II. AGERRALDIA
arantxa, iņaki eta serenoa ezkerreko atetik sartzen joango dira.
ARANTXA: (Bere buruarentzat hitz egiten hasiko da, oso poliki arituz agerraldi guztian. Sartzean, alde guztietara begiratuko du, harriturik balego bezala) Inor ez dago! Hitz emandako ordutik denbora aldi bat igaro da, bai! Guztiek alde egin ote dute? Hain aguro ezin liteke! Lagunak dira! Eta nola ez dute itxoegingo ba? Nahiago nuen sartzean aurkitu banitu. Orain, geroz eta gehiago kezkatzen noa. Oso gaizki jokatu dudalakoan nago. Baina, gure gizarte ustelduan beste modu batera ezinezko da! Bakarrik sentitzen naiz eta ez dut ausardirik borrokan sartzeko. Sentimentu hau nola nire lagun sutsuei ager dezaieket? Nigan itxaropen handia zuten guztiek. Ez naute gaizki hartuko, baina, laguntza izan beharrean traba izango natzaie...
IŅAKI: (Gelan sartzearekin bat, besoak jasoko ditu, esanaz) Arantxa! Lagun Arantxa! Hainbeste denbora da elkar ikusi ez dugula! (Besarkatu egiten dira)
ARANTXA: (Kezkati, baina, iņakiren diosalari jaramon eginez) Bai, urte luzeak igaro dira!
IŅAKI: Nire bizitzako printzak diren lagunak ikusteko nuen gogoak eraman nau batzar hau moldatzera. Izan ere, gaztetako lagunarte giro hura, ez dut beste inoiz eta inon aurkitu. Nola orduan urte haiek ahaztu? Baina, Jon ez al da hemen?
ARANTXA: Iritsi berria naiz, baina, inor ez dut aurkitu.
IŅAKI: Orduan, laster helduko da! Beti zintzoa izan da, eta orain ere hala izaten jarraituko du.
ARANTXA: Bai, agertuko da!
IŅAKI: Zer deritzazu, binbitartean, elkarri gure bizimoduaren berri ematen badiogu?
ARANTXA: Lagun batek bestearekin lehen-lehenik egin dezakeena da, noski.
IŅAKI: Gogoan al duzu nola egoitza unibertsitariotik bota gintuzten?
ARANTXA: Ez dezazula dudarik izan!
IŅAKI: Etxekoek oso harrera txarra egin zidaten.
ARANTXA: Berdin niri ere.
IŅAKI: Berehala ihes egin nuen;
ARANTXA: Gaurkotik so nahiago nik ere hori egin izan banu.
IŅAKI: Herri giroa gogorra atzeman nuen.
ARANTXA: Nire printzipioak, ez ziren herriak zituenak.
IŅAKI: Eta herriak ez du errurik. Herrian zuzendaritza dutenek zer egiten dute?
ARANTXA: Bildots odola, otsoen edari!
IŅAKI: Zenbat doai sortzaile piztu orduko igarturik!
ARANTXA: Tarrotik at lili ederrak!
IŅAKI: Negar eta malkoz, gauza bihurturik!
ARANTXA: Eguneroko jatekoaren bila, bizitza itokorra.
IŅAKI: Langile, langile! Zure deiadarra, benetako negarra. Dirudunen arra, pribilejioak utzi beharra. Lehenbizi, gizakiok oro gaitezen bizi! Gero, izadia, norberaren doaiak, zatiketa neurria. Batzuek nortasuna, nahiz bitarteko gutxi, erraz baitezakete lortu, diru gabe ere horretara iritsi. Baina, ailegatuko da, estadio hura bai, denak, aseak eta beteak, dirua arazo ez dena izango. Horretarako aurrez, bizkarra josirik zamaz, beharko dugu daukagun sozio-ekonomiazko egitura, hautsiaz aldatu. Baita langileak eskuan mundua, ipini denontzat, bolada bat barau. Zirkulu itxia eten arte, eta ondorioz zoriona eta ontasuna, gainezka eta xaloki eman daiteke. Gizakiak, ordea, izango du gosea, ez baita ogiz asea, eta ohi du zabalagoa. Bihotz, sentipen, intuizio denen joerak, zerbaiten beharrean, egitura emaitzen gainetikan Kultura, langilearena, bere mistika, oso berezia, ez ote da, nahiko hazia, gizaki oro betetzeko osoki? Hara hemen, nola duten batzuek, aipatzen, sinismena! Eta horrela, Kristoren mistika, itsasten berehala!
ARANTXA: Zoragarriak, zure ahotik heldu zaizkidan hitz hauek!
IŅAKI: Herriari, langileriari opa dizkiot!
ARANTXA: Langile artean biziko zara, noski.
IŅAKI: Fabrika batetan langiletu nintzen.
ARANTXA: Eta gizakiaren ikuspegia osatzen asko lagundu dizu, noski.
IŅAKI: Borroka oro aberasgarri da. Eta langile munduan hori eguneroko ogia da.
ARANTXA: Animalien basoko borroka gogorazten dit.
IŅAKI: Gaurko egituran hori baita: haundienak tikienajan!
ARANTXA: Egia tamalgarria.
IŅAKI: Sendi giroa, ezti bakarra!
ARANTXA: Esposaturik al zaude?
IŅAKI: Haur bat ere badaukagu.
ARANTXA: Mutila ala neska?
IŅAKI: Neskato eder bat!
ARANTXA: Gaztetako kezka eta ideal haiek, oraindik kontzientzian daramatzazula garbi dago.
