8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
[aurkibidea]

 

4. ekintza

 

 

1. eskena

FRIEDRICH HIPERION

“Dichter slechter Zeiten”

 

Dantza eta astintzearen ostean, denak friedrichek eskainiko duen monologoa entzutera jartzen dira. niunavena eta natasiak teloi bati eutsiko diote aurkezpena egiten den bitartean. friedrich teloiaren atzean ezkutatzen da.

 

lenda: Fidelia, amoremio... egingo al diguzu ondoren ikusiko dugunaren aurkezpena?

fidelia: Gustura asko, kapitan, oh nire kapitaina: Artojale eta garijale txit agurgarriok, hemendik aurrera zera ikusi ahal izango dugu: poetaren bidaia heroikoa naturaren tripetan barrena.

denak: Ooooohhh!

fidelia: Laberintoaren sekretua azalduko digu drama galdu paregabean Friedrich zoragarri eta terribleak

friedrich: Bizitza eta heriotzaren katedratikoa!

fidelia: friedrich... ezizenez: hiperion!!

 

Teloia kendu eta friedrich agertzen da. Denek txalo eta oihu egiten dute ad libitum. Jarraian, denak isiltzen dira shylock ezik, oso animatua baitago friedrich animatzen.

 

shylock: Friedrich! Friedrich! Friedrich! Frie...

 

niunavenak kolpe bat jotzen dio isilarazteko.

 

lenda: Joe, Niunavena, lasai, egunen baten hil eingozu! (friedrichi begira geratzen da) Beitxu! Beitxu! Beitxu!

 

Denak friedrichi begira geratzen dira, eta hau bere monologorako prestatzen ari da. Zerbait esatera doala dirudienean, ordea, eskuarekin keinu bat egiten du eta guztiek zaratatsu txalotzen dute. Berriro ere keinu berbera egiten du eta denek berriro txalotzen dute, oraindik ezer esan ez badu ere. Pausa baten ostean, hizketan hasten da.

 

friedrich: Das stille, das Heilige Stille.

            Isilunean

            Nor den mintzo?

            Das stille, das Heilige Isiltasuna

            Baina ez zaio ulertzen,

            Sasoi makalak: alles nichtexistenz gaur,

            Alles Hohlung, alles zulo zikina.

            Orain schlechter zeiten

            Herensuge hegalariek hegan egin al dezakete?

            Oskolaren barruan geratuko ote da barraskiloa behin betiko?

            Ikara dabil lurra,

            Ama ikara nabil ni ere

            Ikara gabiltza, lurra eta biok, beldurrez.

            Sasoi makalak, slechter, slechter zeiten.

 

            Garai hartan, Das waren gute Zeiten!, dana zen otsoen deiadar

            Gute Zeiten!, nonahi arratoien akelarreak,

            Gute Zeiten! Ilargialdiak Lamien konpainian,

            Ostia kosmikoen bankete erraldoiak.

            Ja, Ja, Garai ederrak oso, das waren gute zeiten,

            Das leben zu leben.

            Eta gaur, Man, man, man, gaur saize! Alles zulo, Alles Hohlung zikina! Gaur... aski da! Het is genoeg, genoeg!!

            Moeder Natuur Ama, hire baitan ematu sasoi poetikoak! Bagoaz zugan Moeder Natuur, Basamortuko nomadok! Ņuņu, ņuņu, Mantxako Kixote ausartok zuzen zarete!, ez dira errotak, erraldoi itzelak baino!

            Arkulari, arku eta geziok, armak erantzi eta arimak zorroztu! Lana ugari dago negar ugari egin eta gero, ez nekea, ez beldurra ezta bide txarra! Basurdeak umetu, umeak basurdetu, baso oparoetan izan jainko, izan gudari, izan errege eta printze, tailer eta sukaldeetan, etxe eta asanbladetan, kalean eta Teatrotan!

            Izana izan, Izan zijn, das leben zu leben Basamortuko Nomadok, norabidea noraezean noranahi goazela, baina beti bidean, ai! Garai makaletako poetok!, ach! Dichter schlechter zeiten!, muxuak jaurti Babilonia erdian; Timboktu, Yakarta, Saigon, Praha, Frankfurt, Baskenland alaitu, ich liebe dich Wereld!, ich liebe dich Leben!

