat miembrillo on bat.

MIKEL: (Pepinori) Ze, Bar Atxuri? Onddo, onddo. Beno, ni Rabanoa pepinorekin.

PATXO: Ze endibia! Baina... ni?

MIKEL: Gaur, Pepino. Banan banana.

PATXO: Onddo, onddo. Orduan, bihar?

MIKEL: Bihar niskalo... Baina zuk Boletus gutxi.

PATXO: Aguakate didazu festa.

MIKEL: Agur, Perretxiko.

PATXO: Jode... Kalabazak.

 

patxo badoa.

 

MIKEL: Euskaltzainera, edo euskaltzainen euskalkia

PATXO: Barka iezaidazu, otoi... Nik zu, zazaguzkit?

MIKEL: Ez dut uste zuk ni nazaguzunik. Nik behintzat zu ez zazaguzkit.

PATXO: Agian zure izena bazeniosta...

MIKEL: Nire izena baniotsu zuk zenekike.

PATXO: Nekike, bai.

MIKEL: Eta anonimatoa lihoake.

PATXO: Lihoake, bai. Atsegin zatzaizkit.

MIKEL: Atsegin natzaizu, alegia?

PATXO: Zure etxera narraikizuke?

MIKEL: Ez, ezin zeniezadake etxera jarrai.

PATXO: Bale. Orduan nire etxera neramakizuke?

MIKEL: Ez, ezin nindukezu zure etxera eraman.

PATXO: Inguruan nabilkizuke?

MIKEL: Ez, ezin zenkizkidan inguruan ibili.

PATXO: Edariren bat nekarkizuke?

MIKEL: Ez, ezin zeniezadake edaririk ekar.

PATXO: Ze ondo, biok kontu kontari, eh? Non geundeke hobe?

MIKEL: Ezin niezazuke esan.

PATXO: Ba nik zu zazaguzkit.

MIKEL: Y dale...

PATXO: Agian non bizi zaren bazeniosta...

MIKEL: Biziki poztuko nintzateke zu nire ondotik baziondoazkit!

PATXO: Nola?

MIKEL: Joateko por culo hartzera, ostia!

PATXO: Espresamolde txit adierazgarria!! Errepika zeniezadake, arren?

MIKEL: Ala por ahi! Pesao!

 

mikel badoa.