7. ekintza
Pucken lur-ematea
pucken lur ematea.
Olivettiek hutsari kantatzen diote, eta heriotzaren misterioarekin mintzatzeko lengoaia bilatzen dute.
Errituala: dantza eta heriotzaren garaipena, aingerutxoen dantza eta hileta suak. Zeremonia lore, zuzi eta kandelekin, janari opariekin, kanpaiekin, kantu eta otoitzekin, tunikak, lore bideak eta lurrinen etorria.
denak: pneumamana
orendawakan
adur manitu
Hileta-mantran sentimendu izpiritualak deituko dira ahots polifonikoekin, magaren doinu, hitz eta konjuro emariaren erritmoan.
maga: Banago banago banaiz
ikusten dut
izarren hautsarekin bildu
bildu biribildu
banago banago banaiz
ez adiorik ez amorrurik
min min lagun min maite min
zatoz gure altzora
poetaren jarioa
isuri eta sortuz
orainari jositako arimak gara
ama ama ederra
ikusi eta bihurtu
ikusi eta ez saiatu ikasten
inoiz ikasten ez dena
jan eta edan
topo egin
hartu indarra
eta isuri hondarrak
orainari lotuta gaude
datza datza
lo lo lo
lua lua
love ostia love
atomo ama
ama lurra
gure ama lurretan zarena
har gaitzazu berriro zure altzoan
egun argia ikusten dut
egun argia.
puck altarean datza hilik. Denek zirkulu-kromlech bat osatzen dute, erdiko hutsean datzan pucken inguruan. Urrunean agurkanpaiak aditzen dira.