IŅAKI: Zuk zeuk ere hala gordeko dituzu.
ARANTXA: Ezin baieztatu hori! Nigan pot egin dute. Ideiatan ez, baina, ekintza gabeko konformismo ustelean murgildurik bizi naiz.
IŅAKI: Zer bizimodu duzu ba?
ARANTXA: Ez zait gogoko inori agertzea, baina, lagun bati ezin ukatuko diot.
IŅAKI: Ez dezagun ahantzi heriotza arte guztiko lagun izango garela.
ARANTXA: Ez da nolanahi aurkitzen den bitxia!
IŅAKI: Urrea bezain arraroa!
ARANTXA: Hasteko, herri giro usteldu hartan, ez nuen gustuko lanik aurkitu.
IŅAKI: Eta zer erabaki zenuen?
ARANTXA: Hasieran, giroari aurka eginaz, abstentzionista izan nintzen. Baina, egoera izatu hala, indarrak mermatu zitzaizkidan, eta senideen odoletik bizitzera igaro nintzen. Gaur, horien aukako den erakunde bat zerbitzatzen dut. (Etsipen keinuak egiten ditu) Galdurik nago!
IŅAKI: Egoera hori ez al duzu gorrotatzen?
ARANTXA: Atsekabe zait, baina, praktikan onartu egin behar.
IŅAKI: Egoera aldatu nahi al duzu?
ARANTXA: Etsi nuen!
IŅAKI: Beste froga bat egin behar zenuke. Berpiztuko zara!
ARANTXA: Borroka gorroto dut.
IŅAKI: Berpiztuko zara! Herrian zereginik baduzu. Zure ahalmena beharrezko da.
ARANTXA: (Bere onetik atereaz) Ixildu zaitez! Horretaz gehiago hitzik ez!
IŅAKI: (Ahotsez aldaketa markatuz) Ez dator berehala Jon.
ARANTXA: Ekintzailearen kontuak!
IŅAKI: Kontu garratzak gehienetan.
ARANTXA: Zuzentasun apur bat itxaropen.
IŅAKI: Gizakiaren egarria ase nahi
ARANTXA: Senideak maitatu!
IŅAKI: Eta gorrotoz ordaindu.
ARANTXA: Eser gaitezen.
IŅAKI: Bai, denbora arinago igaroko zaigu.
ARANTXA: (Mahaiera hurbilduz so jartzen da) Paper bat dago. (Eskuan hartuz irakurtzen du) Ez, ez da posible!
IŅAKI: Zer duzu? (arantxak papera luzatzen dio. Irakurri ondotik...) Nik, nik hil al dut? (Karrasika)
ARANTXA: Horrela ez zaitez jarri.
IŅAKI: Nork hil du orduan?
ARANTXA: Zuzendariak, giroak, herriak...!
IŅAKI: Nire bidez herrian murgildu zen. Orduan nik hil dut.
ARANTXA: Giza ekintza izan zen zurea! Gau beltzean ilargi bilakatu zinen.
IŅAKI: Leize aurrean argia ostu diot.
ARANTXA: Herriak hil du.
IŅAKI: Geu gara herria eta geuk hil dugu!
ARANTXA: Herriko bizkarroiek hil dute. Bestelakoak ere badira herrian. Eta azken hauek ez dute errurik.
IŅAKI: Ihes bakoitza nortasunean heriotza kolpea da.
ARANTXA: Bizitzaren atarian, arbasoen ihesak ditugu ondare!
IŅAKI: Egiturek haien neurria ematen digute.
ARANTXA: Ustelkeriz beteak daude.
IŅAKI: Tamalgarria, baina, hala da.
ARANTXA: Nortasunaren hiltzaleak dira. (Une horretan serenoa sartzen da. Arnasestu dator)
SERENOA: Garrasi triste horiek entzun al dituzue? Gizonen bat hil berri da!
IŅAKI: (Sentimentuz gainezka) Gure Jon!
ARANTXA: (Maiteminez) Jon, Jon!
IŅAKI: Barka egiogun. Ez daki zer egin duen!
ARANTXA: Hil ez! Bizitza sufrimenduz beterik dago, baina, zergatik ihes egin?
IŅAKI: Zoriona eta bakea mereziak ditu.
ARANTXA: Hutsaren hutsa!
SERENOA: Urduan ezaguna duzue?
IŅAKI: Tori gutun hau/ Irakur ezazu (Isilunea irakurtzen ari den bitartean)
SERENOA: Gizajoa! Gaur jende asko da horrela amaitzen duenik.Orain gorpua atzeman behar dugu.
ARANTXA: Hilaz gero, gorpua zertarako?
IŅAKI: Bai, gurea dugu. Gure senidearen lekukoa.
SERENOA: Herriko epaileari parte eman behar diogu.
ARANTXA: Zertara datoz epaileak hil eta gero?
IŅAKI: Bizitza amaitzean egindako oroz epaituak izango gara!
SERENOA: Orain ez dugu galtzeko denborarik (Partitzeko keinua egiten die)
IŅAKI: Gure herriaren sustraiko arazoa, gure nortasun zainak nola itsatsi da. Horretarako, bitarteko bat daukagu: borrokan jardun. Baina, edozein eratakoan, ez! Pertsona osoki hartuko duen egitura, borrokaren emaitza izan behar da. Bestela, uztarri astunago baten pean eroriko gara. Gure burua desegingo dugu. Benetako askatasuna ekarriko digun borroka egin behar dugu.
amaiera