8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
8 Olivetti poetiko
Antzerkiola Imaginarioa
Artezblai, 2007
[aurkibidea]
1. ekintza
Ikuslea 1
ikuslea argiztatzen da, zeina espazio eszenikotik kanpo dagoen, publikotik hurbil eta bidoi baten gainean.
ikuslea: Zortzi dira zazpi... zazpi dira sei... sei dira bost... bost dira lau... lau dira hiru... hiru dira bi... bi dira bat... bat da hutsa... (Musika hasten da, soka laukotea. lenda eta fidelia lo dira eszenatokiaren erdialdean) Zortzi dira zazpi... zazpi dira sei... sei dira bost... bost dira lau... lau dira hiru... hiru dira bi... bi dira bat... bat da hutsa... oraina piztu.