 

            Achtung Menschen,

            Das Stille, das heilige isiltasuna

            entzun

            Garrasi das Leben,

            Zeurea da Hitza!

 

mara-mara: Zeurea-da-hitza.

 

Lehen antzerki pieza amaitzen da. Karnabala, txantxa musika eta dantza.

 

 

2. eskena

Absurduaren antzerkia
LAPSUS eta PUCKek antzeztua

“Tisbe eta Piramoren amore aldrebesak”

 

lenda: Fidelia... ene bixotzeko azukre koxkorra...

fidelia: Ņo... bai?

lenda: Hurrengo poeta aurkeztu, arraioa.

fidelia: Jaun eta hartzak, autrigoi eta bardulook, zuek guztiokin amore ederrak, amore maltzurrak era itzelean plazaraturik: Lapsus eta Pucken eskutik.

puck: Puck eta Lapsusen eskutik!

lapsus: Babazorroa!

fidelia: Ņo!... Zuekin... Tisbe eta Piramoren amore aldrebesak!! (Guztien txaloak)

piramo-lapsus: (Kartaboia esku batetan, bestean soka. Sokan tisbe urkatua) ņiek-ņiek, ņiek-ņiek, ņiek-ņiek C’est fini

            Mon petit Jelli

            Oh iluntasun iluneko gau ilun hori

            geratu gara bakarrik bakardadea eta ni

                        Drujul, drujul: keskese l’amour?

                        keskese la vie?

                        zure argirik gabe my darling

                        ezin dut Deus ere ikusi.

 

tisbe-puck: (Berpiztuz) Jajajajiiii hildakoa jeiki bedi!

            Harrapatu zaitut pitilintxiki!

            Suizidioak ez du balio jode, koldar hori!

            Ilun denean ere behar dugu bizi!

                        Keskese l’amour?!, keskese la vie?!

                        Ez dut sekula ikusi horren potro gitxi!

 

piramo: Koldarra ni? Ez horixe poxpolin,

            Paristik natorren Artista bat naiz ni;

                        ausarta, trebea,

                        Alain Delon bezain lerdena,

                        komediante aparta gainera: drujul, drujul...

                        (Kartaboia buruan) Keskese l’amour?...

 

tisbe: Jodeeeee berriro eeeeez!

piramo: ...keskese lavie?...

tisbe: Brrrrrr, poeta nazkante hori!

piramo: Se tua Mon Petit Jelli!!!

tisbe: Se tua mon petit jelli, puag!!!

piramo: Ba maita nazazu eta egongo naiz isilik.

tisbe: Mmmmmmm jo eskeee ez dakit nik, eeeh! Begiratu honera! Nahiko xarmanta zara, aitortu behar ezpain politak, begi berde txukunak, culito aparta...baina hanka tarteko zizarea...eskas xamarra. Horregaitik ez zaitut maite, puta seme!

piramo: Oooops, scratch-scratch bua-bua, snif-snif edo ai ene! Entzun duzue? Nire faloa ez dela behar bezain luze? Oh Tisbe, mon amour, adarra jotzen? Oh Tisbe, my dear, is it a joke? Did I not say I love you? My dick very long will be but only, only if you fuck with me.

tisbe: Jo! Hi bai kultoa hi!

lenda: Descarao! Eta poliflota!

tisbe: Bai baina ez zaitut maite, hala ere. Bitxo bitxia zara, erdi garbantxo erdi armiarma, mi arma! Baina indarra falta zaizu, eta adorea, eta balentria, eta kemena, hau da, arraultza parea, astakirtena!

piramo: Grrrrrrr nekatu naiz lehenengo aktoaz, hitzak eta pitxak, banoa behingoz harira, bigarren aktoa segidan: doooing! Jauzia ieeuuup! Erasoa eta apika, edo akaso, edo agian... splaff! Ostia. (lapsusek salto egiten du) doooing! Sclatx-sclatx.

tisbe: Guauuu! hori bai ausarta saltoa matxin! Maite zaitut jadanik!

