8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
[aurkibidea]

 

10. ekintza

Pertsonaien errebolta. Kaosa

 

Olivettiek ezin dute ikusten ari direna sinistu.

 

puck: Nor zara?

mara-mara: Ikuslea da.

friedrich: Ez begiratu haruntz!

niunavena: Pazando pazando.

shylock: Utzi pakean. Utz gaitzazu pakean!

 

Pertsonaiak matxinatu egiten dira. Ez dute ikuskizuna amaitzerik nahi. Hiltzeari uko egiten diote. Argiak itzali eta piztuz hasten dira. Musika asaldakorra pertsonaien atsekabe oihuekin nahasten da.

 

lapsus: Ez itzali argiak!

lenda: Argixek ez amata!

 

Erresistentzi ahaleginean, shylockek gidatuta, Olivettiak mahai, aulki, idazmakina eta beste objektu guztiak erdiko zutabera garraiatzen hasten dira, amaierako eskultura eskainiz, Errealitatearen aurkako barrikada, Heriotzaren kontrako sua.

Pertsonaiek ez dakite zer esan, ez baita beraientzat ezer gehiagorik idatzi. Suntsipena datorkie. Obraren uneak gogoratzen hasten dira.

 

niunavena: ...eta bezteak, lerdea ceriola...

shylock: Dirua erre!

lapsus: Je t’aime mon amour, je t’aime tout les jours.

puck: Splaff!

maga: Atomo ama, ama lurra.

natasia: Igogailu mugagabea, edan eta izan.

friedrich: Das Stille, das heilige Stille.

mara-mara: ...bizitzeak nahikoa behar luke izan eta hala ere...

lenda: Fidelia! Didi eta Gogo ikusi dozuz?

fidelia: Ņo!

ikuslea: Zortzi dira zazpi... zazpi dira sei... sei dira bost... bost dira lau... lau dira hiru... hiru dira bi... bi dira bat... bat da hutsa...