Joko Lagunak:
Lau ikasle:
— Bi gizonezko (jon eta iņaki)
— Bi emakumezko (jone eta arantxa)
Gainera, amaia eta begoņa daude
Baita begiralea, zuzendaria eta serenoa ere
Hogei urte inguruko ikasleak dira. Txukun eta ongi jantziak daude. Unibertsitatean dabiltza, eta egoitza unibertsitarioan hartzen dute ostatu. Azken honetan sartzearekin Araudi propioak jarraitzera behartuak daude. Gizarte ertzeraino erreprimituan, hala eta guztiz, zirrikuetatik sartzen doatzen birgizabalioak eta garaiko munduan herri menperatu zirenetan ageri diren egoera ozpinduak igorritako mezuak gazte idealista haietan kontzientzia hartzeak eraginik barnemuinetan itsatsitako kezkak plazaratzen dituzte. Baina, euren Herriko errealitatea, desiragarria litzaiekeen birjaiotzatik urrun ikusten dute. Hau horrela, urduri eta sufrikarioz bete-beterik bizi dira. Gizarte sanoago bat amesten dute.
Begiralea, Zuzendaria eta Serenoa dituzten lanbideen jantzi bereizgarriekin apainduak agertuko dira. Adinean sartu xamarrak dira.
Begoņa, gaztea da. Dirua balore bakartzat aitortzen duen emakume berekoia da.
Jokalekua:
Lehen bi ekitaldiak ondo apaindutako gela batean gertatzen dira.Bi aldeetatik sarrerak dituena da. Gibelean, eskubi aldetik mahai bat, bi edo hiru aulki ere ageri da. Hormetatik zintzilik apaingarri batzuk daude. Hirugarren ekitaldian etxe bateko edozein gela izan litekeena da jokaleku.