piramo: Hau duk hau salto kualitatiboa, Oui, oui! Maite nau mon petit jellik! Maite nauzu asko ala gutxi?

tisbe: Baaa puntatxoa bakarrik.

piramo: Zenbat da puntatxoa hala edo hola?

tisbe: Hala-hola.

piramo: Orduan ņoka-ņoka? Egingo dugu txortan?

tisbe: Jolin! Horren astoa izatekotan sekula santan!

piramo: Bost axola Sekulak, Santak, Encefalo eta Procastak, Mena sa trua, me la pela, ni zugana banoa! ieeuuup!! Je t’aime mon amour, je t’aime tous les jours! (tisbek piramo astintzen du) splaff!

tisbe: Ji, ji, ji belcebu popatik hartu!

piramo: Pug kua splaff?!, pug kua Belcebu?!,

            nahikoa izan dut, drujul, drujul!:

            (Oraingoan tisbe apuntatzen du kartaboiarekin)

                        keskese l’amour...!

                        keskese la vie...

                        otoitz egiten baldin badakizu,

                        hasi hadi!

 

tisbe: Oh! akabatuko nau!

            Ces’t fini mon petit jelli!

            Hau lastima ikuslego txit goren hori

            hain nintzen neska xarmangarria ni!

                        Oh Piramo Piramo!

                                    Ene maitetxo maitale maitea

                                    emaidazu gutxienez nire azken borondatea.

 

piramo: Eskatu, baina azkar, indabak sutan dauzkat.

tisbe: Baa...nahi dut...zera, zure besarkada bat, hori da dena!

piramo: Ou really?

tisbe: Ji, ji,bai.

piramo: (Hurbilduz jada) Baiiibai?

tisbe: Baietz joe!

piramo: Ez nauzu astinduko ezta?

tisbe: Mmmmmmmmm.

piramo: Keskese l’amour...?

tisbe: Isildu tonto!

piramo: Bale, bale.............. palomita.

 

Besarkada eta musika; dantza eta txantxa. Absurduaren Karnabala!

 

 

3. eskena

Antzerki politikoa:
SHYLOCK BEY

“Gozamen gizaki”

 

Antzerki politiko zirkularra. shylocken diskurtsoan fidelia, friedrich eta natasiak zapi zikin batzuk erabiliko dituzte bandera moduan.

 

shylock: izaki politikoa hila da. gora iraultza. gora gatazka. gora gure galema hirukiak karratua erdibitzen duelako gainezka egin dugu lagun minok: atera arte ez dugu jakingo zeinen lur jota egon garen gure ongizatea gainbehera zikin bat da garen gorenaren herena gara garuna gara huts hutsean ganora garailerik ez dugu zinez gezurrean bizi gara eta ganberroak izan behar dugu gamusino jaio gara eta gamusino gara hilko

            gaizkiesaka ibiltzeak ez garamatza inora ere

            asetu gara iragarki marka eta gogotipoz

            gantz garaikideak jota garatxoz beterik dugu gorputza

            gure aitaren etxea defendatuko dugu

            baina gure gelatik aterako gara

            zerbait galdu baitugu ganbaran

            gai bakarrez gaude eginak

            noiz ahaztu ote genuen edozertarako gaitasuna duguna

denak: (Himnoa kantatzen hasten dira) La lara lara lara la la la...

shylock: geldi

            garbi hitzegingo dut

            gardenak izan gaitezen

            I’m in the garden; zu zergatik ez

            aingeru eroriak gaitun, gaixotasun grabea dinagu

            gainera garabiak ganorabako bihurtu dira

            eta gu gingilak gara, gatibu,

            genetika gehi geometria

            gizaki geldi

            gerizak

 

