8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
[aurkibidea]

 

2. ekintza

Bilbao 2000. Lenda eta Fideliaren esnatzea

 

fidelia: Ño!

 

fidelia esnatzen da eta trapu busti batekin hautsak eta armiarma sareak kentzen eta astintzen hasten da. lenda, egunkariaren zuzendaria, lo da, zurrunga oso berezia eginez.

 

fideliak, lendari leial zaion idazkariak, bere zereginean dihardu. Zapiarekin lenda kolpatu eta esnatu egiten du. lenda, automatikoki eta ia ametsetan dela, bere labezomorroak agurtzera doa.

 

Labezomorroak desagertu egin dira ordea.

 

lenda: Demonio!

fidelia: Ño! (fideliak berean darrai)

lenda: Madarikatuak!

fidelia: Ño!

lenda: Madarikatuak!

fidelia: Ño!

lenda: Didi... Gogo... madarikatuak!

fidelia: Ño!

lenda: Labezomorroak!

fidelia: Ño!

lenda: Labezomorroak!

fidelia: Ño!

lenda: Labezomorro demonioak!

fidelia: Ño!

lenda: Didi... Gogo... Non zaudete?... Malapartatuak!

fidelia: Ño!

lenda: Fidelia! ...Madarikatuak! ...Fidelia?

fidelia: Bai...

lenda: Didi eta Gogo ikusi al dituzu?

fidelia: Ez!

lenda: Madarikatuak!

fidelia: Ño!

lenda: Alproja halakoak!

fidelia: Ño!

lenda: Non sartu zarete? ...Alproja madarikatuak!

fidelia: Ño!

lenda: Fidelia! ...Labezomorroak! ...Fidelia?

fidelia: Bai...

lenda: Zein egunetan gaude?

fidelia: Ostirala, Martxoak 24. Bilbao, 2000. urtea.

lenda: Madarikatuak!

fidelia: Ño!

lenda: Almejak!

fidelia: Ño!

 

lendak begirada altxatu eta eurak ikustera etorritako publikoarekin topo egiten du.

 

lenda: Alajaina! ...Fidelia... Alabastroa!... Fi...Fi...Fi...Fidelia!... Tximista batek erdibitu nazala hementxe bertan!

fidelia: Ño!

lenda: Tximistak jo nazala! uiii... Fidelia! Tximistak jo nazala hementxe bertan!

fidelia: Ño!

lenda: Txintxarri eta txintxetak...! Gu ikustera etorri dira! uiiiii ...eee... kortxo... kortxolis... rekortxolis Fidelia! Hainbeste etorri dira...! Begira begira... Trumoi eta tximistargiak! ...eeee... pikoleto eta suripantak! Erdibitu nazala, Fidelia, apur nazala tximistak hementxe bertan! Alderdi guztietatik daude!

fidelia: Ño!

lenda: Alajaina, Fidelia, alabastroa! Ikustera etorri zaizkigula! Bagara, Fidelia! ...txintxarri eta txintxetak gara!

fidelia: Ño!

 

lendak olivettiak estaltzen dituzten zorroak begiratzen ditu.

 

lenda: Eh!... eh, txitxirikordak!... eeee... esnatu! Ipurtargiok!... hementxe daudela denak! Jesus! Mari! Tajoxe! Benga, benga, alperrontziok, ene katapultotxook... eee... sar hadi kalabazan eta urten Derioko plazan! ...ez... este... ia: ¡Quinto levanta, tira de la manta!... ez... eee... marilynen ezpain luzeak, sagardoa eta jazzmana! ...ez ...ia:

                        Bambule men!

                        garuk ta paguk!

                        esparta liliput!

                        esnatu gorputz eta buruk ya!

fidelia: Ño!