Garatenea
Pantzo Hirigarai
Garatenea
Pantzo Hirigarai
Kutxa Fundazioa, 2002

 

I.

 

(Bulego batean gira. Pihtako trofeoek apaintzen dituzte paretak. Erdian, pilota elkarte baten ikurra : “DENEK BI”. Azpian, afitxa bat: “IBIAKOITZEAN, Pilota PARTIDA: PATRIK UZKURRA -JEAN CLAUDE BIESKU.BI / JEAN FRANCOIS ARINBURU — FILIPE MUSTUKA-ren kontra. Elkartearen lehendakari den mattin zubiko joan jinka dabil, zigarroa ahoan. Jarririk da marena, segretarioa, bere makillaja arra pikoan emaiten ari).

 

 

MATTIN ZUBZKO - MARINA

 

Mattin Zubiko: Eskandalagarria! Eskandalagarria! Zer ostikoa hartu duen nere ohoreak! Zer ahalge ezin jasana bizi dutan! Nago ez naizen mudu huntako uharterik galduenerat joanen kukutzerat! Ez dakit nik! Eeh..

Marina: Uharte Garazirat?

Mattin Zubiko: Andere Marina! Auxtin Eskuin deit ezazu, hunarat jin dadin lehen bait lehen!

Marina: (telefonoan) Bai! Auxtin Eskuin? Hemen Marina, “Denek Bi” elkarteko segretarioa! Mattin Zubiko gure jaun lehendakariak nahi zitu mintzatu! Kexu denez? Zaude! Galdatzen diot! (mattin zubikori) Kexu zira?

Mattin Zubiko: Adituko ditu bereak!

Marina: (telefonoan) Erran du adituko dituzula bereak!

Mattin Zubiko: Ez: “zureak”! Erran behar zako “erran du adituko dituzula zureak”!

Marina: Bainan, oraitan zinion adituko zituela bereak!

Mattin Zubiko: Ez! Adituko ditu bereak, beraz berari hitz eginez, erran behar zako “adituko dituzu zureak”!

Marina: Nereak? Zer makur egin dut nik, jaun lehendakaria?

Mattin Zubiko: Ez, Marina! Berak adituko ditu nereak!

Marina: Ah, zureak! Ez bereak orduan!

Mattin Zubiko: Aski da, andere Marina! Zuhaurrek nahasten nuzu! Ez da ene nardaarazteko mementoa, bizi dituztan oren zailekin gainerat! (Ahapetik) Hau segretario tuntulina! “Punpetik” pilota elkartekoa hartu banu bederen, hunen orde!

Marina: Zubiko jauna! Auxtin Eskuin beha dago telefonoan!

Mattin Zubiko: Gure entrenatzaile ospetsua bulego huntarat etor dadila eta gure bi pilotari baliosak ekar ditzala berekin!

Marina: Zoin pilotari?

Mattin Zubiko: Eta galdatzen oraino? Atzoko balentria egin daukuten biak! (bien izenak erakutsiz paretako afitxa gainean)

Marina: (telefonoan) Beraz etor zaitez Patrik Uzkurra eta Jean Claude Biesku.Birekin eta adituko ditugu zureak!

 

(Argia itzaltzen da).