8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
[aurkibidea]

 

5. ekintza

Ikuslea 2

 

Dena ilun geratzen da eta ikuslea hizketan hasten da. Ikuslea ikusi eta entzun dezakeen bakarra maga da. Ikuslea mintzatzen den bitartean lendak gutun bat idazten dio bere amari.

 

ikuslea: ja ja ja

            hemen nago e hemen nago, hemen nago

            ikutu nazazu atximurka egin laztan nazazu

            hutsa dut barruan, alua

            emana naiz zuekin

            zuekin geldi geldirik

            gelan geldi zuekin

            eta diskurtso guztietan bat bera ere sinistuko ez banu

            eta ezer ez sinistea aukeratu banu, ez banu

            eta zer, ni ere Babilonia osoaz trufatzeko gai izango banintz,

            ez banu,

            zer, hemen nagoela jakingo ez banu

            zer, zer, zer edo ez zer

            oinak ditudala lurrean eta jarraian hanka, eta sexua nire nirea,

            eta bularra aurpegia ilea

            ilea, ikutu ilea,

            heldu kokotzari heldu

            heldu hitzei, saiatu hitzak ahazten saiatu

            saiatu orain egoten, ezertan ere pentsatu gabe

            izan etzan

            etzan esan

            emana nago

            nola esaten da ignorar euskaraz, e? e? nola esaten da?

            hemen nago eta hemen nago

            bada ez dakien jakinduria naiz

            berdin da zer egingo dudan

            hats hots hits huts

            hotz hitz hatz utz banu ez banu

 

Espazioa berriro argitzen da.