Borroka ala ihes
Jokin Apalategi
Borroka ala ihes
Jokin Apalategi
Utriusque Vasconiae, 2017

 

III. AGERRALDIA

 

(arantxa, iņaki eta jon, gehi begiralea)

begiraleak kanpotik jokagelako atea joko du. arantxa eta iņaki, bat-batean zutituko dira.

 

IŅAKI: (Lagunei) Begiralea izango da!

BESTE BIAK: Aurrera!

BEGIRALEA: (Haserre) Nola zaudete ordu honetan hemen? Ez al dakizue debekatuta dagoela! Lege ez al duzue aintzakotzat hartu behar.

JON: Gatazka dugu. Kezkaturik gaude.

BEGIRALEA: Legea ala zuen gogoa?

ARANTXA: Hori ez da gu kezkatzen gaituen arazoa.

            Legea betetzeko prest gaude.

BEGIRALEA: Orduan, zertan zaudete hemen legearen aurka?

ARANTXA: Berori entzuna da: inkomodo astunean ez dutela behartzen lege positiboak...

BEGIRALEA: Zuen kasua hortan dagoela? Subjetibismoa da hori! Nonnahi eta nolanahi inkomodo astuna aurkitzen duzue.

JON: Gure kasuan ez al zaio hala denik iruditzen?

BEGIRALEA: Nik ez nuke legerik hautsiko.

JON: Ez digu axolik berorek egingo zuena ezagutzeak, epaiketa objetibo bat bilatzen dugu.

BEGIRALEA: Legeak ez daude txantxetarako eginak.

ARANTXA: Duintasunpean dagoen legea behar dugu.

BEGIRALEA: Legeak oro horrela sortu ohi dira.

JON: Orduan garbi dago duintasuna galtzean soberan daudela.

BEGIRALEA: (Lasai jardunez eta ahotsaren doinua aldatuz). Mesedez, erretira zaitezte! Berriz ez dadila horrelakorik gertatu! (Berehala hiru gazteak kanpora doaz)