Txitra, Rabindranath Tagore ZORTZIGARREN AGERRALDIA BASO-GIZONAK: Orain nok urgatziko gauz? ARJUNA'K: Zer jazoten da, baia? BASO-GIZONAK: Uioldea lez datoz lapurrak iparraldeko mendietatik, eta zuzitu egingo dabe erria. ARJUNA'K: Eta erri onetan ez daukazue aldeztu zagikeezanik? BASO-GIZONAK: Txitra Bakalmegaia genduan gaizkin guztien uxatzaillea, eta emen bizi zan-arte zoriontsua genduan lurralde au berezko eriotzeaz ilten gintzazan eta beste gaitzen bildurrik ez genduan izaten. Orain bidezti dabil eta iñok ez daki nun aurkitu daiteken. ARJUNA'K: Eta emakumezkoa da lurralde unen aldeztzaillea? BASO-GIZONAK: Bai, geure aita ta geure ama dogu batera. (Joan doaz. TXITRA sartuten da.) TXITRA'K: Zer dagizu or jesarrita, bakarrik? ARJUNA'K: Aren edestiak edesten ainbat gizon yatortazan Txitra Bakalmegai ori zelako emakumea daitekean oldoztu guraz jardun dot. TXITRA'K: Ene! Ez dai ederra! Erioa bera baizen baltz direan nire begiok baizen dotoreak ez dira aren begiak. Edozein jogai zeartuteko gai da bere geziaz, baia nire gizurenaren biotza zeartuteko ez. ARJUNA'K: Gizona dala diñoe kemenez eta emakumea samurtasunez. TXITRA'K: Zoritxarrik andiena orixe dau. Emakumea emakume baiño ez daitenean eta irribarre ta zipaz, ta arduratsu ta mux xeratsuekaz, gizonen biotzean naaspildu daitenean, zoriontsu izaten da. Zer dala-ta jakin bear dauz egitzari andirik-eta? Shiba gure jauna'ren jauretxeko txalarrenean ikusi ba-zendu ikusi atzo, antxe egoan ba oian-ertzeko zidorraren ondoan; ari begiratu bere egin bagerik igaro zintzakezan bear ba-da! Orren nekatuta zagoz dagoneko, emakurne-edertasunaz, orain giza-indarra ba-leu gurago zendukeala?... Bultzu apartsuaren txirripistadetan bustitako orri ezeekaz egin dot geure biago-ogea gaba baizen illuna dan mentzulo batean, ara. Arri baltz itugintsuaren odoldi gozatsu ta mardulen ezetasunak laztanduten dauz an begiak lo-eraziarte. Zatoz neugaz! ARJUNA'K: Egun ez, neure maite ori. TXITRA'K: Egun zegaitik ez? ARJUNA'K: Bidelapur aldra bat eldu dala zelaira esan dauste. Neure iskilluak gertau bear dodaz, baserritar gaixo orreik aldezten joan bear dot-eta. TXITRA'K: Ez arein errenkurarik izan. Txitra Bakalgaimeak zaintza sendoa itxi eban bidazti abiau baiño leen mugako igaropide bakoitzean-da. ARJUNA'K: Tira; baia Kshatriya'ren neure eginbearretan apur baten iñarduten laga egidazu. Omen barriaz urenduko dot beso nagi au, ta zeure buruarentzako egokiago datekean burrukea egingo dot. TXITRA'K: Eta joaten laga gura ezpa-dautsut, neure besoetan naasi ba-zaidaz naasi, niri dekorkeriz alde-eragin eta joan egingo zara ala nigandik? Zoaz ba! Baia ekizu eten daiten biurdikea ezin barriro bat-egin daitekeala! Zeure egarria asetu baldin ba-dozu zoaz: Gogoratu egizu, ostantzean, atsegiñaren Urtzimea aldakorra dala, ta ez dautsala itxaroten gizon bakar bateri bere!.... Zatoz, jesarri zadi neugaz apur batez, ene errege ori! Esan egidazu oiñazten zauzan urduritasun ori zer dan, leen zer oldozten izan dozun! Txitra'z oldozten jardun dozu ala? ARJUNA'K: Bai, Txitra'z. Zelakoa izan ete betetan mundurik-aramaio joan dan eskintzari ori? Zer peitu ete eikeon ba, areri? TXITRA'K: Areri? Iñoz ezer euki izan dau ba zoritxarrekoak alakoak? Bere emakume-biotza ziega billoisean atxillotuten dabeen baitegiko ormatzarren antzeko dira ber-beraren onoimenak bere. Illunduta dago adiguririk ezagaitik. Mantarrez jantzita poztu bearra dau aren emakume-maitasunak, edertasuna ukatua izan yakon ba-ta. Bere argi guztia edoi illunekaz atzinduta daukan poz bageko goizaren arimea dirudi, menditontor gogorrean jesarrita. Aren bizikerearen jakin gurarik ez egizu izan, gizon-entzumenean ez dagi ots gozatsurik ba-ta. ARJUNA'K: Arek dagian