            gobernu guraso guardia eta gailendu zaizkigun guztien aurka

            jo behar dugu

            gogaitu gara gutenberg galaxiaz

            gogaitu gara gabezia galdeketa eta galtzaileez

            gogaitu gara guggenheim gabonak gurutzegramak eta beste gaitz gaindiezinez

            gailur gaileta gailu eta gaitak

            gaitzuste gaizki gaizka eta goliat guztien aurka

            glotodidaktika golf eta goma guztiak apurtu

            galanperna galarazpen eta galarazle guztiei greba

            ezin dugu gehiago jasan horrenbeste Gupi Goldberg eta Gose Maria Glaciar

            galbide galdakao galtzaundi ganaduzale eta ganbak

            galoak galgoak galeriak galoiak galtzadak galvanoskopioak eta galtzontziloak

 

            are gehiago garapen eta garagardoari gasolina

            sua gangster eta garaile

            guztiei garrantzizko garraioei eta almendra garrapiņatuei ere sua

            gauerdiko gatza eta gaurko gaztediaz nazkatuta gaude

            gaurdanik gaupasa

            esperimentuak ez dira gaseosaz egiten

            gora gazta eta gazpatxoa

            gripiak garia eta gongiak

            gaztainak eta gaztetxe gazteluak

            gerorik ez dago: gerrari gerra

            goranzko goraldia gorapena goramena gorantzaldia goratasuna

            gora guta guta guta ... guta guta-rrak

            eta grabitatearen aurka ere

            globoari heldu ghettotik ateratzeko

            grina guztiak gizendu

            dirua erre

            eta gerriak gerezitu

            zure baitan daukazun ergela zara

            go go go go gogoeta une bat, mesedez, baina bat bakarra

 

Besoak altxatuta eta banderak gora, musika sartzen da eta dantza militarra egiten dute. Ondoren karnabala.

 

 

4. eskena

Txotxongiloak: NIUNAVENA eta
MARA-MARAren eskutik

“Betiko Leloa”

 

niunavena tela gorriz estalitako kutxa baten aurrean jartzen da.

 

lenda: Fidi... Fidi, Fidi, Fidi!

fidelia: Ņo!

lenda: Gozatu gure belarriak zure aurkezpen hoietako batekin!

fidelia: Jaun andereok, zuekin herriaren antzerkia, txotxongilo antzerkia, antzerki gaztetxero lizun eta zaharkitua...

niunavena: Aiįu! Geratu ginen gactetceroa cela. Lizuna zu, atzo nazcantea!

lenda: Ez hasarretu, Niunavena, Fidelia gajoa ez da inoiz gaztetxe batera joan.

niunavena: Ba ec dezala ecer ezan!

fidelia: Ņe! ...txotxongilo antzerkia, Niunavena eta Mara-Marak interpretatua, “Betiko Leloa” titulupean.

 

Olivettiek txalo egiten dute hunkituta.

 

lenda: Gora Cascabel!

niunavena: Ti ti ri ri... Bacen behin, orain modan dagoen herri guctic tciki batean, Cazcabel iceneko nezka tciro bat, bicitcarekin maiteminduta cegoena guctiz, zuper alproja! Pizcat jipia cen. leep!

 

mara-mara kutxatik irtetzen da txotxongilo bat bailitzan. niunavenak kanta jipi bat kantatzen du eta cascabelek erritmoan dantzatzen du.

 

lapsus: Pertxenta galanta.

niunavena: Egun batean, gainera, printce aczulak ezagutu cituen eta maite maite maitatu taup taup zoriontcu bici ciren zeczufamilia eta gucti, independentcia handiz. Hara, lora bat! Lapsus!

 

cascabelek dantzari uzten dio, makurtu, lore bat hartzen du eta lapsusi ematen dio.

 

puck: Eeeh! Nere nobioa dala!

 

lorea pucki ematen dio eta kantari jarraitzen du. Ttu egiten die gupidagabeki lapsus, puck eta shylocki. Bat-batean, txindurri bat ikusi eta jan egiten du.

