I. AGERRALDIA
Oihala altxatzean jon jokalekuan bakar-bakarrik dago. Mahai ertzean eserita eta hanka bat aulki gainean duela. Bereterretxeren “Haltzak ez du bihotzik” poema abesten ari da.
JON: (Orain pentsatuz, eta oso lasai) Gizakia nor da? Bai, gizakia esan dut. Nor gara gu: hura, zu, eta ni? Mundua zer da? Bai, mundua diot. Den-dena, begien aurrean daukaguna eta nortasun alorrean, gordeenean, nabarmentzen gaituen oro. Gizakiaren ibilaldiak zentzurik bai al du? Eta munduak? Biak batasunean osatzekoak direla, baina elkar osatu al dezakete? Mundua bilakatzen doa etengabe.
Gizakia berriz, mundu indarren aurrean, gidaritza gogoetatsua daukan izaki bakarra da. Gizakia den izakiaren jarrera, borroka ala ihesa daiteke. Are gehiago, borrokan bakarrik datza gizakia den izakiaren aukera sano bakarra. Ihes ahala, gogoetatsu den gizakiak bakarrik dauka naturan. Eta konpromisotik eskapatzeko daukan ahala adierazten du. Beste izakiak oro, nahi ala ez, borroka dira. Izadi indarren jarraitzaile, beste aukerarik gabeak dira. Gizakia aske da, den hori, ez denean bihurtzeko. Munduko ustelkeriak, gizakiaren izakia, hainbat aldiz, ez izakian bilakatu izan dela salatzen du. Gure ihes bakoitza, denetik ez denerako urratsa da...
(Atea zabalduz, amaia sartzen da jokalekuan, joni begira jarririk, hura pentsalari ikustean, honela mintzo da...)
AMAIA: Zer zaude hain serio, ezbeharren bat al duzu?
JON: (Ageri duen egoera aldatu gabe). Ez nengoen.
Ari nintzen.
AMAIA: Ari zinela, norekin? Lau hormen erdian bakarrik, eta ari zinela?
JON: (Altxatuz) Ez nago lau hormen erdian, bakarrik. Niretzat, mundua oro, bizidunak oro, bizidunen osagarri direnak oro, nire aurrean adi daude.
AMAIA: Zure zai? Ez zaidazu parregurerik eman! Gutaz ez da inor axolatzen.
JON: Nitaz eta berdin zutaz denak oroitzen ahal dira.
AMAIA: Baina Jon, sukarra duzu ala?
JON: Zuk, balore bat idoro, eta gizartean txertatu gabe dagoela konprobatzean, aurreko, garaiko eta ondorengo guztietan pentsatzen duzu.
AMAIA: Nola, nola da hori? Garbiago hitz egingo al didazu?
JON: Huts egindakoarekin aurkitzean, zergatik den hori, diozu, zure buruari. Eta ondoren, nola konpondu dezaket. Eta oso ondo pentsatzen duzu horrela jardutean. Baina, egiaztatu bai, baina eskuak toleztatu eta kitto gelditzen bazara, zer?
AMAIA: Ez dakit bada zer adierazi nahi duzun.
JON: Gauza hori zure hurrengoak ere huts egina dagoela aurkituko duela. Eta orduan zuk egin duzun galdera berbera egin dezake, zergatik hau? Eta beste galdera bat ere egin lezake: nor da huts egite horren erruduna? Eta horren bila abiatzen bada zurekin ere topa daiteke.
AMAIA: Nirekin ez! Nik ere huts egina idoro bainuen.
JON: Hari, ez dio axolarik izango, zuk nola aurkitu zenuen jakiteak, baizik zergatik erremediatzen ahalegindu ez zinen.
AMAIA: Nik, nire egunero bizitzan badut aski zereginik. Bakoitzak bere itzala ongo betetzen badugu, huts egiterik ez da izango.
JON: Ez noski, ez litzateke izango, Baina egunero bizitzak argi erakusten digu, anitz euren konpromisoari ihes eginaz dabiltzala.
AMAIA: Zer egingo da, bada! Gizakia horrelakoa da. Eta den bezala hartu behar da.
JON: Jarrera hori, nire iritzian, ez da jokabide sanoa.
AMAIA: Ez dut ulertzen, zergatik ez den.
JON: Gizarteko izakia da gizakia. Eta gizakiaren osotasuna nahi badu, gizartearekin aurkitu behar du.
AMAIA: Horixe bai! Gizarteari falta zaigun oro eskatu behar diogu.
JON: Baina, eskatzea ez da aski...
AMAIA: Ez, gainera bakoitzak hartu egin behar du.
JON: Gizarteak eman behar digu, baina, guk ere, gizarteari zor diogu.
AMAIA: Gizarteari zor?
JON: Bai, gizakiari zor diogu.
AMAIA: Nola ordea, gizarteari zor dioguna ordain dezakezu?
JON: Horretarako, gure interes eta betebeharren ezagutza eta praktika elkarturik joan behar dira. Gizakia ez da bakarti bat. Eta osatu nahi badu ere, ez da berekoi eta bakarti izanez osatuko, baizik eta gizartea osatzen duen heinean garatuko da. Eta gizartea, gizadia, mundua eta historia osatzea, gure Herri zehatza osatzetik igarotzen da.
AMAIA: Gizakiak, haren bizitza egoerako egin beharrak betetzen baditu, ez al du, noski, gizartea ere osatzen?
JON: Bizitza-egoera kontzeptua, gizakiaren eginbehar oro agertzeko urriegi aurkitzen dut. Izan ere, bakoitzak aurkitu ditugun balore eta osagarriak gizarteari ere itzuli behar dizkiogula, agertzen al du? Zenbateraino da bokazio baten fruitu? Ez ala gara konformsta eta gurekoi hori aipatzean?
AMAIA: Zure gogoetek badute arrazoi kutsurik...
JON: Guetariko bakoitzak bizimodu mugatu bat duen arren, areagoko ikuspegi bat edukiaz, gizaki balore eta gizarte traza duten denen eragile izan behar gara. Guztioi giza-egiturak axolako izan behar zaizkigu.
AMAIA: Baina, bizitza-egoeraren ikuspegitik gizarte-egiturak helburu dituenik ere bada.
JON: Batzuen bizitza-egoerarekin gizarteko den oro izendatzea ahulezia da. Guztion axola izan behar da gizarteko atalen izendapen zehatza promozionatzea. Izendatzen ez dena ez baita existitzen. Eta bereziki giza-egituretaz axolatzea garrantzizkoa da.
(Orain jon mahai ertzean eseriko da, eta kitarra eskuan hartuz X. Etxeberrietaren poema berriro abestuko du. amaia, bere aldetik, eskubiko ate ondoan zutik geldituko da).