Txitra, Rabindranath Tagore
Egan, 1/3-1962

 

ITZAURREA

 

        Mahabharata antxiñako eresi baten urrengo ertekian artuta egiña da au, olerki lirakoi au:

        Eskintzari bategaitik bidezti ebillala, Manipur'era eldu zan Arjuna, eta Txitraganda ezagutu eban an, Txitrabahana erri atako erregeren alaba ederra; eta aren zoragarritasunekaz lilluratuta, emaztetzat eskatu eutsan. Nor zatekean itaundu eutsan Txitrabahana'k eta Arjuna Pandara zala entzun eutsanean bere asabetariko Prabhanjana ondorengo bagerik izan zala Manipur'eko errege-naroan, edatsi eutsan, eta jaubegeirik jadesteko neke gogorrak egin ebazala Shiba jainkoak aren lastasunekaz atsegindurik berak eta bere ondorengoak seme bana izateko mesedea egin-arte. Abindutako seiña gizakumea izaten zan beti, eta bera, Txitrabahana zan, lelengoz, seinea bakarrik izan ebana, Txitraganda, narea iraun-azoteko. Au dala-ta, semetzat artu eban beti ta bere jaubegei egin. Eta jarrai eban bakaldunak:

        «Txitrangada'k egin dagian seme bakarrak izan bearko dau gure nareari eutsiko dautsana; auxe da ezkontza onegandik bearrezten dautsudan baldinkizuna. Baldintza au onartu ba-badizu, zeurea dozuke Txitraganda.»

 

Txitra, Rabindranath Tagore
Egan, 1/3-1962