Jaunaren bidean, Augustin Zubikarai
Egan, 5/6-1959

 

IX. BAKARTADEAN

 

JESUS, MARIA, MADALENA, KLEOFAS, SALOME ta JAKOBA

 

Golgota tontarrean, Kurutzepean. JESUS'en gorputza izara batekin estaldua da, lurrean. Bere ondoan, negarti ta mintsu, MARIA

 

IRAGARLE: (Oyala zabaldu aurretik kantuz. Doñua: «Arboletan dan ederre».)

        Gaizkille danak iges einda kurutzepian Amatxo.

                Seme ederra lurran gañean odolez usturik dauko.

                Izara zurin estalpean maitez begiratzen dautso.

 

                Lur ikaraz ikaratuta errizaiñak iges dabe.

                Bakar bakarrik geratu da bere ama atsekabez.

                Mundu guztian ezin billatu beste ainbeste naigabe.

 

(Abeslariak, bigun eta samur, «Bai, illik dago Jauna», erritar abestia kantaten.)

 

MARIA: (JESUS'en inguruan, negarti.) Ai Seme kutuna! Neure biotza! Ikusi barik ezin sinistu zure eriotzia! Norberak bizi ezik ezin igarri zenbaterañokoa dan gorrotoaren indarra. Jesus...! Neure Jesus...!

 

(MADALENA, SALOME, JAKOBA ta KLEOFAS sartzen dira. MADALENA'k bigunki besarkatuten dau MARIA.)

 

        Ai Malen! Eskerrak zuri. Eskerrak benetan, Jesus ezagutu zendunetik maitasuna ta zintzotasuna erakutsi dautsazuzalako. Guzti guztiak zure antzera jokatu izan ba lebe... semerik ez eustenilgo, ez...! ez...! Ez eben kurutzetuko!

MADALENA: Etxeratu egin biar ziñake, Mari.

SALOME: Geuk egingo dogu Jesus'egaz egin biar dan guztia.

KLEOFAS: Onezkero lertuta egongo zara.

JAKOBA: Bai Mari, bai, etxeratu zaite.

SALOME: Jesus'egaz egin danak eztauka zuzenbiderik.

MARIA: Ez! Nik ezin nei nire semiagandik urrundu, bere zeregiña ta nirea bardiñak diralako gizonen aldez. Jakin dagiela munduan izango diranak, berak Jaungoiko Aitaren borondatea beteaz gizonak odolez erosi biarra izan ba dau, nik be neure biotza odoletan urratuta dodala, nik be Jesus'en zeregin berbera dodalako gizonen aldez. (Andiriko jaiki eta samur ta malkoz jenteari begira, kantuz:)

 

                Bidez bide ibil zaren guztiok,

                begiratu ta ikusi

                nun ete dan nire miña lakorik.

 

                Nire Jaunak itxi nau negarpian,

                betirako samintasunpian.

                Ez deitu niri Eztitsu,

                Baizik deitu Samintsu.

 

                Bidez bide ibil zaren guztiok...

 

(Negarrari eutsi eziñik, JESUS'en ondora jausten da.)

 

OYALA

 

Jaunaren bidean, Augustin Zubikarai
Egan, 5/6-1959