8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
[aurkibidea]
11. ekintza
Pertsonaien heriotza
Eskulturaren gaineko argiztapen leun batekin batera bukaerako musika sartzen da. Pixkanaka, komedianteek pertsonaia abandonatzen dute, haien jantziak, ezaugarriak, objetuak, ohiturak, euren izanak eta ez-izanak eskulturan jarriz.
Eszenatokitik jaitsi egiten dira, eta euren zapatak jartzen dituzte. Obra amaitu da, baina bere izpirituak bizirik dirau.