 

niunavena: Pick puck! Urteak pazatcen ari citzaickion ordea, eta egun batean Cazcabelek cera ezan cion haietako lagun bati: erditu nahi dut; cemealaba bat izan nahi duzu nirekin?

lapsus: Kulebroia!

friedrich: Utz egiozu hizketan, Lapsus,

puck: Betiko amodio istorio monotonoa, kerrrolllo!

niunavena: Eta bezteak, lerdea ceriola... Bezteak begietara baino begien atcekaldera begiratcen cion, eta, lerdea ceriola oraindik, erantcun egin behar cion, eta ahoa irekitcen haci cen, baina juztu orduan cerbait gertatu cen...

lenda: Hara!

niunavena: Bacen iztorio honetan, iztorio guctietan bezala, tirano bat ere. Porelmorro cegoena. Gauza guctiak barbi eta garbi ikucten dituen tipo bat, beti beti arraazoiak dituuen tiraano dimiinutiboa... Eta halako batean... Cazcabelen lagunak ahoa ireki zuen momentu horretantce, lerdea ceriola oraindik ere, eta inolako aurre-azalpenik eman gabe, mantca bat agertu cen ceruan...

puck: Txoritxo bat!

niunavena: Ez!

puck: Amona mantangorri bat!

niunavena: Muac muac muac!

puck: Mateo Txistu!

niunavena: Ezkerrikazko parte hartceagatik. Bezte bat!?

shylock: Hegazkin bat?

niunavena: Gerrarako ezprezki entrenatua...! (Gerrako zaratak egiten ditu)

mara-mara: Buenrollito, all you need iz love. Nanoa burutik dago, iztorioa bukatu gabe utciko nau!

 

Bonbardaketa hasten da. shylockek letxugak hartu eta publikoari botatzen dizkio. Azken letxugak cascabel hiltzen du.

 

Bonbardaketan izkutatu diren olivettiak altxatu egiten dira niunavenaren azken hitzak aditzera.

 

niunavena: Ondorioa: tiranozauroaren oinak beti handiagoak dira.

 

Guztiek txalo handiak egiten dituzte eta dantzan hasten dira musika sartzearekin batera.

 

 

5. eskena

Antzerki sinbolikoa,
NATASIA STEPANOVNAk eta

MAGAk antzeztua:

“Igogailu infinitoa”

 

natasia: Txanpainaren konplota

            fokoen erredurak

            duda mozorrotua

            etxezulo abandonatua

            kapritxo guztiak asetuta libido

            Gisele dantzatu eta gero

            La Habanako Antzoki Nazionalean

            maindire infinitoen goxoan

 

maga: Lua lua, nor zara

 

natasia: Esna ala lo, ala biak batera agian

            ohera berriro sartu naizenean

 

            izarak bero dira

            izarak berobero

            argi atzapardun animalia

            begiak itxi eta barruraino sartu zait champagne

            animalia mitologikoa

            magia berdezko gorputza eta herio burua

            suzko bolan bildutako pantera

            ispilua gauez estali da

            mantak leihotik hegan atera

            eta ene azalari buelta eman zaio touche

 

            plazerrari eman natzaio ezer galdetu gabe

            piztiaren sexua jakin gabe ere

            putz egiten zidan izterretan gora eta behera

            eta ene gorputz osoa puztu du aire beroz zepelin

 

maga: Mozkorra, atzera bueltarik ez duen muga

 

natasia: Kee piztia helduezina

            igogailu infinitoa

            izerdi beroz betetako bainera batean bainatzea lez

            sargori

            eta likidoarekin batera urtu

            alutik hasi eta bururaino

            asko dakiena bezala eta ezertxo ere jakin gabe oraindik

            pausalekurik nozitu gabe azpian

            zorion handiegiaren bertigoari besarkatuta

            globo puztu korapilorik gabea dantzan airean

                        eta bapatean zai

                                    lurrean zai

                                                zerbaiten zai

                                                            geldirik zai

                                                                        gertatuko denaren zai

            eta gertatu egiten da

            azkenean beti gertatzen da

 

maga: Aditu ondo, soilik horrela jaioko baita mereziko zaituen begirada

 

natasia: Igogailu mugagabea

                        zimur estrukturalak

                                    edan eta izan

                                                biluzik berriro ere dudaz mozorrotuta

                                                            bizitzaren fotokopiak ateratzen

            eta toki batetik alde egiterakoan

            egondako toki hori nahikoa arnastu ez izana

            inguruko ezer ez ezagutzea bezala

            oraina sepiaz jantziz hutsarekin lotzeko.

 

natasia erori egiten da.