guztia jakin-guraz naukazu, ba, gaberdian uri arrotzera eldu daitekean bidaztiaren antzera. Gerizeten antzean illunsamar ikusten dauz etxe-ganak, torreak, lorategietako zugatzak, eta itsasoaren erostea eltan yako, aldizka loaren ixiltasunean. Arena jakin-miña arrigarritasun ezezaunak goizak noz agertuko!... Edesi dazu aren edestia! TXITRA'K: Onezkero edesi bearra dago... ARJUNA'K: Bere zaldi zuriaren ganean dakustala begitanduten yat neure oldozmenetan... Arrokeriz oratuta daroaz ugalak ezkereskuaz, eta arranbela eskoian, eta, itxarokizun pozkidatsua edatuten dau inguruan Gurenda-Urtzimea'k lez. Bere erroeri dautseela zaintau dauz bere leoi-kumeak, maitetasun ankerrez, ernai dagoan leoi-emeak lez. Euren indar aakea baiño beste apaingaillurik izan ezarren, eder dira emakume-besoak. Nire biotza artega dago, neure bakalme ori, neguko lotaldi luzetik berbiztu daiten sugetzarra izan oi danez. Zatoz, biok-biotara egin dagigun arrapaladan zaldi bizkorretan, bitartuneak-zear, argiaren obu bikoitz-antzo! Urten dagigun illundi orlegizko baitegi loeragingarri onetatik, arnasea itoten daben atson ordigarrizko aterpe umel eta astun onetatik! TXITRA'K: Enagizu atzipetu, Arjuna! Nasaikeri gozatsu onetatik, aztikeriz, oraintxe, neure burua azkatu aal ba-negi azkatu nik, munduazko artu-emon latz-osasungarriaz ikoltan dan edertasunaren sa murraldi biurkor onetatik, eta iñok emondako soiñekoa lez jaurti ba-negiz jaurti neugandik, jasan aal izango ete zenduke? Makaltasun lotugarriaren maltzurkeri ta antzeak nardatuten dauzan biotz adoretsuaren indarrez artez eta sendo zutundu ba-naite zutundu ni; mendiko izai jagi ta gaztea lez nik neure burua jaso ba-dadit, eta narraz dabillan biurdikea barriro izan ezpa-nadi, atsegingarri irudituko ete natxake gizon-begieri? Ez, ez, zuk ezin jasan izango dozu! Oba izango dot gaztaro igeskorraren jostaillu ausbera guztiak neure inguruan sakabanatu ta neuk autsi, ta egotarriz itxaron; eta biurtu gura dozunean neuk edarango dautsut irribarrez atsegiñaren ardaua soin eder oren edontzitik; eta ardau oneaz nekatu ta ase ba-zadi, alde zeinteke lan-egiten edo jolasten; eta zaartu naitenean, niretzat geratu dakizun edozein zokondo onartuko dautsut, apal eta eskertuta. Atsegin ete litzakio zure gogo urenkoiari gabeko zure kopiñak egunez bere zeure lagun izan gura izaterik, ezker eskuak eskoe arroaren zamakide izaten ikasi gura izatea? ARJUNA'K: Ez dot uste ondo ezagututen zaudazenik, arean bere. Irudi urreztauan ezkutantako urtzimea zirudidaz. Ezin negikezu ikutu, ezin ordaindu daiketzut zeure emari onesgarriekaitik sor dautsudana. Eta nire maitetasuna guztia bearrekoa izan olan. Zeure begi goibelen sakontasun ulergaitzetan eta daukien zentzunari iseka dagitsoen zeure okerkerizko itzetan bere soiñaren esker aula urratu ta miñaren su txauan agertu gura leukean et-eteko izakirik ikusten dot, batzuetan, irribarreen estalki lurruntsua zear. Begitasuna da aren maitetasun kokomarrotuari aurreratuten yakon Egia'ren lelengo itxurapena; bere apaingarri ta estalkiak jaurtiten dauzan ordua eltan da azkenean baia, ta andikitasun billoisaz jantzita agertan yako. Auxe azkenengo zeu auxe billatuten nabil ni neu aztamuka, auxe Egia'ren tolesbageko agiri auxe. ...Zegaitik dagizu negar, ene maite orrek? Zegaitik estalduten dozu arpegia eskuekaz? Jasan-azo egin dautsut ala, enetxu? Aantzi egizu esan dautsudana ba, aurrean dodanaz poztuko naz-da. Illuntasuneko abia ikustezkorretik eldu bekit txori ezkutukitsua lez galantasunaren lipar bardinge bakoitza, eresizko erreparriaz. Itxi egidazu emantxe jesarten, betiko, neure itxarokizunaz, egiztapenen ertzean, eta amaitu bekidaz aulantxe neure egunak! Txitra, Rabindranath Tagore |