Jaunaren bidean, Augustin Zubikarai VII. JERUSALEM'GO ALABAK JESUS, MADALENA, M. JAKOBA, MARIA, SALOME ta beste EMAKUME ta ERRIZAIÑAK Kalbarioko bidean. JESUS kurutze azpian jausita dago. EMAKUMEAK errukiz dira. ERRIZAIÑAK euren ondoan, JESUS'en ondora urreratzea eragozten IRAGARLE: (Oyala zabaldu aurretik. Doñua: «Agur, oi izar maitia».) Kurutze astuna lepuan, odola gorputz osuan. Kalbarioko mendi gañera ba darue Jesus ona. Astun dalarik kurutzia geyago bere penia. Aurrez aurre dauka ama, bere amatxo laztana, malko ta intziriz, miñez beterik berari lagundu nairik. Jerusalengo andra bigunak zotinka lertuaz muñak. JESUS: (Oyala zabaltzean, penaz beterik emakumiei begira. Doñua: «Pekatari tristea...») Ez negar niregaitik Jerusalem'go alabak, gizonen pekatuakaitik egin beti negar. EMAKUMEAK: Kalbariko bidean odoletan ta oñazez, Zu orrela ikustean zelan guk negarrik ez? Oi Jesus, guk al ba gendu zugaitik zerbait egin, laster ziñake arindu zure atsekabe orreikin. JESUS: Borondate oneko andra errukiorrak eizuez zorioneko munduko gizonak. EMAKUMIAK: Jesus, Zure nekaldian odolaren txipristiñak izango dira guregan oroigarririk kutunenak. Sendo eutsi zure bidean, aurrera gogoz ta adorez, Golgota'ko tontorrean izango gara zure aurrez. ERRIZAIN BATEK: Naikua da. Arrera. JESUS: Zugaitik Aita eta gizonakaitik. Zure borondatea egin bedi. Zure borondatea beti... (Nekez kurutzea artu ta ozta-ozta bere bidean asten da.) OYALA Jaunaren bidean, Augustin Zubikarai |